rssgaur8 logotipoa

Posada Carriles edo Terrorismoaren aurkako balizko borrokaren faltsukeria

Posada Carrilesen kontrako afitxe bat Kuban

1976an, Cubana hegazkin konpainiako abioi bat airean lehertu zen, Barbadosetik atera ostean. Bertan, 73 pertsona hil ziren, tartean Kubako esgrima selakzioa, zeina Venezuelara zioan txapelketa bat jokatzera. Ekintza honen egilea, Posada Carriles izeneko CIA-ko kubatarra izan zen.

Amerikako Eskola “terroristan” hazi eta hezitutakoa, CIA-ko ajente sekretu izan zen, egungo EEBB-ko Lehendakariaren aitak espioitza ajentzia hori zuzentzen zuen garaian. Bere lan kurrikulunean, Cubanako hegazkinaz gain, Nicaraguako Contra-ri laguntza lojistikoa, 1997. urtean La Habanako hainbat hoteletan lehertu ziren bonbak (zeinetan turista italiar bat zendu zen), eta azkenik 2000. urtean Panaman, Cubako Fidel Castro Lehendakaria errahiltzeko saiakerak dauden.

Panaman Mireia Moscoso Lehendakari ohiak, Torrijos egungo Lehendakari sozialdemokrataren esku kargua utzi baino lehen, indulto bidez askatu zuen Posada Carriles. 19 urte lehenago ihes egin zuen ere Venezuelan preso zegoen espetxetik.

Gai korapilatsua eta Europan nahiko ezezaguna da, Cubako herri iraultzaileak jaso dituen eraso terroristena. Eraso terrorista guztien arduradun, EEBB-ko administrazio ezberdinak izan dira, guzti guztiek sekulako eraso andana erabili dutelarik herri honen aurka.

Gaurkoan, halere, EEBB-etako gobernuak darabilen jokamolde bikoitza agerian uzteko dakargu kasu hau. Berriki EEBB-tan atxilotua izan zen Posada Carriles eta Kubak zein Venezuelak bere estradizioa eskatu bazuten ere, EEBB-etako administrazioak aztera bota du estradizioa Venezuelan torturatua izateko arriskua duela argudiatuta.

Posada Carrilesek publikoki onartua du bere parte hartzea aipatu ekintza guztietan; gainera, berriki desklasifikatuak izan diren FBI eta CIA-ko zenbait artxiboetan, CIA-rekin izan duen lotura nabarmena azaltzen da. Baina halere, froga guztiak bere aurka izan arren, ez da ez estraditatua ez eta EEBB-etan epaitua izango.

Los Angeles Times-en azaldu den artikulo batek dioen bezala, iduriz Amerikan izan den terrorista handienetako bat, EEBB-etako gobernuaren babesa izango du. Onartzen ditugun terroristak zioen artikulo batek, era honetan agerian utziaz, Bushen administrazioarentzat, terrorismoaren balizko aurkako borroka hutsaren hurrengoa dela agerian utziaz.

Ata Turk-en seme alabak, edo turkiar nazionalismoari begirada.

 

Mustafa Kemal(1881-1938) “Ata Turk” (Turkiaren Aita)-ek 1923an Turkiar Errepublika sortu zuen, urte batzuz independentziaren guda gidatu eta irabazi ostean. Inperio Otomandarra desegin ondoren Mustafa Kemal armadako kideak “gazte turkiarren” mugimendua gidatu zuen estatu turkiarra sortzeraino.

Berak defenditu zituen printzipioak aurrerakoiak zirela esan dezakegu kontuan hartzen badugu Anatoliar penintsulak ordurarte kalifatoen antolaketa eta sistema feudala bizi izan zuela. Erlijioak ere garrantzi handia zuen. Horri guztiari buelta eman zion gizon argi honek.

Turkiar estatu berriaren eraikuntzan oinarri politiko argiak jarri zituen. Ikuspegi soziala izan arren ez zuen ez sozialismoa edo komunismoa defendatu Mustafa Kemal-ek.

“Kemalismoak” honako hauek defenditzen zituen:

-Republikanismoa, kalifatoen sistemaren aurka.

-Populismoa, sozialismoaren eta kapitalismoaren erdibide baten edo.

