rssgaur8 logotipoa

Mugak

armanijunior

Nolakoak diren gauzak, aste osoa testu honetarako gaia pentsatzen aritu ostean, Espainiako estatuan argazkien erabileraren inguruan sortutako hiru berri ailegatu zaizkit egun berean. Hiru albiste horietako bat arteari edo arte munduko diru-laguntzei buruzkoa da. Beste biek, berriz, jantziak saltzen dituzten bi enpresen publizitate kanpainak aztertzen dituzte. Nik umeentzako arropak saltzen dituen enpresaren kasua aukeratu dut. Kanpaina abiatu eta eztabaida sortu da. Arturo Canalda, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Adingabekoen defendatzaileak, dei ugari jaso omen ditu iragarkia erretiratzeko eskatzeko. Kezkatuta dago Canalda. Bere ustez, irudia «legalitatearen mugan» dago (beste argazkiek ez dute polemikarik sortu). Bi neska gazte ezpainak margotuta azaltzea ez da «normala» Canaldarentzat. Urrunago ere joan da: gazteegiak izateaz gain, bi neskak ez dira gure ingurukoak, helduak bezala jantzita daude eta arropa gutxi daramate soinean. «Iragarkiak turismo sexualera bultzatzen duela dirudi», esan du. Hurrengoa ere gaineratu du: «Gaitza da umeen arropaz ari garela somatzea». Argazkiari begira diezaiogun. Ba al dago turismo sexualari erreferentzia zuzenik egiten dion zerbait? Ezer gaiztorik erakusten al digu? Ez al gaituzte gure kezkak, beldurrak edo auskalo zer irudikatzera eramaten? Hain arraroa al da adin horretako neskak ezpain gorriekin ikustea? Benetan ez al dira «gure ingurukoak»? Helduen jantziak al dira? Ez dut nik publizitate mota jakin baten defentsarik egingo, baina iragarkia «legalitatearen mugan» al dago?

Gari Garaialde 

This entry was posted on Astelehena, martxoa 19th, 2007 at 8:35 pm and is filed under Argazkiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Oso argazki interesgarria. Baina ez da lehenengo aldia horrelako zerbait ikusten dudala. Askotan prentsan eta komunikabidetan agertzen diren neska lirain eta guapak adinez txikikoak dira… eta hori da promozionatzen dutena.

  2. “Ez dago erabilgarria ez den zentsurarik. Nire akatsak erakusten ez dizkidanean, nire zentsuratzaileenak erakusten dizkit.”

    Agur eta ondo ibili.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.