rssgaur8 logotipoa

Kurdistan bidegurutzean.

Newroz píroz be!! edo Ongi etorri Urteberrira!!

Newroz edo urteberriaren ospakizunak, duela ehunka urtetatik hona, kurdutar herriaren eskubideen aldeko borroka adierazten du. Sua du bere sinbolo eta tirano arrotzaren desagerketa bere oinarri mitologikoa.

25 milioi lagun, lau estaturen menpean(Irak, Iran,Siria eta Turkia)dagoen estatu frantsesa bezain handia den lurralde eremuan. Hizkuntzak bi dialekto nagusi ditu eta alfabeto arabiarra zein latindarra erabiltzen da idazterakoan.

Bere kokapen geoestrategikoak beti inperioen menpe egotera behartu du eta orain ere hor dago bere askatasun demokratikoak lortzeko koxka nagusia.

Irak-en eta Sadam Hussein-en erorketaren ondorioz autonomi maila bat lortu dute. Barzani eta Talabaniren mugimenduek EEBBen elkarlaguntzaz egundo izan ez duten egoerara eraman ditu hegoaldeko kurdutarrak. Alaintza taktiko honek noizarte jarraituko duen ikusteke dago.

Iran-en PKKren alderdi anaiak borroka latzak izan ditu Iraniar armadarekin. Iran-en ahultzea bilatzen duten EEBBek laguntza ez baina kontra ere ez du egiten,indar handia hartzen ari den mugimendu politiko honen aurrean.

Siria-n ehun milaka kurdutar bizi dira inolako eskubiderik gabe eta hainbat ez daude erroldatuak, ez dira existitzen,alegia.

Kurdutar gehien batzen dituen estatua Turkia da.PKKak azken urteetan dozena erdi bat su eten eman baditu ere, soluzio negoziatu baten alde Turkiar estatuak ez du inolako urratsik eman bide horretan.

Irak-en sortutako lurralde autonomoak eta Europear Batasunean Turkiaren onarpenaren atzerapenak ez dirudi negoziaketarko gogoa piztu diezaiokenik benetako boterea den armada turkiarrari.

Okupazio militarra eta eskubideen urraketak eguneroko ogia dira. Hizkuntza debekatua bai hezkuntzan zein administrazio guztietan, hautetsien kontrako jazarpena, komunikabideen itxiera, tortura, presoen dispertsioa, egoera ekonomiko itogarriak…urtero ehunka gazte eramaten ditu mendietara borrokatzera.

Geoestrategikoa den inguru honetan ez dirudi mendebaldeko herriei gehiegi interesatzen zaienik Kurdutar estatu baten sorrerak. Botere maila batzuk eman, again, baina beti ere beraien interesen arabera eta kurdutar herriaren kalterako.

Europan ere kurdutarrak badira eta bere herriaren alde lan egiten dutenak ez dira gutxi. Europan dute askok itxaropena eta bertan dituzte telebista, egunkari eta elkartasun sare handi bat. EBak baina ez du laguntzarik eskaintzen Alemanian eta Frantzian egondako sarekadek agertzen duten moduan.

Hurrengo hilabeteetan jakingo dugu ea estatu turkiarrak interesik duen negoziatzeko kurdutarrekin.Itxaropena ezin galdu.

Info gehiago:

www.rojtv.com eta www.kurdistaninfo.de

 

 

Ungdomshuset … ta segi aurrera!

Manifa-jaialdiko kartela

2007ko Martxoaren 1ean Ungdomshuset etxea bota zuten. Kopenageko Norebro auzoan zegoen kokatua. Historia luzea du etxeak. Bertatik pasa ziren Lenin edota Rosa luxenburgo, besteak beste. Azken 24 urtetan Gaztetxea izan da. Hori baita Ungdomhuset hitzaren esanahia.

Christianiarekin batera, Kopenage eta Danimarka osoko gune alternatibo esanguratsuena.

Sekta erlijioso batek etxea erosi zuenetik Ungdomshuset bota nahian zebiltzan.

Denbora daramate Christianiako gune okupatua hustu nahian ere. Christiania auzoa laku baten ondoan kokatua baitago, Kopenageko erdialdean. Luxuzko apartamentuak eraikitzeko toki aproposena egun Kopenagen.

Orain, Ungdomhuset eta Christianiak indarrak batu dituzte eta datorren Martxoaren 31erako manifestazioa deitu dute Kopenagen, Ungdomhuset eta Christianiaren alde.

