rssgaur8 logotipoa

“narkoa” Mexikon

Mexikok egun bizi duen kriminalitate izugarria droga trafikoak sortzen du. Mota guztietako albistegietan eta albisteetan, Mexikoko droga karteletaz entzuten dugu, droga trafikatzaileen aurkako borrokaz, Chapo Guzman bezalakoen izenak, etab. Baina borroka honen alde garrantzitsu baten parte hartzea ahazten da, AEBek jokatzen dutena alegia.

Mexiko, droga trafikorako leku aparta bat bihurtu da. Droga guzti horren kontsumitzailea AEBtan dago eta bi estatuen artean dagoen 3.000 kilometrotako lurreko muga aintzat hartzen badugu, borroka honen zailtasunaz jabetuko gara.

Calderonek Mexikoko Presidentzia legez kanpo irabazi zuenetik, sekulako polizia operazioak egin dira narkotrafikoaren aurka, izan ere, denetariko armak, drogak eta pertsonak atxilotuak izan dira (4.000 tona marihuana, 70 tona kokaina, 27.000 arma, 2.000 granada, 315 hegazkin, 40.000 pertsona, …).

Halere, drogaren kudeaketa osoan mugaren beste aldeari begiratu behar zaio. AEBtan, bere konstituzioaren 2. atalari esker, edozein herritarrak lortu dezake AK47 bat edo antzeko fusilen bat. 12.000 arma denda daude Mexikoko mugatik hurbil, eta Mexikoko kartelak hortik betetzen dituzte haien armategiak. Bi kilometrotara auto blindatu bat zulatu dezaketen armak kalean erosi ditzake edozeinek.

Droga eroslea gainera mugaren beste aldean dago. Eroslea, eta gero AEBtan droga hori banatzeaz arduratuko dena. Mexikok ez du erraza narkoaren aurkako borroka, are gutxiago AEBk bere erantzunkizuna hartzen ez duten bitartean.

This entry was posted on Asteartea, urtarrila 6th, 2009 at 11:47 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.