Finlandiar Erizainak borrokan!!
12.800 Erizainek lanpostua utziko dute
Duela gutxi Finlandiar erizainak aurrera daramaten borrokaren berri izan dut. Lan baldintza hobeagoak lortzea da haien helburu.
Sozialdemokraziak gobernuan urteetan egon eta gero, 2007ko Martxoan izandako hauteskundeen ostean koalizio berri batek osatu zuen gobernua: Kokoomus (Eskuindarrak), Keskusta (Zentru), VihreƤt (Alderdi Berdea), eta RKP (Suediar Hiztun gutxiengoa).
Keskusta alderdiak, hauteskunde kanpainan zehar, Erizainen lan baldintzak hobetu eta soldatak igoko zituela zin egin zuen. Hauteskundeak irabazi, gobernua osatu eta maiz gertatzen den bezala Keskusta alderdiak bere hitza jan egin zuen.
Erizainak aldiz ondo baino hobeto gogoratzen dute eta hori dela eta hasi dute borroka.
Finlandian Erizain baten batez besteko hilabete saria 1.900 Eurokoa da. Finlandian Lanbide arteko gutxieneko soldata 2.300 eurokoa da. Hau da, erizainak 400 euro gutxiago irabazten dituzte.
Egoera hori aldatzea da eskatzen dutena, eta horretarako haien soldataren %24ko igoera eskatu.
Finlandian, beste herri batzutan ez bezala, Osasungintza instituzio munizipalen eskuduntza da, eta haiei dagokie Osasungintza sektoreko lan baldintzak negoziatzea. Hala ere, Instituzio munizipalak heuren eskunduntzetarako dirua gobernu zentraletik jasotzen dute zuzenean, eta Finlandiako gobernuak esan du jada, ez diela diru gehiagorik emango.
Lan Baldintza duinen aldeko borrokak ugari dira Europan. Zergatik harritu nau Finlandiakoa orduan?
Presioa eta borroka egiterako orduan Finlandiar erizainak indarra eta imaginazioa erakusten ari dira. Greba bat antolatu beharrean, euren lanean dimisoa aukeztu dute 12.800 erizain. Finlandian, erizainek lanpostua uzteko hilabete lehenago esan behar dute. Eta hori da 12.800 erizain egin dutena. Argi dago Finlandiar erietxeak ezingo dutela lana behar bezala egin 12.800 erizain hauek gabe. Hordagoa handira!!


