rssgaur8 logotipoa

Tranparen islada

Jon Urbe argazkilari eta blog honetako kolaboratzailearen eskaerari jarraiki, berak orain arte egindako ekarpen guztiak ezabatu ditugu Ikusmira blogean.

Sarrera honen egileak adierazi digunez, “Tranparen islada” izeneko sarrerarekin bere helburu bakarra argazkilaritzaren inguruko eztabaida sortzea zen, baina bere asmoa ez zen inor mintzea izan.

Eztabaidak hartu duen bidea kontuan hartuta eta informazioarekin  lotuta zeuden pertsona batzuk minduta sentitu direla ikusita, Jon Urbek afera honen inguruko bere ekarpen guztiak ezabatzea eskatu digu minduta sentitu direnekiko begirune keinu legez.

This entry was posted on Asteazkena, martxoa 14th, 2007 at 5:27 pm and is filed under Euskal Herria. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

7 Comments so far

  1. Ona, oso ona. Egokia. Beharrezkoa. Baina batez ere egia.
    Ea azkenik gure zauriek beste norbaitengan odola edo gutxienez oinaze apur bat sortzen duten.

  2. Berria-k egindako tranpa nabarmen, argazkilariaren begiradatik…

    Ikusmira argazkilari baten bloga da. Blog berria da GAUR8 proiektuaren barruan, baina begi zorrotzez ari da Jon Urbe argazkilaria. Luma ere, zorrotza dauka. Bistan denez….

  3. Argazkia buelta emanda dagoela, itsuek ere ikus dezake. Baina Jon Urbe ere itsututa dabil, bistan da, hanka sartzeari ematen dion azalpen itxiagatik. Irakurleak tontotzat hartu eta laguntzatxoa eman? Hori al da aukera bakarra? Eta zergatik ez argazkia tratatu duenak orijinala oker dagoela uste izan eta, akats teknikoren bat izan delakoan-edo, photoshop-en buelta eman, oker baina ondo ustean? Urbek akatsik ez du bistan, baina begirada gaiztoa utzi du agerian. Hanka-sartzea ebidentea da. Baina tranpa?

  4. Argazkiraritza ezagutzak dituen edonork dakienez, angeluzabala motako objektiboek manifestazioetan jende gutxiago dagoenaren inpresioa ematen dute (jendea sakabanatuagoa agertzen da), eta teleobjektiboek aldiz, jende gehiago dagoenaren inpresioa (jendea pilatuagoa agertzen da). Argazkilaritzan objektibo motak eta lortu daitezkeen efektuak azaltzeko, manifestazioaren adibidea oso erabilia da.

    Kasu honetan, argazkilariak (…), ispilu konbexu bat erabili du objektibo angeluzabalek sortzen duten jende-gutxi efektu hori lortzeko. Ez hori bakarrik, jendeak irudiaren zati txikitxo bat bakarrik betetzen du, beste leku guztian etxeak, zerua, espaloia eta abarrak ikuste direlarik. Beraz, efektu biak batuz, manifestaziora lau katu joan zirela ematen du.

    (Mezu hau eraldatua izan da, blog hau kudeatzen duen taldearen erabakiz. Iruzkinaren zati batzuetan gai nagusiarekin zer ikusirik ez duten aferak aipatzen zirelako. Off topic).

  5. Irudia buelta eman izana oso kritikagarria da, baina hortik irakurleak tontotzat hartu direla esatera? Eta gezurra? non dago gezurra? Zer aldatu da argazkiari buelta eman ondoren? kartelean argazkia egin zen momentuan jartzen duen berdina jartzen du, gende bera dago, lekua bera da, zuk esango duzu zer sinetsi nahi izan digun arkazkiari buelta eman dion horrek.

