rssgaur8 logotipoa

Ukraina

Ukrainak 1991eko Abuztuaren 24ean lortu zuen indepedentzia.

Indepedentzia ondoren sistema semi-presidentzialista ezarri eta liberalizazio ekonomiko basatia garatu zuen. Egoera berri honetan ustelkeria ikaragarri handitu eta pobrezia ia % 40ra igo ziren. Urtero milaka herritar galtzen ditu, Europa mendebaldera aberastasun bila joanak.

Ukraina bitan banaturik dago. Zatiketa geografiko, kultural eta soziala dugu. Mendebaldeak europara begiratzen du, aberatsagoa da eta ukrainar hizkuntza erabat mantendu du.

Ekialdea, pobreagoa izateaz gain, Errusiar federaziora begira dabil, jatorri errusiarreko biztanle gehienak bertan bizi direlarik.

Banaketa honek banaketa politikoa ere ekarri du. 2004ean Yuschenkok Iraultza laranja bultzatu zuen, mendebaldea eta EBrekin harremana indartzearen alde. Orduko bere lehiakidea, Yanukovich, Errusiaren gizona bezela aurkeztua izan zitzaigun.

Eskema hau sinpleegia da eta Europear indarrek bultzatu dute, batetik Errusiaren indarra ahultzeko eta bestetik, bere interes ekonomiko-militarrak (NATO, transnazionalak…) babesteko.

Egun, Errusiaren aldeko joerak (eskema sinplifikatua jarraituz!!), boterea hartzeko aukera ikusten du, korrupzio ikaragarria eta iraultza laranjan esandakoak ezerezean geratu direla ikusirik. Barne eliteen arteko borroka, neurri batean sustrai sozialak dituenak.

Baina “kanpokoak” ere, badu garrantzia. Itsaso beltzean, ukrainar lurraldean, errusiar ejerzitoak hainbat lagun ditu bilduak eta Europarako gas horniketaren gehiengoa bertatik pasatzen da. Beste aldean, NATOren baseen eraikuntza Polonian zein Txekiar Errepublikan mehatxu bat dira Errusiarentzat.

Ukrainar herriak, barne eta kanpoko joko hauen gainetik, egoera sozial itogarria eta etsipengarria bizi du. 2004ean “gauzak” aldatuko zirela uste zuten herritar askok desmobilizatuak daude, txarra eta okerragoaren arteko aukera horren aurrean.

This entry was posted on Asteazkena, urria 3rd, 2007 at 9:42 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.