Eraldatzen
Obama Estatu Batuetako lehendakari bilakatu den aste honetan, Gazaren kontrako erasoa eten egin du Israelek, mementuz.
Obamak “bake aro berria” aldarrikatzen du, eta badirudi Israeleko agintariek ez diotela errealitate gordinarekin eguna ozpindu nahi, mementuz. Bakea denen ahotan.
Israelek Gazaren kontrako erasoak geldi izana, Palestinan bakea dagoela esan nahi du? Ezta gutxiahgo ere. Johan Galtung, gatazken konponbidean aditua, ederki esan zuen bezala bakea ez da bakarrik “biolentziaren desagerpena”.
Palestina oso egoera larrian jarraitzen du. Israel jarrera berdina izango du aurrerantzean ere, eta orain arte erabili dituen politika berdinak erabiltzen jarraituko du. Palestinarrentzat sufrimendua eta heriotza dira politika hauen ondorio nagusia.
Nazioarteko elkartasuna inoiz baino inportanteagoa da. Euskal Herrian, eta mundu osoan piztu den elkartasun olatu hau bere horretan jarraitu beharko luke. Israeli Boikota egiteko deia inoiz baino ozenago ohiukatu beharra dago.
Brusela, Caracas, Kinshasa, Hong Kong, Bilbo, eta beste hainbat tokitan jende ugari atera da kalera. Palestinaren alde. Nahikoa da esateko.
Gatazka hau konponduko duen gerra estrategiarik ez da oraindik asmatu. Argi dago, gurean bezala, Palestinan ere, elkarrizketa, negoziazioa, akordioa, eta akordioaren inplementazioa ekarriko dutela bakea. Israelek hori badaki. Espainiak ere ederki daki.
Ez dute baina, gatazkaren konponbidearen bidean, iniziatibaz inolako aurrera pausurik emango. Haien helburua gauzak ahalik eta gutxien aldatzea baita. Egungo eskenatokian eroso daude.