Egia da Ungdomhuset etxea bota dutela, baina borrokak aurrera darrai. Haien webgunean argi esaten dute: “ Kopenagen gazteentzako etxe berri bat izan arte borrokan jarraituko dugu”.

Egiten ari diren ekimen guztien berri ematen jarraitzen du Modkraft berri agentzia ezkertiarrak. Daniarrez idatziriko guztia ingelesera eta alemanera itzultzen dute gainera.

Hauteskundeak Quebecen

Parti Québécois alderdiak hauteskunde emaitzak aztertu ditu

Argi dago, Quebecen izandako hauteskundeen emaitza ez dela oso positiboa izan Subirautza Nazionalaren aldeko alderdientzat.

André Boisclairek Parti Québécois alderdiko buruak Quebecen izan berri diren hauteskunde emaitzak aztertu ditu. Bere arabera hauteskunde emaitzak “etsigarriak dira” bere alderdirako. Hala ere, bere aburuz Parti Québécois alderdiak “Quebeceko Asanblada Nazionalean parlamentari talde indartsua izaten jarraituko du”. Hautatuen heren bat lortu du André Boisclairen alderdiak. Bere konpromezua berretzi du, Asanblada nazionalaren bitartez Quebec “berdeagoa, aberatsagoa, bidezkoagoa eta libreagoa” eraikitzen jarraitzeko.

Bere ustez Quebeceko Asanblada Nazionala osatuko duten diputatuen gehiengorako “Subirautza Nazionalerako hirugarren erreferenduma egitea ez da lehentasun bat izango”. Hala ere, ADQ alderdi erregionalistaren igoerak, Quebeceko herriak “benetazko aldaketa bat nahi duela” esan nahi du, “politika egiteko moduan, eta baita ere arazo nazionalari dagokionez”. “Asanblada Nazionalaren bi herenak kasi, Status Quo konstituzionala onargarria ez dela uste du”.

André Boisclairen iritziz “Subirautza nazionala desiragarria izaten jarraitzen du, baina egun ez da, epe motzean behintzat, lorgarria”.

Autodeterminazio eskubideak proiektu politiko guztiak defendagarri eta eskuragarri izateak ahalbidetzen du. Baina azkenean herria da bere etorkizuna erabaki behar duena. Ez beste inor. Autodeterminazioa, eskubide demokratikoa da. Gurean asko dira autodeterminazio eskubidea, proiektu politiko independentistarekin nahita nahasten dutenak. Euskal Herriak erabakiko duenaren beldur ote?

Sinn Fein eta DUP alderdiek akordioa lortu dute

Gerry adams

Hona hemen Gerry Adams-ek akordioaren inguruan egin dituen deklarazioak:

“I want to begin my remarks by welcoming the statement by Ian Paisley.

While it is disappointing that the institutions of the Good Friday Agreement have not been restored today, I believe the agreement reached between Sinn Féin and the DUP, including the unequivocal commitment, made by their party Executive and reiterated today, to the restoration of political institutions on May 8th, marks the beginning of a new era of politics on this island.

The discussions and agreement between our two parties shows the potential of what can now be achieved.

Sinn Fein entered into these discussions in a positive and strategic way strengthened by our recently renewed and increased mandate. I want to once again thank everyone who supports our party.

Tá muid buíoch daoibh go léir.

In all of the initiatives we have taken in recent times we have been guided by the need to deliver for the people of Ireland. So, in our discussions we have listened very carefully to the position put forward by Ian Paisley and his colleagues.

The relationships between the people of this island have been marred by centuries of discord, conflict, hurt and tragedy.

In particular this has been the sad history of orange and green. Ach tá tús nua ann anois le cuidiu Dé..

Sinn Féin is about building a new relationship between orange and green and all the other colours, where every citizen can share and have equality of ownership of a peaceful, prosperous and just future.

There are still many challenges, many difficulties to be faced. But let us be clear. The basis of the agreement between Sinn Fein and the DUP follows Ian Paisley’s unequivocal and welcome commitment to support and participate fully in the political institutions on May 8th.

In the lead up to restoration important work has to take place preparing for government. And you have the outline of that also.

As an immediate step both Sinn Féin and the DUP have asked the British government not to issue the water bills.

Tús maith leath na hoibre. A good start is half the work.

The two governments also have other work to do.

