rssgaur8 logotipoa

Malmo 2008

Europako jendarte foroa Malmon burutuko da 2008ko Irailaren 17tik 21era. Malmo, Suediako hego mendebaldean kokaturik, Kopenagetik ordu erdira dago trenez.

Florentzia, Paris, London, Atenas eta orain Malmo (www.esf2008.org).

Europar Batasuneko eraikuntza prozesua, prekarietatea, klima aldaketa, subirautza nazionala, bakea, asko dira eztabaidatuko diren gaiak.

20.000 lagunen parte hartzea espero dute antolatzaile suediarrak. Aurreko edizioetan Ipar europako parte hartzea oso txikia izan da europako beste herri batzuekin alderatuz eta hori da Foroa Suedian antolatzeko arrazoietako bat.

Euskal Herriak bizi duen gatazka ere bere lekua izango du eztabaiden artean. Aurreko foroetan bezala, oraingoan ere gure herriaren argazki politikoa azaltzeko aurkezpen publiko ezberdinak egingo dira.

Hala ere, Europako jendarte foroak baditu ere hobetzeko hainbat kontu. Ez du lortu, oraindik ere borroka sozialen eskaparate hutsa izatetik haratago joatea. Hasierako helburu nagusietako bat mugimendu sozialen arteko sareak eraikitzea zen, antzeko borroketan zebiltzaten mugimendu sozialen arteko harremanak bideratu eta bultzatu nahi ziren. Hau ez da lortu, eta ez dago batere argi Europako Jendarte foroa noruntz joan nahi duen.

Europan, Mugimendu sozialak ez dira denak berdinak, eta badago hauen artean ere elite txiki bat. Elite hau da europako foroaren nondik norakoak erabakitzen dituena. Zaila izan behar du horrenbeste jende, mugimendu, ideologia elkarrekin koordinatzea, baina era berean ez dirudi foroak funtzionatzeko daukan metodologia Guztien parte hartzea errezten duenik.

Kritikak alde batera utzita, Europako Jendarte Foroa baditu oso positiboak diren hainbat gauza. Lehenengoa, beste Europa eredu bat eraikitzea posible dela sinizten duten milaka militante biltzea lortzen duela. Eztabaida interesgarriak entzuteko aukera ematen du, eta era berean gure borrokak europako beste toki batzuetan ematen diren borrokekin antzekotasun handiak dituztela ikusteko aukera paregabea da. Gurea azaldu eta besteetaz ikasi. Hori gomendatuko nieke Malmora joateko erabakia hartu duten euskaldunei.

Fighters and Lovers

www.notimeforlove.eu ekimena orijinala eta oso baliogarria iruditu zait. Artearen bidez Euskal Herrian ematen diren eskubideen urraketak salatzea. Salaketa Euskal Herrian eta nazioartean.

Danimarkan, nazioarteko elkartasuna jorratzeko eta bultzatzeko antzeko talde bat ibili da lanean azken urteotan. Fighters and Lovers edo borrokalari eta maitaleak du izena.

Palestina eta Kolonbiaren alde. Palestinar PFLP eta kolonbiar FARC erakundeen aldeko elkartasun lana. Bi erakunde hauek Europar Batasuneko zerrenda beltzean sartu zituztenean, daniar talde honek haien aldeko kanpaina hasi zuen. Dirua jasotzeko kanpaina bat hasi, ondoren jasotakoa PFLP eta FARC-i eman, eta azkenik guzti hau publiko egin. Hau izan zen egindako ekimena.

Elkartasun talde honetako hainbat kide “Terrorismoa” laguntzeagatik epaituak izan ziren. Epaia duela gutxi atera izan da eta errugabeak jo ditu akusatuak. Elkartasun mugimendu honen garaipen argia. Zerrendatze hauen kontradikzioak publikoki debatitu zitezen zen taldearen helburu, eta hori lortu dela esan daiteke. Kasu honi jarraipen handia eman zaio daniar komunikabideetan eta debate ugari eman dira FARC eta PFLP erakundei buruz, eta ondorioz Kolonbian eta Palestinan bizi den egoera politikoari buruz.

Egun Fighters and Lovers arropa, musika diskoak, txiskeroak eta mota guztietako materiala saldu egiten du, PFLP eta FARCeko logoekin. Haien webgunean (www.fightersandlovers.org) azaldu egiten dutenez, Fighters and Lovers zor handia dauka Leyla Khaled palestinar borrokalariaren estilismo “cool”arekiko edo kolonbiar gerrilako komandantea den Jacobo Arenasen estilo funkiarekin. Elkartasuna jorratzeko modu zuzen bezain orijinala. Salmenten dirua elkartasuna lantzeko erabiltzen da, noski.

Askapen mugimenduak inoiz baino kriminalizatuak dauden une honetan beharrezkoak dira No time for love edo Fighters and lovers bezalako ekimenak, artearen bidez borroka ideologikoa egiteko. Bestela Malcom X esan bezala “Kontuz ibili ezean, komunikabideek zapaldua gorrotarazi eta zapaltzailea maitaraziko digute”.