-Laikotasuna, estatua eta erlijioa erabat bananduz.

-Iraultzailetasuna, neurri erabakiorrak hartuz mendebaldeko “modernitatera” hurbilduz. Aipagarrienak latindar alfabetoaren ezarpena turkiar hizkuntza idatzirako eta emakumeentzako berdintasunaren aldeko lana.

-Estataltasuna, estatuari emanez ekonomia, hezkuntza,…entolatzeko papera.

Eta azkenik, Nazionalismoa, estatu nazio berri baten sorrera bultzatu zuen. Ez da erlijio, ez etnia ez arraza ezberdintasunik. Bada esaera ezagun bat hola dioena, gutxi gora behera: “Irrifartsu eta pozik naiz, beraz turkiarra naiz”.Frantziar Iraultzako printzipioak jarraiturik, horrela ezarri zen konstituzio turkiarrean. Zoritxarrez, nazionalismo aurrerakoi teoriko hori ez zen inoiz eman(portzierto, Frantzian ere ez) eta turkiar izateko hizkuntza, ohitura eta kultura jakin bat inposatu zaio herri eta pertsonei.

Ata Turk, “kemalismoak”, gerora izan duen garapenarekin ados egongo zen ala ez alperrikakoa da eztabaidatzea. Hala ere , berak sortu zuen alderdi errepublikarra(CHP, urte askotan boterean eta armadarekin oso lotua) eta bere goraipatutako militar izaerak ,europa inguruan nazionalismo baztertzailerik gogorrenetarikoa ekarri digu. Ezin dugu ahaztu,oso ezaguna ez bada ere, Mustafa Kemal-ek alemaniar nazi zein italiar faxistekin izan zituen harremanak.

Nazionalismoa turkiarrak hainbat jopuntu izan ditu. Kurdutarren jazarpena dugu, denontzat ezagunena. Armeniarrak, kristauak, gorriak, komunistak…Turkiar errepublikaren pintzipioen izenean zapalduak, sarritan akatuak.

1980an eta “arrisku komunista”ren aitzakipean Armada buruek estatu kolpea eman zuten milaka lagun espetxeratuak edo hilik suertatu zirelarik. Erdogan-en AP alderdi islamiar moderatuak(kasu!! Kristau demokrazia europearrarekin dago harremanetan) erreforma demokratiko txiki batzuk hasi zituen 2002an EBean sartzeko asmoarekin. Azkenean sarrera atzeratu edo betelako formularen bat bilatuko diote…

Une kritikoa bizi du Turkiar Errepublikak: EEBBekin zuen elkarlana hoztu egin da, Irak iparraldean kurdutarrak laguntzen baititu. EBak ateak itxi dizkio bere aurrerakuntza ekonomikoa oztopatuz eta herri kurdoak erresistentzia armatuarekin jarraitzen du. Kapitalismo moderno baten ezarpenerako Erdogan-en alderdiak ezinbestekoa ikusten du estatuaren erreforma(armadaren indarra jeitsiz, batez ere)…bestela ez Europa, ezta EEBB ez ditu ondoan izango.

Honen aurrean eta Ata Turken printzipioak eta bandera turkiarra erabiliz, nazionalista inperialista turkiarrek bere posizioa arriskuan ikusten dute. Horregatik manifak, mehatxuak gobernu islamikoari( erlijioa aitzaki hutsa da…) eta Kurdutar askapen mugiemenduari. Azken kasu honetan, zoritxarrez, bai Erdoganek zein CHPek oinarrian jarrera bera dute….errepresioa!! Hurrengo Ekaineko hauteskundeek argituko dute egoera…armadak ez badu lehenago argitzen…..jakina.

Europan ere, ilegalizazioaren kontra

Jens Holm Europar Parlamentuko 17 diputatuk ilegalizazioen kontrako adierazpen bat adostu dute. Jens Holm diputatu suediarra izan da ekimen hau publiko egin duena.

Hona hemen deklarazioa eta sinatzaileen zerrenda:

Statement concerning Local and Regional elections in the Basque Country

The 27th of May there will be local and regional elections in the spanish state.

