rssgaur8 logotipoa

Euskal Herria Nazioarteko Komunikabideetan

Politikari espainolek behin eta berriz errepikatu digute Kosovoren independentzia aldarrikapenak ez duela beste kasu batzuetarako aurrekaririk suposatzen. Behin eta berriz azaldu digute ere Euskal Herriko egoera ezin dela Kosovorenarekin alderatu.

Hala ere Kosovoren independentzia geroztik Nazioarteko hainbat komunikabideetan artikulu ugari azaldu dira bi kasuak konparatuz, euskal herritarren iritzia plazaratuz eta abar. Agerturiko artikuluak irakurri, ikusi eta entzun ostean uste dut Europarrak espainol agintariek esaten digutenaren kontra bai ikusten dutela lotura bi kasuen artean, eta are gehiago, Euskal Herria independentzia berreskuratu nahi duen nazio bezala azaltzen dutela.

Adibide gisa telebista finlandiarrak agerturikoa: http://arenan.yle.fi/toista?id=1131945 (4. minutuan hasten da).

Alderdi politikoen ilegalizazioa eta eskubide zibil eta politikoen murrizketa Europako komunikabideetan gero eta gehiago azaltzen ari den gaia da ere. Azkenengo hauteskundeen arira artikulu ugari azaldu dira europako hainbat komunikabideetan Euskal Herrian bizi den demokrazia eza zalatuz. Klassekampen egunkari norbegiarrak artikulu luzea publikatu zuen Otsailaren 15ean ( http://www.klassekampen.no/artikler/utenriks/51129/mod_article/item/null ), eta baita Arbejderen egunkari daniarrak ( http://www.arbejderen.dk/index.aspx?F_ID=46452&TS_ID=2&S_ID=17&C_ID=120 ).

Hauteskundeak ikuskatzen ibili den nazioarteko delegazioak ere lan dexente egiten dabil europako hainbat komunikabideetan artikuluak plazaratuz eta Euskal Herriko egoera zalatuz. Adibide gisa aipatuko nituzke Hego Tiroleko Die Neue Sudtiroler Tageszeitung egunkarian ikuskatzaile delegazioko kide eta Hego Tiroleko Parlamentuko lehendakaria den Franz Pahl idatzirikoa edo Suediako hainbat komunikabideetan Jeannete Escanilla, Uppsalako zinegotziak, publikaturikoak.

Egia da Euskal Herrian gertatzen denaren inguruan berri gutxi ateratzen direla nazioartean, eta gatazkaren konponbiderako gurean gertatzen dena kanpoan eta bereziki europan azaltzea garrantzi itzela duela. Ea azken aste hauetan gertatu dena errepikatzen den datozen asteetan.

HERIOTZA KABO BERDEN

XX. mendeak utzi zituen konpondu gabeko gaien artean, Afrikaren egoerarena da. Europako metropolien lapurreten ostean, deskolonizazio prozesuak nola eman ziren jakitea, funtsezkoa da egungo gatazka odoltsuak ulertzeko.

Honela, Kenya eta Chad ditugu prozesu horien ondorengo tamalgarriengatik, egun hauetan komunikabideetako hizketagaia. Kenyan, britaniarrek kontrola mantentzen jarraituko dute, eta berdin dio Kibaki edo Odinga nor nagusituko den, batak zein besteak boteretsuenen alde jokatzen bai dute. Chaden berdin, frantziarrek gobernuan dauden ustelen alde egiten jarraituko dute.

Kabo Berde aldiz, Afrikako kontinentetik kanpo egonik, horrelako anabasetatik kanpo geratu da. Askapen borroka bera, Guinean eman zen, Amilcar Cabral buru zuten matxinoek Portugalgo ejerzitoaren aurka borrokatu ostean.

Lasaia izan da beraz Kabo Berde. Halere, gizarte desegituratzeak, droga trafikoak, aberats berrien sortzeak, eta beste, Afrikako Estaturik “goxoenean” lapurretak handiagotzera eraman du. Praia hiriburuan, argindarrik gabeko kaleak ugariak dira eta horiek bihurtzen dira leku aproposak lapurrentzat.

Horrelako leku batean jaso zuen Endika Iztueta euskaldunak sekulako jipoia. Bi gaizkile arruntek lapurretan saiatu, Endika korrika hasi baino lurrera erori zen, besoa atera eta lurrean zela, jipoia jaso zuen. Itxuraz ez hain larria baina iduriz, bost egunetara heriotza eragin dioten zaurien iturburua.

Gogorra da Afrika, eta gogorragoa oraindik kanpo injerentziarekin. Kabo Berden portugaldar eta espainiarrak nahierara dabiltza, eta berdin beste Estatu zanpatzaileak Chad, Kenya nahiz beste Estatuetan. Afrika noiz utziko dute pakean?