rssgaur8 logotipoa

Belgika noraezean

Belgikan egoera politikoa gero eta gehiago ari da konplikatzen. Waloniar eta flandestar alderdiak 6 hilabete eman zituzten gobernu akordio bat lortu ahal izateko. Hala ere akordioak ez zuen oraindik, flandestarrak belgiar estatuaren egin nahi duten erreforma sakona lotzen. Gai honi Uztaila arteko tartea utzi zitzaion.  

Denon buruan zegoen beraz, Belgikaren etorkizun hurbila Uztailean erabakiko zela. Urteak daramate ados jarri barik. Eta ez dirudi, Uztailean erreforma sakonik adosteko gaitasunik izango dutenik. Waloniarrak betoa ezarriko diote behin ere. Ziur. Duda bakarra, flandestar alderdiak honen aurrean nola jokatuko duten, are gehiago 2009an Flandestar parlamenturako hauteskundeak daudela jakinda. CD&V alderdiak waloniarrak inposaturiko erreforma txikia onartzeko prest egon daitezke, gobernu federala haien eskutan mantentzeko helburuarekin. Baina ziurrenik erabaki hau, N-VA alderdi abertzaleak ez luke onartuko eta CD&V alderdiarekin daukan koalizioa apurtuko luke. Krisia edozein kasutan ere.

Krisia hala ere, ustekabean, aurreratu daitekela dirudi. Aurreko astean eta flandestar guztien harridurarako, Parlamentu federalean alderdi Waloniarrak Halle-Vilvoorde gaiaren inguruan erabaki bat hartu ahal izateko orain arte erabili izan duten blokeoa alde batera utzi zuten. Horrek esan nahi du Halle-Vilvoorde afera datorren astean debatituko dela ziurrenik, eta gai horren ingurua parlamentu federalak erabaki bat hartu beharko duela. Halle-Vilvoorde Flandriar Vlaams Brabant probintzian dago, Brusela kanpoaldean, eta Neerlandar hizkuntz mugaren barruan.

Hala ere aurreko estatuaren erreformak, gainontzeko eskualdeetan ez bezala, Halle-Vilvoorde eta Brusela zirkuzkripzio bakarrean jarri zituen hauteskunde federalen bozkei dagokionez. Horrek esan nahi du Halle eta Vilvoorden alderdi frankofonoak aurkez daitezkela hauteskunde federaletan. Halle-Vilvoorde Brusela kanpoaldean egonda, asko dira bertara bizitzera joan diren frankofonoak, eta hauteskundeetan igerri egiten da. Frankofonoek ez dute egoera hau aldatu dadin nahi eta flandestarrak ez dirudite egoera bere horretan jarraitu dezan onartzeko prest. Brusela flandriar hiriburu historikoa da, eta Flandriar muga barruan kokaturik dago. Urteen poderioz aldiz Brusela frankofonoa bilakatu da, Waloniar eta belgiar elite frankofonoaren politiken ondorioz. Fladestarrak es daude prest haien lurraldearen beste zatirik galtzeko.

Hau estatu federalaren eta lurralde zein hizkuntz banaketaren kontra doa guztiz. Gainontzeko probintzietan ezin daiteke holakorik egin. Belgiar auzitegi konstituzionalak Halle Vilvordeeren egoera inkonstituzionala dela esan du, eta konpondu bitartean ezin direla hauteskunde federalak berriz egin. Gaia beraz, korapilotsua da, eta ez dirudi inolaz ere, waloniarrak eta flandestarrak honen inguruan ados jarriko direnik. Bi aukera posible. Parlamentu federalean gaia bozkatzera heltzen bada, gobernu federaleko waloniar eta flandestar arteko akordioa pikutara doa behin ere. Gaia berriz ere waloniarrek blokeatzen badute Uztailerako burutu behar den akordio orokorra ezinezkoa izango da.

Krisis krisira doan gobernu honen jarduera agerian uzten ari da Belgiar estatuaren etorkizuna ez dagoela ziurtaturik. Bitartean Flandrian independentista kopurua handitzen ari da. Inkesta ezberdinen arabera egun, %40 eta %60a tartean independentziaren alde dago Flandrian.

This entry was posted on Osteguna, maiatza 1st, 2008 at 10:26 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.