rssgaur8 logotipoa

Begiak hitz guztiak alferrik ditu

Iñaki de Juana gose greban

Noizean behin, aldian-aldian zerua zeharkatzen duen kometaren modura, beste guztien gainetik nabarmentzen den argazki bat azaltzen da. Eskola horretakoa da Iñaki De Juana Chaos gose greban ospitaleko ohean azaltzen digun argazkia. Kasu honetan, inork ez dio erreparatuko argazkiaren alde teknikoari; enkuadrea, fokoa edota argia behar bezala neurtu ote den garrantziarik gabeko kontuak bihurtzen dira. Inori ez zaio burutik pasatu ere egingo argazkia hobe egin ote zitekeen pentsatzea. Asko irudikatzen saiatzen ari ginen egoera eta beste asko ezkutatu nahian zebiltzana agertzen du irudi horrek. Eska dakiokeen guztia biltzen duen argazkia da; alegia, hitz gutxi behar ditu. Argazki-kazetaritza handi
egiten duen irudia, gure memoria kolektiboan leku bat irabazi duena.

Zenbat egunkari bete beharko genituzke letraz De Juanaran egoera zein zen azaltzen saiatzeko? Zein izango zen bere egungo egoera argazki hori argitaratu izan ez balitz? Elkarrizketa hori argitaratuko ote zuen “The Times” egunkariak argazkirik ez balego? Oso tarteka, letrez eta hitzez osatutako mendixken artetik irudi bat nabarmentzen da; testurik behar ez duena, azaltzen duena deskribatzeko, eta argazkiak testuaren lagungarri ez lukeela izan behar gogora ekartzen diguna. Agian, mila hitz irudi batek azaltzen duena esplikatzeko motz geratzen direla agerian uzten duten argazki horietakoa.

J. Urbe 

This entry was posted on Ostirala, martxoa 9th, 2007 at 11:51 pm and is filed under Euskal Herria. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Bagenuen garaia!!
    Izugarri poztu nau argazkilaritzaren edo konkretuago fotokazetaritzaren inguruan euskaraz hitz egiteko gune bat sortu izanak. Orain arte holako lekurik ez izateko arrazoi asko egon daitezke, tartean idazten ari den honen alperkeria, bertigoa edo besterik gabe lotsa hutsa, baina azkenik bat badago/badugu.
    Mezu hontan ez dut argazki batek mila hitz baino gehiago edo gutxiago balio duenaren defentsarik egingo, izango dugu denbora eta lekua hortarako, baina fotokazetaritzaren inguruan mila hitz egin beharko genukela oso argi daukat.
    Lehena denez, zorionak hau gauzatu duenari; ea egiazko diskusio gune bat sortzen dugun (batez ere sareko tarte hontan) eta aldi bat pasatu ondoren guztiok dugun besteak eta norbera zoriontzeko aukera.
    Leihoa zabalik dugu.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.