After the banning of the recently created new Political Party ASB, more than 82,000 basques backed with their signatures in Notary Offices the creation of 225 electoral lists to run for these elections.

The Spanish justice, after the petitions done by State Attorney and Government itself has banned all these electoral lists promoted by the pro- independence left in the Basque Country.

Another 133 electoral lists of the Historical political party ANV have also been banned by the Spanish State. ANV, a legal political party formed in 1931 with a long tradition fighting fascism.

Spanish National Police, Spanish Guardia Civil and Basque Autonomous Police (ertzaintza) have investigated more than 11,000 citizens, among them most of the candidates, in order to justify this “juridical” decision. Lists containing Ideological background of citizens have been forwarded from police offices to courts.

The Political parties law” has been used or misused in order to bann all these lists. A law considered to be a step forward in the criminalisation of ideas by european Human Right and Juridical associations.

This decision creates serious difficulties to a democratic solution of the ongoing conflict in the Basque Country.

The MEPs signing this statement, considers this banning to be a serious attack against the most basic civil and political rights in Europe.

We make an appeal to the Spanish state to stop such measures and to promote the respect of civil and political rights.

In the Basque Country a political peaceful resolution, without any violence, of the conflict is necessary. All international actors, including ourselves, should promote this political solution based in the respect of all individual and collective rights.

Strassbourg

23 May 2007

1- Jens Holm, (Sweden)
2- Helmuth Markov, (Germany)
3- Eva-Britt Svensson, (Sweden)
4- Tatjana Zdanoka, (Latvia)
5- Raul Romeva i Rueda, (Catalonia)
6- Bernat Joan i Mari, (Catalonia)
7- Bairbre de Brun, (Ireland)
8- Mary Lou Mc Donald, (Ireland)
9- Jiri Mastalka, (Czech Republic)
10- Erik Meijer, (Netherlands)
11- Vladimir Remek, (Czech Republic)
12- Esko Seppanen, (Finland)
13- Miguel Portas, (Portugal)
14- André Brie,(Germany)
15- Vera Flasarova, (Czech Republic)
16- Feleknas Uca, (Germany)
17- Gabriele Zimmer, (Germany)

Euskal Herriaren lagun anonimoak (1)

                                          Irish Basque Elkartasun taldeek antolaturiko ekimena

Askapenak duen webgunea begiratzen ibili naiz gaur. Nazioarteari buruz hainbat gai aurki daitezke bertan, brigadak urtero egiten dituzten lanen berri jaso eta abar.

Hala ere, gehien harritu nauena, Euskal Herriaren Lagunek, munduko hainbat txokoetan gure herriaren alde burutzen dituzten ekimenak izan dira.

Zerk bultzatzen du jende guzti honek gure herriaren aldeko elkartasuna jorratzera? Ez dira euskaldunak eta zer axola haiei gure herrian gertatzen direnak! Erantzuna aldiz berehala aurkitu dut, Askapenako web gunean bertan. Askapenak nazioarteko elkartasun brigadak lehenengoz antolatu zituztenetik 20 urte pasa dira, eta oraindik ere urtero jente ugari jarraitzen du bere urteko opor egunetan elkartasuna garatzen. Elkartasun lana ez dute baina, opor egunetara bakarrik mugatzen, eta horren adierazle da burutzen duten lan guztia. Ezinezkoa da borroka nazional eta sozial askatzaile bat garatu, internazionalismoa borroka horretan txertatzen ez bada.

Portugalen ASEH-k antolaturiko manifestaldia

Baina itzul gaitezen Euskal Herriko lagunen gaira. Flandesen, Irlandan, Eskozian, Portugalen, Frantziar Estatuan (parisen bi, 1 eta 2), Espainiar estatuan, Holandan, Bielorrusian, Ingalaterran, Italian, Alemanian, Grezian, Katalunian, Argentinan, Mexikon eta beste hainbat herritan talde zein pertsona anonimo asko lanean jotake dabil.

Webgune eta Blog ugari Euskal Herriari buruz etengabeko informazioa ematen dute. Aurreko linketan sartu eta begira itzazu, pena merezi dute eta.

