rssgaur8 logotipoa

Hizbulah: antiinperialismoa,islama eta ezkerra.

hizbulah

Alah-ren alderdiaren hastapenak Libanoko guda zibilean bilatu behar ditugu. 80.hamarkadaren hasieran. Iraniar islamiar iraultzaren babes politiko, armatu eta ideologikoarekin sustraitu zen Libaniar komunitate Txiian.

Bere indar armatuagatik ezaguna. Israel militarki garaitu duen armada bakarra dugu berau. Armada diogu, egitura armatu honen gaitasuna eta prestakuntza ikaragarri handia baita.

hizbulah2
Mugimendu politiko honek indar armatua izateaz gain badu ere zerbitzu sozial sare handi bat. Irakaskuntza, osasuna eta berreraikuntzan laguntzen duen zerbitzua. Nahiz eta komunitate Txiian errotua egon, Israel-en azkeneko inbasioaren ondoren zerbitzu sozial hauek komunitate osoarentzat dira erabilgarri.

Baina, zeintzuk dira Hizbulahren helburu politikoak? Estatu islamiarra? Nazio askapena?

1992an, Mossadek aurretik zegoen burua hil ondoren, Nasrahla jekeak hartu zuen Hizbulahren gidaritza. Libanoko guda zibila amaitu berri zegoen. Ordutik, jarrera oso pragmatikoa erakutsi du indar islamikoak: Gobernuan zein parlamentuan parte hartuz eta sekten arteko banaketa gainditzeko proposamen etengabearekin.

2004tik hona Libanok krisi larria bizi du. Alde batetik, gobernuan dauden indarren korrupzioak eta sekta jakin batzuen(Kristianoak, Sunnitak)onerako ezarritako sistemak, jendartearen egonezina sortu du batez ere gehiengo musulmanean. Bestalde, interes inperialistek berriz ere bere eskua sartu dute Libanoko politikan. Lehenik eta behin, Siriar armadaren erreteriratzea behartuz eta Hizbulah deusezteko etengabeko presioarekin eta bestetik politikarien hilketen(ardurak ez daude batere argi) beraien intereserako erabiliz.

Hizbulah-ren eskaerak hauek dira:

-Batasun nazionaleko gobernu baten eraketa sistema sektarioa gaindituz. Herritar bat boto bat. Ezkerra, islamiar indarrak eta nazionalista arabiarrak batuketa taktikoa proposatzen dute.

-Kanpoko interbentzio politiko zein militarren aurkako defentsa armatua. Inperialismoari aurre egin.

-Programa sozioekonomiko progresista baten ezarpena dauden ezberdintasun sozialekin amaitzeko.

Bere izaera islamiarrak eta borroka armatuaren defentsak mesfidantza eragiten du Europako ezkerrean baina argi esan behar da egun dituzten borroka ildoak Libanoren independentzian kokatzen direla.

Hauteskundeak Belgikan eta akordioak Islandian eta Finlandian

Ekainaren 10ean hauteskundeak izan dira Belgikan. Panorama politikoa dexente aldatu da eta hori dela eta Lehen Ministroa zena, Guy Verhofstadtek, dimisioa aurkeztu du gaur bertan.

Hauteskundeak CD&V kristaudemokratak eta N-VA abertzaleak osaturiko koalizioak irabazi ditu. Gobernua osatzeko negoziaketak datozen egunotan hasiko dira eta ez dago batere argi norekin adostuko duten CD&V-NVA alderdiek.

Aurreko batean osatu berri den Gernika Sareari buruz idatzi nizuen. Hara, aipatu nahi nuke sare horretako kide diren Jan Loones eta Kris Van Dijck, hala nola ohorezko lehendakaria den Walter Luyten, N-VAko kideak direla. Hauteskundeak irabazi dituen koalizioko hiru kidek Euskal Herriko gatazkaren alde halako konpromesu irmoa azaldu izana kontuan hartzekoa da.

Maiatzaren 12an hauteskundeak izan ziren Islandian. Zentru eskuindar Independence party izan zen alderdi bozkatuena. Hala ere 2003ko hauteskundeekin alderatuz aldaketa nabarmenak suertatu ziren.

Independence Partyk 2003an Alderdi Progesistarekin batera osatu zuen gobernua, baina oraingo hauteskundeetan progresistak jaitsiera nabarmena izan dutenez akordio hau errepikatzea ezinezkoa suertatu zaie.

Hauteskunde kanpaina Islandiako industrial garapenaren inguruan izan zen bereziki. Azken urteetan Islandiaren ekonomiaren oinarria Kapitalismo basatiaren garapenean oinarritu da. Debate handia egon zen multinazionalek errekurtso naturalekin egiten duten esplotazioaren inguruak. Eskenatoki honetan aipatzekoa Vinstrihreyfingi-Graent Framboo (VG) alderdiak, Ezker Berde Aliantzak, lorturiko emaitza onak.

Eta gaurko post honekin amaitzeko aipatu nahi nuke Finlandian ere akordioa erdietsi zutela duela aste batzuk. Gobernu berria Keskusta (Zentru Alderdia), Kokoomus (Koalizio Nazionala), VihreƤt (Alderdi Berdea) eta RKP (Suediar Hiztun Parlamentari Taldea) alderdiak osatu dute. Alderdi eskuindar eta alderdi berdearen arteko gobernu osaketa, publiko egin duten Programa baten arabera adostu dute. Europan zehar Alderdi Berdeek eskumarantza hartzen ari diren joera somatzen da, baina horretaz beste batean arituko gara….

AWEPA eta Gernika Network

1984ean Kopenagen burututako konferentzia batean, europar estatu ezberdinetako 20 diputatu inguruk AWEPA sortu zuten. Association of Western European Parlamentarians Against Apartheid. Diputatu arteko elkarte honen helburua Apartheidaren kontrako Europar elkartasuna bultzatzea eta Hego Afrikaren kontrako zigorrak areagotzea ziren.

AWEPA lehenengo konferentzia

Hego Afrikan, Apartheidaren kontrako borrokan, Nazioarteko elkartasunak eta laguntzak berebiziko garrantzi eta pisua izan zuten. Mundu osoan zehar elkartasun taldeak eta boikot kanpainak hedatu ziren. Hainbat estatuk eta herrik modu positiboan inplikatu ziren ANC-ren alde. Aipatzekoak Suedia, Norbegia eta Kuba besteak beste.

AWEPA-k Hego Afrikako Askapen Nazionalari ematen zitzaion nazioarteko laguntza instituzionala bultzatu eta koordinatu zituen.

2007ko Apirilak 25ean, Gernikan, bonbardaketaren 70. urtemugaren aurreko egunean, Autodeterminazioaren aldeko Gernika Sarea aurkeztu zuten Nazioarteko hainbat hautetsik. Sortu berri duten blogean adierazten duten bezala “Self determination, Gernika Network” sarearen bultzatzaileak europako estatu zein herri ezberdinetako diputatu, senatore eta zinegotziak osatzen dute. Euskal Herriko gatazka konponduko duen prozesu baten alde nazioartean lan egiteko konpromesua adierazi zuten aurkezpen egunean.

Gernika Network Aurkezpena

Apartheidaren kontra AWEPA aritu zen bezala, ibiliko da orain Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidearen alde Gernika Network sarea.

Biba zuek!!