Suomi
5 miloi biztanle eta miloi ta erdi sauna dauzkan estatua. 1917an lortu zuen independentzia. Suomiera, suediarra eta samiera dira hizkuntz ofizialak. Eskandinavian kokaturik, baina Eskandinaviako gainontzeko herriekin oso ezberdina. Bere inguruko herriekiko hizkuntza eta kultura oso ezberdinak dauzka. Helsinki Europako ekialdearekin dauka antzekotasun gehiago.
Linus Torvald (Linux sortzailea), Nokia enpresa, Rally eta Formula 1 piloto ezagunak finlandiarrak dira. Hevy musika zaleen paradisua.
Estadistikak begiratzen baditugu, suomiarrak egunkari eta liburuak irakurtzeari dagokionez goi mailako poztuetan agertzen dira mundu mailako konparatibetan eta hezkuntza sistema hoberenetarikoa duela esaten digute ere.
Zer dugu amankomunean euskaldunak eta finlandiarrak? Hizkuntz aurreidoeuropear bat izateaz aparte? ba, egia esan, ez nuke esaten edo azaltzen jakingo. Agian ezer gutxi. Edo asko ziurrenik.
Gari abeslariak egun finlandiar luzeei buruz abesten zigun eta egia da, Finlandia kontraste handiko herri dela. Egun luzeetatik gau luzeagoetara joaten den herria. Urtaroak herritarren bizimodua guztiz baldintzaten du.
Txillardegik ere, behin baino gehiagotan aztertu ditu Finlandiako elebitasun eredua eta suomiera hizkuntza bera ere.
Durangoko disko eta liburu azokak bere azken edizioan herrialde gonbidatu bat ekartzea erabaki zuen. Eta herri hori Finlandia izan da.
Loturak egon badaude. Gure arteko ezberdintasun nabariak ere. Finlandiarrak independentzia eguna Abenduaren 6an ospatzen dute. Haientzat askatasun eguna dena inposizio eguna guretzat.
Suomi edo Finlandia, suomiera edo finlandiarra, zein da hitz egokiena. Ez dakit. Teorian gauza bera esan nahi dute. Txillardegik Suomi erabiltzen du eta kasu egin beharko diogu…
