rssgaur8 logotipoa

G8a ALEMANIAN. Martxa ta borroka!!

G8a Alemanian. Ez du esan nahi(baina ez legoke gaizki!!) Gaur 8ko kide eta lagunok Alemaniara tropelean joango garenik.Ez, bakarren batzuk, agian.

Jakingo duzuenez, 2007ko Ekainaren 6tik-8ra munduko estatu boteretsuenen buruak-urtero legez- Alemania iparrekialdeko herrixka batean bilduko dira gure/zure, denon etorkizunaren gainean eztabaidatzeko.

Jaun txit goren hauek-gehiengo absolutoa “jauna”k dira ta….- hiru egunetan zehar bi gai nagusi jorratuko dituzte.Errekurtso energetikoen inguruan politika komuna(edo behintzat egun dagoenaren ez hain korapiltasua eta elkarren arteko erasokor)zehaztu eta ditxosozko terrorismoaren kontrako borrokaren estrategia bateratua. Finean kapitalismoak eta bere botere polo ezberdinen arteko adostasun minimoen lorpena.

Kapitalismoa eta inperialismoaren kontrako mugimenduak ere parte hartuko du aurtengo G8an. Alemanian zein nazioarteko hainbat talde,alderdi zein norbanako bere Ezetza adieraziko diote botere ez demokratiko eta zapaltzaile den G8ari.

Programa zabala eta gustu guztietarako aurreikusten da. Ekainaren 2an Rostock-en egingo den manifa erraldoia, akanpalekua kontzertu etabarrekin, gailur alternatiboa GKEk bultzatua Ekainaren 5etik 7ra…eta nola ez milaka polizik babesturiko 12km luze duen segurtasun hesiaren kontra egiteko aukera. Inguruan dauden aeroportu eta gune estrategikoak okupatzea ere proposatu dute ausartenek.

Gailur hauetan gertatu ohi denez -are gehiago Alemaniako ezkerrak duen zatiketarako joera ezagututa- makina bat plataforma, aliantza, koordinadora, lan talde, talde motor….eta halakoak sortu dira.

Nik web orrialde batzuk emango dizkizuet eta horrela mobilizazioen ikuspegi orokor bat izango duzue. Ezinezko zaigu guztia eta guztiak aipatu eta sartzea. Gure blog-ak dioen moduan….”mundua zabala ta arrotza da” eta batzuetan ez dakit ba, Alemania ez ote den zabalagoa oraindik…

Txorakeriak alde batera utzita, borroka politikoa musika eta jaiarekin bateratzea gustoko duzuen guztiok, aukera ederra duzue Apirilaren 20tik 22ra Berlinera joateko G8aren kontrako jaialdi erraldoian parte hartzeko. Euskal presentzia nabarmena izango da, puntako talde birekin(Berri Txarrak eta Betagarri, alegia).

Bai Ekainean, gailurraren sasoian, zein apirileko jaialdi honetara joateko asmoa baduzu, kontuan eduki berdez jantzirik doazen ” die Bullen”ak(txakurrak) leku guztietan eta ehunka izango dituzula alboan….

Hitzorduak hor ditugu. Ea ba euskaldunok bertan garen. Animo ta mibilizatu…kapitalismoak ez digu ta ezer oparituko!!!!

Hor doakizue web helbide lagungarri batzuk:

www.move-against-g8.org Jaialdiaren web orria.

Informazioa G8an egongo diren ekimenekin:

www.heiligendamm2007.de www.gipfelsoli.org www.g8-2007.de www.antig8.tk

Ronde Van Vlaanderen

argazkiak-08-02-114.jpg

Flandestar eta euskaldunen artean harremana oso ona da. Elkar errespetatzen duten herriak dira Flandes eta Euskal Herria.

Harreman estu honen adibide asko dago, baina gaurkoan partekatzen dugun zaletasun batean zentratuko naiz. Txirrindularitza.

Igandean “Ronde Van Vlaanderen” (Flandesko Itzulia) klasikoan Alessandro Ballan Italiarra izan zen garaile.

Larunbatean, aldiz, amateuren eguna. Flandesen, Euskal Herrian bezala, txirrindularitzak zale asko ditu eta 12.000 txirrindularik parte hartu zuten amateur lasterketan. Haien artean euskaldun dexente ere.

Mendirik ez omen dago Flandes osoan, baina aldapa gogorrak bai, asko. Euskal Herritik etorritako txirrindularitza zaleak aldapa luzeak igotzera ohituak daude, baina Flandeseko aldapak igotzera ez. Oso luzeak ez dira, baina desnibel izugarrizkoak. Hauetako askok gainera lurra galtzadarritua daukate eta horrek zaildu egiten ditu igoera zein jaitsierak.

Idazten duen honek ez luke bizikleta baten gainean Artxanda igotzea lortuko ere. Hori dela eta, amateurrak animatzen ibili nintzen, bide parean eta ikurrina eskuan. Aitortu beharra daukat, han ikusitakoak asko harritu ninduela. Nik txirrindulariak animatu beharrean, txirrindulariak baitziren ikurrina ikustean ni animatzen nindutenak. Flandestar txirrindulariak “Euskadi!”, “Baskenland!” eta “gora Euskal Herria” oihuak botatzen zizkiguten.

Mundua Zabala eta Arrotza da

Kaixo,

Blogarien mundura iritsi berriak gara, eta pixkanaka blog honek norantz egin behar duen zehazten gabiltza.

Horrenbestez, pausuz pausu saiatu nahi dugu Nazioarteko gaietan interesa duzuen guztioi zuzendua den blog hau osatzen. Berri agentzia ofizialek esaten ez digutena ezagutzeko tresna izan dadin. Baita debaterako gunea ere.

Munduari begira, mundua begira.

Europan eta Europatik at gertatzen direnak izango ditugu hizpide. Beti ere kriterio batzuk kontuan hartuz. Hara zeintzuk diren gure asmo eta proposamenak:

Nazioarteko instituzioen ihardunari jarraipena egitea: Europar Batasuneko instituzioak, Europako Kontseilua, Nazio Batuak, Iparraldeko Kontseilua eta abar.

Estaturik gabeko Nazioen ekimenen eta egoeren inguruan informazioa jasotzea.

Gatazka politikoen konponbide prozesuen egoeraz arduratzea.

Nazioarteko agenda pixkanaka osatzen joatea.

Mugimendu Sozialak aurrera daramatzaten kanpaina eta proposamenei arreta jartzea.

Nazioarteko prentsak gure herriari buruz esaten dituenak ere aztertuko ditugu.

Eta nola ez, kulturari ere tartea eskaini nahi diogu, zenbait berri emanez: Euskal Herriko musika taldeak nazioartean ematen dituzten emanaldiak, Herri ezberdinetan antolatzen diren ekimen/aktibitate kulturalak…

Hori bai, asmo hauek guztiak gauzatzen joan daitezen, ezinbestekoa zaigu zuen guztion partehartzea: gai ezberdinen inguruan informazioa helaraz dezazuen, eztabaidak sortu eta abar. Anima zaitezte!!

Poetak zioen bezala “Mundua zabala eta arrotza da”, eta gu arrotzenera ere hurbiltzen saiatuko gara.