Eskandinavia

Eskandinaviar lurraldea hainbat estatuk eta herrik osatzen dute. Islandia, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Danimarka estatuek eta baita ere Sami, Feroe Uharteak, Groenlandia eta Aland Uhartea Herriek. Azken hauek, Euskal Herria bezala, estaturik gabeko nazioak dira.

Gure ustez arrazoi anitz dago, euskaldun bezala, guzti hauetan gertatzen direnak aztertzeko. Post honen bidez gaiari hasiera baino ez diogu eman nahi.

Islandia (1946), Finlandia (1917), Norvegia (1905) XX. mendean zehar lortu zuten independentzia. Feroe Uharteak eta Groenlandia bidean daude. Sami Herriak ez du atzean geratu nahi.

Islandia (300.000), Norvegia (4.600.000), Finlandia (5.200.000), Suedia (9.000.000), eta Danimarka (5.400.000) estatuen populazioa ez dago Euskal Herriak (3.000.000) duen populazioaz oso urruti. Europar iparraldeko estaturik gabeko nazioekin alderatuz aldiz, Groenlandia (57.000), Feroe Uharteak (47.000), Aland Uhartea (26.000) eta Sami Herriak (80.000-100.000 bitartean), Euskal Herrikoa dexente handiagoa da.

1952an Ipar Herrietako estatuek, Islandia, Danimarka, Suedia, Norbegia eta Finlandiak, Iparraldeko Kontseilua (Nordic Council) osatu zuten elkarren arteko kooperazioa sustatzeko. Estaturik gabeko hainbat naziok delegazio propioa daukate Kontseiluan. Hala nola Feroe Uharteak, Groenlandiak eta Aland uharteak. Sami herriak, aldiz, ez du.

Azken urteetan izandako hauteskundeek aldatu egin dute erabat Herri eskandinaviarretako egoera politikoa. Gaur egun Norvegia baitugu sozialdemokratek gobernuan jarraitzen duten ipar Herrietako estatu bakarra.

Danimarka izan zen eskuinerako joera erakutsi zuen lehena, 2001 eta 2005eko hauteskundeen ostean zentru-eskuineko koalizio batek osatu baitzuen gobernua. Geroztik, Suedian (2006) eta Finlandian (2007) izandako hauteskundeen ondorioz, sozialdemokratak beste bi gobernu horietatik ere kanpo geratu dira. Maiatzaren 12an Islandian izan berri dituzten hauteskundeak, berriz, 2003koak bezala, Independence Party alderdiak irabazi ditu. Ikusiteko dago ea sozialdemokratekin edo beste alderdi batzuekin egiten duen koalizioa.

Urte luzez lurralde horietan nagusi izan den Sozialdemokraziaren ezaugarri politikoak bi izan dira: barne politikan ongizate estatuaren garapena, eta kanpo politikan “neutraltasuna”. Azken urteetan, ordea, eta Europa osoan ematen ari den joerari jarraituz, eskuinerako norabidea hartua du. Ondorioa: ongizate estatu horren deusezte mailakatua, eta kanpo politikan gero eta jarrera injerenteagoa.

Hona Herri horien ezaugarri batzuk: Danimarka, Islandia eta Norbegia NATOko kide dira. Suedia eta Finlandia, aldiz, ez.

Danimarka (1973), Suedia (1995) eta Finlandia (1995) Europar Batasuneko kide dira, Norbegia eta Islandia ez. Danimarkapean dauden Feroe irlak eta Groenlandia ez dira Europar Batasuneko kide. Eta Finlandiapean dagoen Aland uharteak harreman berezitua dauka Europar Batasunarekin. Finlandia da hauetatik Euro zonaldean dagoen bakarra.

Euskaldunok Europako Iparraldeko estatuen eta estaturik gabeko nazioen ibilbideak gehiago aztertu beharko genituzke. Haiengandik gauza asko daukagu ikasteko.

Aurrera begira aztertu nahi ditugun hainbat gai daude:

- Finlandia, Norvegia eta Islandiako independentzia prozesuak.

- Feroe Uharteak, Groenlandia, Aland uhartea eta Sami Herrien egungo egoera.

- Iparraldeko kontseiluaren lana, eta honetan estaturik gabeko nazioak daukaten parte hartzea.

- Ongizate ereduaren garapena.

- Estatu hauen nazioarteko politika: II Mundu Gerran neutralak, ondoren hauetako batzuk NATO-ko kide, haien elkartasun lana Hego Afrikako herrien askapen borroketan, eta egungo jarrerak.

Guzti hau egin ahal izateko “egun Finlandiar luze” asko beharko ditugu. Gutxiago zure laguntza baldin badaukagu.

DULCIE EVONNE SEPTEMBER.(1935-1988)

DULCIE EVONNE SEPTEMBER.(1935-1988)

 Dulcie Evonne September 1935eko Abuztuaren 20an jaio zen Cape Town hirian.18 urte zituela Hego afrikar nazio askapen borrokan parte hartzeari ekin zion. Magisteritza ikasketak egin zituen eta gaztetatik ezagutu zuen kartzela.

 

Bost urte pasa zituen espetxean eta ondoren Hegoafrikan bizitzeko debekua jaso zuen.Debekua dela eta bere herria utzi behar izan zuen 1974an. Zanbiara kanporatua izan eta gero London-era jo zuen bertan Apartheidaren kontrako mugimenduan buru-belarri jarduteko.

Azkenik, 1984an Parisko ANCko delegatua bilakatu zen.

 

Parisen, 1988ko Martxoaren 29an, Dulcie tiroz hil zuten ANCk “Rue des Petites Ecuries” kalean zuen bulegoaren kanpoan. Apartheid-aren zerbitzu sekretuen eskua ikus zitekeen hilketa honen atzean. Ez zen izan hildako lehenengo militantea ezta azkena ere. 22. kalibreko arma baten bost bala jaso zituen bere gorputzak.Atzetik tirokatu zuten.

 

Gertuko bere lagunek esanda, jakina da Dulciek bere burua mehatxupean ikusten zuela. Frantziar orduko barne ministroak – Charles Pasqua, zoritxarrez ezaguna ere gure herrian- ukatu egin zion babes poliziala.

 

Bere hilketaren ikerketa hamar urte luzez egon zen itxia Frantzian. Frantziak, Dulcie-ren hilketan, zerikusi aktibo edo pasiboa izan zuelako  hainbat zantzu daude. Alde batetik, Frantziak NBek Apartheidari ezarritako boikot neurriak ez zituen inondik inora betetzen. Eta bestetik, erabat frogatu ezin den arren, Frantziak arma nuklearren trafikoan harreman estua zuen hegoafrikar gobernu arrazista/faxistarekin. Dulcie September honen guztiaren lekuko ezerosoa zen Frantziarentzat. Ikaragarrizko presioa jasan arren, herbeheretako kazetari batek luze ikertu zuen Dulcie-ren hilketa.Aipatutako frantziar eskusartzea ikertu zuen batez ere.

 

Hegoafrikar emakume honek Euskal Herria ere ezagutu zuen. 1987an, Gernikan bonbardaketaren 50 urte bete zirenean Autodeterminazio eta Bakearen aldeko nazioarteko kongresuan hartu zuen parte. Euskal Herrira egindako bisitan ederki erakutsi zuen herrien eskubideen aldeko bere konpromisoa.

 

Bere herriaren erresistentzia borroka adierazten du egoera demokratiko eta bidezkoa ezagutzeko aukera izan ez bazuen ere. Emakumeen eskubideen alde, askatasuna eta justiziaren alde borrokatu zuen.

 

Euskaldunok badugu Hegoafrikar herriarekin zor txikia. 1937aren Apirilaren 27an George Steer kazetari hegoafrikarrak mundura zabaldu zuen Gernikak jasandako sarraski faxista. Beragatik ez balitz, agian oraindik historia liburuetan, Gernika “gorri separatistek” errea izan zela jarriko luke.50 urte beranduago Dulcie Septemberren elkartasun mezua jaso genuen.

 

Aurten, Gernikaren suntsiketaren 70 urteak bete direnean oroimen ekitaldi xumea egin zaio Septemberri. Honela geratu da idatzia plaka oroigarrian: «Kolonialismoaren eta apartheidaren kontrako emakume borrokalaria, ANCko ordezkaria. Hegoafrikako poliziaren biktima. Parisen hil zuten herri zapalduen laguna. Gure laguna LXX urteurrenean».