We are committed to, and today discussed, further engagements with the British Chancellor, with the Irish government, and with others to ensure that the incoming Executive has the best possible resources to fulfil our responsibilities.

We have all come a very long way in the process of peace making and national reconciliation.

We are very conscious of the many people who have suffered.

We owe it to them to build the best future possible.

It is a time for generosity, a time to be mindful of the common good and of the future of all our people.

I am pleased to say that collectively we have created the potential to build a new, harmonious and equitable relationship between nationalists and republicans and unionists, as well as the rest of the people of the island of Ireland.

Sinn Fein will take nothing for granted in the days and weeks ahead but we will do all that we can to ensure a successful outcome and we ask everyone to support us in our efforts.”

Europar Batasunak 50 urte bete ditu (1)

Duela 50 urte Alemania, Belgika, Frantzia, Herbeherak, Italia eta Luxenburgok Erromako ituna sinatu zuten.

Itun honetan dago Europar Batasunaren sorrera, kapitalistek aurrera daramaten estrategiaren seme kuttuna. Egun 27 estatuk osatzen duten Batasuna.

Euskal Herria, inork galdetu ez bazigun ere, Estaturik gabeko beste hainbat Nazioekin batera Europar Batasunean kokatua dago.

50 urte pasa dira jada eta oraindik ere Europar Batasunak ez du Euskal Herria Subjektu politiko gisa onartzen. Porrot egin berri duen Europar Konstituzioaren proiektuak ez zituen herrien, emakumeen, langileen, ingurugiroaren eskubideak errespetatzen.

Orain, 27 Estatu horien buruek Europar Batasun politikoaren norabidean urrats berriak adostu dituzte Berlinen burutu berri duten gailurrean. Zer ekarriko digu akordio berri honek Euskal herritarroi? Zerrenda beltz zabalagoak, Euro Agindu lege zorrotzagoak? Estaturik gabeko Herrienganako mesprezuaren areagotzea?

Europar Batasunaren eragina gure eguneroko bizitzan gero eta nabariagoa den une honetan, zein izan behar du Ezkertiar eta Euskaldun bezala gure jarrera, aurrera doan proiektu horren aurrean? Europako Ezkerraren barnean proposamen oso ezberdinak baitaude honen inguruan:

Europar Batasunaren kontra agertzen dira batzuk. Europan, horrelako Batasun bat sortzearen kontra.

Europar Batasun “eredu honen” kontra agertzen dira beste batzuk, proiektu alternatiboak aurkeztuz: Herrien Europa, Europar Batasun Federala eta abar.

Euskal Herrian ere bada eztabaidarik honen inguruan.

Gauza bat oso argi dugu, dena den: Mitologiaren arabera Europa, Agenor eta Telefasaren alaba, Feniziar printzesa bat izan zen. Zeus beraz maitemindu eta bahitu egin zuen bere borondatearen kontra. Euskaldunok ez dugu nahi gure eskubideak inork bahitu ditzan, eta ez dugu inolaz ere halakorik onartuko.

Eta zuk, Zer uste duzu?

Finlandiar Hauteskunde Emaitzak

  2007
%etan
2007
Diputatu Kopurua
2003
%etan
2003
Diputatu Kopurua
Keskusta
( Zentruko Alderdia )
% 23,1 51 % 24,7 55
Kokoomus
( Koalizio Nazionala )
% 22,3 50 % 18,6 41
SDP
(Alderdi Laborista)
% 21,4 45 % 24,5 53
Vasemmistoliitto
(Ezkerreko Alderdia)
% 8,8 17 % 9,9 19
Vihreät
(Alderdi Berdea)
% 8,5 15 % 8,0 14
KD
( Alderdi Kristau Demokrata )
% 4,9 7 % 5,3 6
RKP
( Suediar Hiztun Parlamentari Taldea)
% 4,5 9 % 4,6 9
PS
(Benetazko Finlandiarrak Taldea)
% 4,1 5 % 1,6 3
Borgerlig Allians
(Alland Irletako Aliantza)
  1   0

——————————————————————————————

Martxoak 18an Finlandian Parlamenturako Hauteskundeak izan berri dira. Goiko taulan ikus ditzazkegu emaitzak, 2007koak eta 2003koak.

