Mundua Zabala eta Arrotza da
Kaixo,
Blogarien mundura iritsi berriak gara, eta pixkanaka blog honek norantz egin behar duen zehazten gabiltza.
Horrenbestez, pausuz pausu saiatu nahi dugu Nazioarteko gaietan interesa duzuen guztioi zuzendua den blog hau osatzen. Berri agentzia ofizialek esaten ez digutena ezagutzeko tresna izan dadin. Baita debaterako gunea ere.
Munduari begira, mundua begira.
Europan eta Europatik at gertatzen direnak izango ditugu hizpide. Beti ere kriterio batzuk kontuan hartuz. Hara zeintzuk diren gure asmo eta proposamenak:
Nazioarteko instituzioen ihardunari jarraipena egitea: Europar Batasuneko instituzioak, Europako Kontseilua, Nazio Batuak, Iparraldeko Kontseilua eta abar.
Estaturik gabeko Nazioen ekimenen eta egoeren inguruan informazioa jasotzea.
Gatazka politikoen konponbide prozesuen egoeraz arduratzea.
Nazioarteko agenda pixkanaka osatzen joatea.
Mugimendu Sozialak aurrera daramatzaten kanpaina eta proposamenei arreta jartzea.
Nazioarteko prentsak gure herriari buruz esaten dituenak ere aztertuko ditugu.
Eta nola ez, kulturari ere tartea eskaini nahi diogu, zenbait berri emanez: Euskal Herriko musika taldeak nazioartean ematen dituzten emanaldiak, Herri ezberdinetan antolatzen diren ekimen/aktibitate kulturalak…
Hori bai, asmo hauek guztiak gauzatzen joan daitezen, ezinbestekoa zaigu zuen guztion partehartzea: gai ezberdinen inguruan informazioa helaraz dezazuen, eztabaidak sortu eta abar. Anima zaitezte!!
Poetak zioen bezala “Mundua zabala eta arrotza da”, eta gu arrotzenera ere hurbiltzen saiatuko gara.
This entry was posted on Astelehena, apirila 2nd, 2007 at 9:05 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on apirila 2, 2007 at 11:53 am iker wrote:
Iepa!
Niri oso proposamen interesgarria iruditzen zait. Bereziki, gainontzeko estaturik gabeko nazioen errealitatearen azterketari dagokionez, albiste horiek ez baitira hedabide handietan gehiegi ateratzen; eta guretzat -euskal herritarrontzat- interesgarriak dira oso.
Ea parte hartzera animatzen garen, izan ondo!
on apirila 2, 2007 at 12:40 pm admin wrote:
Kaixo,
Blog honen atal ezberdinak edukiz bete daitezen beharrezkoa izango da jendearen parte hartzea. Berriak, analisiak, argazkiak, iritziak eta abar helaraziz. Bestela jai daukagu.
Iker bezala, ea beste askok ere animatzen zareten.
on apirila 2, 2007 at 8:05 pm katu wrote:
Kaixo!
Lan txukuna egiten ari zaretena.
Hamaika herri, borroka bakarra. Hemendik ibiliko gara laguntzeko blog hau osatzen.
Aurrera bolie!
on apirila 10, 2007 at 8:52 pm bakio gogoan wrote:
Ondo deritzot gure ikuspuntutik mundu zabalera begiratzera. Nere ustez, Euskal Herriko arerioak indartsuak ziren oso, baina beraien estrategia zakarrak indar hori suntsitu bidean daramate.
Hemendik urte gutzitara, militarismo sasi-liberalaren porrota ikusiko da argi, eta orduan izango dugun aukera prestatzea litzakete orain ideia ederra.
Goitik bera eratutako mundua ez dabil ondo. Lurretik hasita eraiki beharko ditugu estruktura berriak…