 

AMANDLA!!(Xhosa edo  Zulu hizkuntzan  “Boterea” eta  apartheidaren kontrako  borroka oihua)

 

Sami Herria

Sami Herria Artikoko jatorrizko herrietako bat da. Mendebaldean Inuitak, eta ekialdean Nenets/Komits Jatorrizko herriak ditu.

Samiak gurean Laponiarrak deitzera ohituak gara. Jakin behar dugu baina, laponiarra hitza mesprezagarria dela.

Sami Herria lau estaturen menpean dago: Finlandia, Suedia, Norbegia eta Errusia. Egun Samiak Ipar Ekialdeko Kola Penintsula eta Norbegia Hegoaldeko Engerdal artean kokatuak daude.

Sami hizkuntzak 10 dialekto ditu, 6 eratara idazten da, eta gutxi gora behera samien %50ak gai da bere jatorrizko hizkuntzan hitz egiteko (Norbegiako Sami Parlamentuaren arabera).

Sami Hizkuntzaren 10 dialektoen lur eremua

Samiek Parlamentu Autonomikoak dauzkate, 1973 geroztik Finlandian, 1989tik Norbegian, eta 1993. urtea ondoren Suedian. Hiru Parlamentu hauek amankomuneko instituzioa daukate, Sami Parlamentu Kontseilua.Errusiapean bizi diren Samiak, Sami Parlamentu Kontseiluan ikuskatzaile bezala bakarrik onartuak dira.

Errusiak ez du Sami Herria aitortzen. Saami Herria ez da Errusiak aitortzen ez duen jatorrizko herri bakarra. RAIPON (Russian Association of Indigenous Peoples of the North) erakundeak ondorengo jatorrizko herriak hartzen ditu haintzat Errusiako iparraldean: Aleut, Alutory, Velps, Dolgan, Itelmen, Kamchadal, Kereki, Kety, Koriak, Kumandincy, Mansy, Nanaicy, Nganasan, Negidalcy, Nenets, Nivhky, Oroki, Orochi, Saami, Selkut, Soioty, Tazy, Telengity, Teleuty, Tofolar, Tubolar, Tuvin-Todjin, Udege, Ulchi, Khanty, Chelkancy, Chuvancy, Chukchi, Chulymcy, Shorcy, Evenk, Even, Ency, Eskimosy eta Ukagiry herriak.

Parlamentuen sorrera aurretik Sami Herri osoa haintzat hartu duen berezko erakunde bakarra Sami Kontseilua izan da. 1956an Sami Herriko mugimendu sozial ezberdinak sortua. Sami Kontseiluaren helburuak Samien eskubide eta interesak bultzatzea, Samien arteko harremana areagotzea, Sami Herriaren aitortza lortzea eta samien eskubide sozial, kultural eta ekonomikoak lau estatuetan mantentzea izan dira eta diraute.

Sami gose grebalariak Oslon, Norbegiako Parlamentu aurrean

Alta-Koutokeino gatazkak Samien herri borroka berpiztu eta indartu egin zuen 70. hamarkadan. Norbegiako gobernuak Alta-Koutokeinon urtegi bat eraikitzea erabaki zuen. Gatazka 1970ean hasi bazen ere, 1978an erabaki zuen ofizialki norbegiako parlamentuak urtegia eraikitzea. Urtegi honen kontrako manifestazioak, obren sabotaiak, gose grebak etengabeak izan ziren, 1982an proiektua bertan behera geratu arte. Gatazka honek Sami Herriaren aldarrikapenak aditzera eman zituen eta haien aldarrikapenen areagotze bat ekarri zuen. Samien artean ez dira gutxi uste dutenak Norbegiako gobernuak parlamentua eta nolabaiteko autonomia aitortu ziola Sami Herriari, Alta-Kautokeino gatazkak sorturiko herri borrokak eta aldarrikapenak bertan behera geldi zitezen.

Argi dagoena da Estatuek ez dituztela oparirik ematen. Estaturik gabeko herriak, jatorrizko herriak, ez dituzte haien eskubideak estatu menderatzaileen fede onagatik lortzen. Ez Norbegiako erreinuan ezta Espainiakoan ere ez