rssgaur8 logotipoa

Venezuelako herriaren garaipena

Duela hilabete batzuk, Chavez presidenteak izan dituen akats batzuen inguruan idazten genuen. Otsailak 15ean, Chavez presidente bezala berriz hautatua izateko aukera zabaldu da, Konstituzioko zenbait atal aldatzeko egin den herri galdeketan. Garaipena 9 puntutakoa izan da eta honek azterketa bat merezi du.

Lehenik eta behin, duela 15 hilabetetako porrotari aurre egin zaio. Aurreko herri galdeketan eman ziren akatsak konpondu dira, batez ere, herri galdeketaren sinplifikazioa ematean.

Halere, garaipena hestua da beste hauteskunde batzuekin alderatuz. Hirietan oposizioak bere gorantzako joera mantzentzen du; klase txiroena mantentzen da Chavezekin leial.

Chavezek, bere garaipena hustiatzen jakin beharko du. Eta bertan ikusi dugunez, badirudi bide onetik doala. Garaipenaren ostean, herriko erakundeen eta botere instituzionalaren arteko lotura hestuagotzearen aldeko pausoak ematen hasi dira. Sozialismoaren aldeko pausoak nondik eta nola eman behar diren eztabaida piztua dago eta iraultzaren langile finenak buru belarri ari dira hurrengo urteetako ekimenak prestatzen.

Garaipenaren datuek aditzera ematen dute oposizioa sendo dagoela, aurreko akatsetatik ikasi duela. Eta antzeko norabidean, Chavezen diskurtso eta ekimenetan, herri mugimenduaren eta PSUV kanpoan dauden sektore iraultzaileenganako errespetu gehiago atzematen da.

Chavez, eta berak ordezkatzen duen mugimendu iraultzailearen jardunean, ezinbestekoa da herri mugimenduaren parte hartzea, PSUV-en egon edo ez. Eta diogun bezala, ikusi eta entzun izan dugunagatik, bidea hori izango da.

This entry was posted on Asteazkena, martxoa 4th, 2009 at 9:09 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.