Gobernua Osatzen zuten alderdien emaitzak begiratuta aipatu beharra dago, RKP alderdia ez ezik besteak 2003an baino emaitza kaxkarragoak lortu dituztela. Aipatzekoa SDP (Alderdi Laboristak) jasandako beherapena 2003ko emaitzekin alderatuz. Keskusta alderdiak nahiz eta emaitza kaxkarragoak lortu dituen, oraindik ere alderdi bozkatuena suertatu da.

Finlandiarren bozkak eskuniera jo dute. Hala, Oposizioan zegoen KoKoomus alderdi eskuindarra bigarren indarra izatera pasa da.

Datozen egunotan jakingo da Gobernua zeinekin osatuko duen Keskusta alderdiak. Bi aukera ditu, SDP eta RKP alderdiekin koalizioa errepikatu, edo aldiz Kokoomus eta RKP alderdiekin koalizio berria osatu. Azken koalizio honetara agian KD edo PS bezalako alderdiak gehitu litezke.

Azter dezagun Ezkerrak izandako emaitzak. Egia da Vasemmistoliitoo alderdiak puntu bat jaitsi duela aurreko asteburuko hauteskundeetan. Hala ere emaitza ontzat hartzen dute. Barne krisi sakona izan dute azken garaian. Suvi-Anne Siimes alderdiko lehendakariak duela gutxi aderdia utzi egin du, modu txarretan utzi gainera, eta kanpainan hautagai laborista batentzat eskatu du botoa.

Aipatu beharra dago Finlandiar hauteskunde sisteman alderdia bozkatu ez ezik hautagaiei bozka partikularra ematen zaiela ere. Bozken kontaketa egiterakoan alderdiak jasotako bozkak zenbatuta diputatuak zeintzu izango diren bozka partikularren arabera hautatzen direla. Suvi-Anne Siimes bozka partikular asko jaso ditu aurreko hauteskunde ezberdinetan. Ospe handiko emakumea da Finlandian, sektore ezberdinak batzea lortu dituena azken urteetan. Horregatik pentsa zitekeen bere joanak eta egindako adierazpen publiko ezberdinak eragin negatiboagoak izan zitzazkeela Ezkerreko Alderdiaren emaitzetan. Goraipatzekoa Helsinki barrutian Paavo Arhimaki gazteak diputatu izatea lortu duela.

Vasemmistoliitto 1990. urtean sorturiko Ezker Aliantza da. 1987an hasi zen baina alderdia sortzeko ideia, hau da, Sobietar Batasunaren desagertzea aurretik. Alderdiaren fundatzaileak SKDL ( Finlandiar Herriko Liga Demokratikoa), SKP (Finlandiar Alderdi Komunista) eta SNDL (Finlandiar Emakumeen Liga Demokratikoa) alderdiak izan ziren. Parte hartutako lehenengo hauteskundeetan Ezker Alderdiak % 10,1 eta 19 diputatu lortu zituen. 1995-2003 legealdietan Finlandiar gobernuan egon ziren SDP, Vihreät, Kokoomus eta RKP alderdiekin batera koalizioan “Ostadar Gobernuak” osatzen.

Informazioa gehiago:

www.eduskunta.fi

www.vasemmistoliitto.fi

Mundua begira

Euskal Herria testuinguru eta marko geografiko zehatz batean dago, Europan, eta horren barruan, inork galdetu ez bazigun ere, Europako Batasunean. Eta hortik mundura zabaltzen gara, mundura begira… eta mundua begira.
Asko baitira hortik zehar dabiltzanak, eta gehiago, oraindik, kanpotik iristen zaizkigunak.

Txoko honetan, nazioarteko kontuak izango dira hizpide, Europan eta Europatik kanpo mugitzen dena ikusteko, gertatzen diren hainbat gauza, behinik behin, ezagutzeko, edo ezagutarazteko. Asko baita guregana iristen ez dena, agentzia ofizialek ukitzen ez dutena, komunikabide handiek ezkutatu nahi izaten dutena. Europako Batasunari, gatazken erresoluzio prozesuei, estaturik gabeko nazioei, mugimendu sozialei edota komunikabideei begira jarri nahi du blog honek, poliki-poliki tartetxo hau aberasten joan, agendatxo bat sartu…

Ez da saiakera makala, badakit, munduan zehar gauza asko baitaude interesgarriak, eta ezkerreko ikuspuntu batetik aipa eta azter daitezkenak. Baina gogoa ez da falta. Animatu zuek ere, ea zerbait polita eta aberasgarria ateratzen den!