G8a ALEMANIAN. Martxa ta borroka!!
G8a Alemanian. Ez du esan nahi(baina ez legoke gaizki!!) Gaur 8ko kide eta lagunok Alemaniara tropelean joango garenik.Ez, bakarren batzuk, agian.
Jakingo duzuenez, 2007ko Ekainaren 6tik-8ra munduko estatu boteretsuenen buruak-urtero legez- Alemania iparrekialdeko herrixka batean bilduko dira gure/zure, denon etorkizunaren gainean eztabaidatzeko.
Jaun txit goren hauek-gehiengo absolutoa “jauna”k dira ta….- hiru egunetan zehar bi gai nagusi jorratuko dituzte.Errekurtso energetikoen inguruan politika komuna(edo behintzat egun dagoenaren ez hain korapiltasua eta elkarren arteko erasokor)zehaztu eta ditxosozko terrorismoaren kontrako borrokaren estrategia bateratua. Finean kapitalismoak eta bere botere polo ezberdinen arteko adostasun minimoen lorpena.
Kapitalismoa eta inperialismoaren kontrako mugimenduak ere parte hartuko du aurtengo G8an. Alemanian zein nazioarteko hainbat talde,alderdi zein norbanako bere Ezetza adieraziko diote botere ez demokratiko eta zapaltzaile den G8ari.
Programa zabala eta gustu guztietarako aurreikusten da. Ekainaren 2an Rostock-en egingo den manifa erraldoia, akanpalekua kontzertu etabarrekin, gailur alternatiboa GKEk bultzatua Ekainaren 5etik 7ra…eta nola ez milaka polizik babesturiko 12km luze duen segurtasun hesiaren kontra egiteko aukera. Inguruan dauden aeroportu eta gune estrategikoak okupatzea ere proposatu dute ausartenek.
Gailur hauetan gertatu ohi denez -are gehiago Alemaniako ezkerrak duen zatiketarako joera ezagututa- makina bat plataforma, aliantza, koordinadora, lan talde, talde motor….eta halakoak sortu dira.
Nik web orrialde batzuk emango dizkizuet eta horrela mobilizazioen ikuspegi orokor bat izango duzue. Ezinezko zaigu guztia eta guztiak aipatu eta sartzea. Gure blog-ak dioen moduan….”mundua zabala ta arrotza da” eta batzuetan ez dakit ba, Alemania ez ote den zabalagoa oraindik…
Txorakeriak alde batera utzita, borroka politikoa musika eta jaiarekin bateratzea gustoko duzuen guztiok, aukera ederra duzue Apirilaren 20tik 22ra Berlinera joateko G8aren kontrako jaialdi erraldoian parte hartzeko. Euskal presentzia nabarmena izango da, puntako talde birekin(Berri Txarrak eta Betagarri, alegia).
Bai Ekainean, gailurraren sasoian, zein apirileko jaialdi honetara joateko asmoa baduzu, kontuan eduki berdez jantzirik doazen ” die Bullen”ak(txakurrak) leku guztietan eta ehunka izango dituzula alboan….
Hitzorduak hor ditugu. Ea ba euskaldunok bertan garen. Animo ta mibilizatu…kapitalismoak ez digu ta ezer oparituko!!!!
Hor doakizue web helbide lagungarri batzuk:
www.move-against-g8.org Jaialdiaren web orria.
Informazioa G8an egongo diren ekimenekin:
www.heiligendamm2007.de www.gipfelsoli.org www.g8-2007.de www.antig8.tk
This entry was posted on Osteguna, apirila 12th, 2007 at 12:45 pm and is filed under Mugimedu sozialak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on apirila 12, 2007 at 6:48 pm zabaldu.com wrote:
G8a ALEMANIAN. Martxa ta borroka!!…
Jakingo duzuenez, 2007ko Ekainaren 6tik-8ra munduko estatu boteretsuenen buruak-urtero legez- Alemania iparrekialdeko herrixka batean bilduko dira gure/zure, denon etorkizunaren gainean eztabaidatzeko….
on apirila 27, 2007 at 2:30 pm sare antifaxista wrote:
– SARE ANTIFAXISTA — Antifaxismoa / Antifascismo / Antifascisme.
100% ANTIFAXISTA – 100% ANTIARRAZISTA.
OROIMENA, DUINTASUNA ETA BORROKA…
KAPITALISMOA AKATU !!!
E-mail:: ANTIFAXISTA@terra.es
Homepage:: http://sareantifaxista.blogspot.com
WEB HORRIRIK BADUZUE,DENBORA PISKA BAT GALTZEA ESKATUKO GENIZUEKE ETA ZUEN LOTUREN BARNE SARTZEA ESKERTUKO GENIZUEKE MILA ESKER.
SI DISPONEIS DE PAGINA WEB,OS PEDIMOS QUE PERDAIS UNOS MINUTOS DE VUESTRO TIEMPO Y NOS INCLUYAIS EN VUESTROS ENLACES,GRACIAS…..
SI DISPOSEU DE PAGINA WEB,VOS DEMANEM QUE PERDEU UNS MINUTS DEL VOSTRE TEMPS I HENS INCLUIU AL VOSTRES ENLLAƧOS,GRACIES…
BANNER PARA WEB & BLOG, SARE ANTIFAXISTA: