rssgaur8 logotipoa

Argentinako gobernua, aurrerakoia?

Bost urte dira Nestor Kichnerrek hauteskundeak irabazi zituenetik. Ondoren, bere emazteak ordezkatu du Argentinako gobernuko zuzendaritzan.

Lehena gobernura iristean, sekulako ilusioa sortu zen, latinoamerikan ezkerreko gobernuak nagusitzen ari zirenaren ilusioak itsututa baldin bazen ere. Lehen neurria gainera, Diktadura garaiko jenoziden aurkako kasuak zabaltzea izan zen, Maiatzako Plazen Amekin hurbilketa ondoren eta azkenik jende txiorenari eman zitzaikion diru laguntzak.

Baina agerikoa zen orduan, Amerika osoan ematen ari den klase borrokaren baitan, kontraesan handi bat zuela bere baitan gobernu berriak; inperiolismoaren aurkakoa izan daiteke, kapitalismoaren aurkakoa izan gabe? AEBei hainbat muga jartzea ondo baloratu zen baina barne kapitalismo basatiari bide emateko izan zen.

Denborarekin, dirulaguntzen zati handiena amaitu da, lanpostu berriak ez dira sortu, Munduko Bankuko zorra ordaindu da (aurreko gobernuen aurkako borrokaren ardatza izan zenean), Venezuelarekin egiten diren negozio ekonomikoak kaltegarriak dira bertakoentzat (kredituen prezioa altua baita).

Aurrerakoitzat jo zuten askok eta askok Kichnerren Gobernua, montonero ohi asko sartu bai ziren Gobernuan. Orain, Bonasso idazlea bera, eta gobernuari babesa eman zioten askok, bere aurkakotasuna erakusten dute.

Kichnerrek denak engainatu zituen edo bere burua engainatzen utzi zuten? Bitartean, Argentinak, proiektu ezkertiar historikoa eraikitzen jarraituko du baina Kichner bikotearen engainu aurrerakoia atzean utzita.

This entry was posted on Asteazkena, otsaila 4th, 2009 at 9:07 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.