rssgaur8 logotipoa

Sami Herria

Sami Herria Artikoko jatorrizko herrietako bat da. Mendebaldean Inuitak, eta ekialdean Nenets/Komits Jatorrizko herriak ditu.

Samiak gurean Laponiarrak deitzera ohituak gara. Jakin behar dugu baina, laponiarra hitza mesprezagarria dela.

Sami Herria lau estaturen menpean dago: Finlandia, Suedia, Norbegia eta Errusia. Egun Samiak Ipar Ekialdeko Kola Penintsula eta Norbegia Hegoaldeko Engerdal artean kokatuak daude.

Sami hizkuntzak 10 dialekto ditu, 6 eratara idazten da, eta gutxi gora behera samien %50ak gai da bere jatorrizko hizkuntzan hitz egiteko (Norbegiako Sami Parlamentuaren arabera).

Sami Hizkuntzaren 10 dialektoen lur eremua

Samiek Parlamentu Autonomikoak dauzkate, 1973 geroztik Finlandian, 1989tik Norbegian, eta 1993. urtea ondoren Suedian. Hiru Parlamentu hauek amankomuneko instituzioa daukate, Sami Parlamentu Kontseilua.Errusiapean bizi diren Samiak, Sami Parlamentu Kontseiluan ikuskatzaile bezala bakarrik onartuak dira.

Errusiak ez du Sami Herria aitortzen. Saami Herria ez da Errusiak aitortzen ez duen jatorrizko herri bakarra. RAIPON (Russian Association of Indigenous Peoples of the North) erakundeak ondorengo jatorrizko herriak hartzen ditu haintzat Errusiako iparraldean: Aleut, Alutory, Velps, Dolgan, Itelmen, Kamchadal, Kereki, Kety, Koriak, Kumandincy, Mansy, Nanaicy, Nganasan, Negidalcy, Nenets, Nivhky, Oroki, Orochi, Saami, Selkut, Soioty, Tazy, Telengity, Teleuty, Tofolar, Tubolar, Tuvin-Todjin, Udege, Ulchi, Khanty, Chelkancy, Chuvancy, Chukchi, Chulymcy, Shorcy, Evenk, Even, Ency, Eskimosy eta Ukagiry herriak.

Parlamentuen sorrera aurretik Sami Herri osoa haintzat hartu duen berezko erakunde bakarra Sami Kontseilua izan da. 1956an Sami Herriko mugimendu sozial ezberdinak sortua. Sami Kontseiluaren helburuak Samien eskubide eta interesak bultzatzea, Samien arteko harremana areagotzea, Sami Herriaren aitortza lortzea eta samien eskubide sozial, kultural eta ekonomikoak lau estatuetan mantentzea izan dira eta diraute.

Sami gose grebalariak Oslon, Norbegiako Parlamentu aurrean

Alta-Koutokeino gatazkak Samien herri borroka berpiztu eta indartu egin zuen 70. hamarkadan. Norbegiako gobernuak Alta-Koutokeinon urtegi bat eraikitzea erabaki zuen. Gatazka 1970ean hasi bazen ere, 1978an erabaki zuen ofizialki norbegiako parlamentuak urtegia eraikitzea. Urtegi honen kontrako manifestazioak, obren sabotaiak, gose grebak etengabeak izan ziren, 1982an proiektua bertan behera geratu arte. Gatazka honek Sami Herriaren aldarrikapenak aditzera eman zituen eta haien aldarrikapenen areagotze bat ekarri zuen. Samien artean ez dira gutxi uste dutenak Norbegiako gobernuak parlamentua eta nolabaiteko autonomia aitortu ziola Sami Herriari, Alta-Kautokeino gatazkak sorturiko herri borrokak eta aldarrikapenak bertan behera geldi zitezen.

Argi dagoena da Estatuek ez dituztela oparirik ematen. Estaturik gabeko herriak, jatorrizko herriak, ez dituzte haien eskubideak estatu menderatzaileen fede onagatik lortzen. Ez Norbegiako erreinuan ezta Espainiakoan ere ez

This entry was posted on Osteguna, maiatza 3rd, 2007 at 4:58 pm and is filed under Estaturik Gabeko Nazioak, Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Epa G8-ko kideok, sami herriaren inguruan berri eder bat dago hemen:

    http://www.askapena.org/audioak/audio_eu/208/ind_aska

    bertan, sami herriaren berri luze zabala dago, eta honako eranskinak:

    Ole Henrik Maggarekin elkarrizketa (Samien ‘Nelson Mandela’ 70-80ran hamarkadetako borroken buruetako bat)
    Ali Keskitalo Norbegiako sami legebiltzarreko lehendakariarekin elkarrizketa.
    Samien eskolen inguruko bideoa
    Bi ‘joik’: beren kantu tradizionalen audioak, naturari abestu ohi dizkiote baita pertsonei…

    ondo ibiliiii!!!!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.