  6. Uste dut izugarri dibertituko garela leku honekin, ea ez garen gaiztotzen eta zerbait positiborako balio digun.
    “Argazkia buelta emanda dagoela, itsuek ere ikus dezake” baina gero argazkia buelta eman dionak zer da orijinalean oker dagoela pentsatu duena: Argazkilariak buelta emanda dagoela ez dala konturatu, ala bera da ispilutan gauzak alderantziz ikusten direnaz konturatu ez dena? Argazkilariak zerbait ikusi, fotoan atera, ateratako foto guztietatik bat edo batzuk aukeratu, tratatu, agentziara bidali eta agentziak egunkarira errebotatu baldin badu, nor gara gu oker egon daitekeela uste izateko? Argazkilariak erakusten duena, argazkilariak erakutsi nahi duena da. Gaizki egon daiteke, gezurra izan daiteke, itsusia izan daiteke, baina berak ikusitako guzitik hori eta horrela erakustea erabaki du. Hartu edo bota, erabili ala laja, baina okertu dela suposatu? Nori galdetu dio hala suposatu duenak? Konturatu gara beste norbaiten lana eraldatzeko darabilgun errazkeriaz?
    Fotokazetaritzan (ea histori guzi honek horren inguruan eztabaidatzeko aukera ematen digun) Photoshopeko erreminta batzuk debekatuta beharko lukete, eta bat “voltear imagen” da. “Transformar” menuaren aukera bat da!!
    “Hanka-sartzea ebidentea da. Baina tranpa?”, “Eta gezurra? non dago gezurra? ” Nik ez dakit egunkari horrek tranpa ala akatsa egin duen, baina irudi berriak tranpa egiten du. Han eta momentu horretan ez zegoen zerbait erakusten du, eta hori tranpa da, hori irudian gezurra da. Manifan zeudenak momentu hortan ispilura begiratu eta ez lukete argazkian dagoena ikusiko: etxe horiek kalearen beste aldean daude!! Pankartan ez lukete “LANGILEOK” irakurriko!
    2.004 eta 2.006 bitartean Iñigo Aranbarrik igandeetako Berrian, aste osoa haren esperoan pasatzen nuen artikulu izugarri batzuk idatzi zituen (irakurri ez zenituztenentzako, Susak liburu batean bildu zituen). Artikulu motxokara bat joan zen, prentsan edo informazio munduan “gezurra” eta “egia” zerk beharko luketenaren inguruan; Jarraitu genituenontzako, prentsa idatziak, irratiak eta telebistak gezurra esateko era komun batzuk izan arren, bakoitzak ere gezurra esateko bere era bazuela jabetu ginen. Argazkilaritza dokumentalak edo informazio/komunikazio helburuekin ateratako argazkiek ere badute berea, baina zoritxarrez izugarri falta zaigu hori, lehenik eta behin hontan jarduten dugunok barneratu, horren arabera lan egin eta “jasotzaileak” (ea hizkuntza ere adosten dugun) arazorik gabe klabeak zeintzuk diren jakin eta erraztasunez argazki horiek begiratu eta ikusteko.
    Begirada gaiztoa ala begirada zorrotza?
    Portzierto, ez da bakarra, beste berri paper baten publizitatean, antzeko zerbait dago, baina buruz behera. Ez da gauza bera, kasu hontan argazkia publizitate helburuekin doanez, gezurrak beste zentzu bat hartzen du, ilustratiboa dela erabaki dezakegulako. Ala ere, neri begitan miña ematen dit eta gainera nik badakit argazkia atera zen egunean beste helburu batekin atera zela.

  7. Nik uste dute beste “arazo” bat ere badagoela: gaur egun, kazetaria eta argazkilaria bakoitza bere aldetik joaten da, bakoitzak berea egiten du, eta ez dira konturatzen edo ez diotela elkarri esaten irudi horrekin eta albiste horrekin ze mezu eman nahi duten. Mezu bakarra izateko biek hitz egin eta aukeratu beharko lituzkete argazkiak, eta hola eginda, ez litzateke akats, hanka sartze edo bestelakoentzat tokirik egongo. Edo bai? Ez ote gara denok ere funtzionario huts bihurtu, nonbaitera joan, klick-klack foto bat atera azkar azkar eta gogorik gabe, grabadora hartu, grabatu eta azkar azkar zer esan nahi dugun ondo pentsatu gabe lanean aritzen?

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.