Hetzordua
	<language>en</language>
Lodosa, Sartaguda, herri oso bat?
		<description>Lodosa eta Sartagudako ikastolak miseria gorria bizi du eta asteburu honetan gure laguntza emateko eskaria luzatu dute. Herri oso bati eskatzen diote laguntza, gure herriaren mugan daudenek ere euskaraz ikasteko eskubidea izan dezaten. Ziur naiz lortuko dutela, guztion laguntzarekin egoerari buelta ematea posible delako. 
Tamalez herri gisa erantzuteak guztion jarrera ...</description>
(Barne) sexilioa
		<description>Egun hauetan handik eta hemendik irakurtzen ari naiz sexilio kontzeptuari buruzko artikuluak. Kontzeptua laburbiltzearren: Euskal Herritik kanpora joatea sexu askatasun gehiagoz gozatzeko. Laburpen eskasa, baina finean hori da ideia garrantzitsuena. Artikulu hauetan, baina, ez da lantzen beste faktore bat, kanpo sexilioaz gain badela barne sexilio bat, Euskal Herriko herrietatik hiriburuetara ...</description>
Kolosala izango da, Ekhi
		<description>Lerro hauek idazten ditudanean oraindik ez zara jaio eta argitaratzen direnean baliteke oraindik mundu honetara etorri ez izana. Berehala ikasiko duzu, ordea, herri honetan justizia eta legea ez doazela beti batera.
Zure gurasoak ezagutzen ditut, baina aitarengan dut orain burua (barka nazala amak), bere 4 metro karratuko ziegan egongo delako urduri, ...</description>
“Ez gara espainolak”
		<description>Aurreko astean espainiar DNIa erabili behar izan nuen berriro ere. Kasu honetan hegazkina hartzea zen aitzakia, baina min bera ematen du dokumentu hori izatea nire identifikazio ofiziala. Izan ere gutako asko ez gara espainiar sentitzen eta horregatik egiten dugu intsumisioa jai egun arrotzetan, animatzen dugu Euskal Herriko selekzioa oso kirolzale ...</description>
Beste hauteskundeak
		<description>Norbaiten buruan sar daiteke igandean egin ziren hauteskundeen datuak inon ez barreiatzea? Barne Ministeritzaren orrialdean emaitzak ezin ikustea? Bada, hori da gertatu dena UPVko Klaustroko hauteskundeekin, egingo direla iragarri bai, baina datuak publikatzea ahaztu zaiela.
Nire ustez honek argi uzten du UPVk berak bere “Organo gorenari” dion errespetua. Urte askotan guztioi ...</description>
…zarelako iraultzaile
		<description>Horrela erantzuten hasi behar nuen gutuna hau, Ikoitz, aste honen hasieran jaso dudan mezuaren segidan. Urtebete daramazu Espainiako ziegetan, bahituta, beste askok bezala. Oraindik gogoan dut eraman zintuzten eguna, ziurrenik negar egin dudan azkenaurreko aldia izango zen. Edo horren aurrekoa, ez dut ondo gogoratzen. Espainiak inpotentzia eragin nahi zuen, zuek ...</description>
Ikasle Eguna
		<description>Bilbon Gernikako Adierazpeneko deitzaileek deituriko manifestazioan nengoen Ikasle Eguneko kartelak lehen aldiz ikusi nituenean. Gelditu nintzen, kriston kartel luzea zelako, talde askorekin. Eta lehen ikusi batean “Los Zopilotes Txirriaus” baino ez nituen izen ertain-handitzat jo. Beste guztiak talde txikiagoak, fama gutxiago dutenak baina azken urteotan leku bat egiten ari direnak.
Lehen ...</description>
Doritos poltsa
		<description>Gertatu al zaizue inoiz Doritos edo antzeko zerbaiten poltsa erosi, ireki, eta erdi hutsik egotea? Noski baietz, guztioi gertatu zaigu. Publizistek ondo dakite poltsa geroz eta handiago orduan eta gogo gehiago izango dugula erosteko. Gero ireki eta... mmhhh... ez zegoen lepo, baina tira, behin erosita produktua jan behar.
Berdina gertatu zaio ...</description>
Basque Culinary Center
		<description>Modan dago gurean: zentru berri bat ireki eta ingelerazko izena jartzen diogu. Horrela jaio dira “Bilbao Exhibition Center”, “Talent House” edo “Urdaibai Bird Center”. Guztiari jartzen zaion ingelerazko izen ramegante bat, Gasteizko kartzela berriari ezik, euskarazkoa jarri diotela.
Baina BCCari ingelerazko izen bat jartzeak, torturatzaileen nagusiaren semea gonbidatzeak eta honek “zorri ...</description>
Irakasleak murrizten
		<description>Horrelakoa da neoliberalismoa: dirurik ez dagoela diote eta gauzarik garrantzitsuenak mozten dituzte, euren mozkinak oraindik mantendu ahal izateko. Hala egiten du Madrilen neoliberalen musa den Esperanza Agirrek, milaka irakasle kaleratuz eta hezkuntza publikoa arrisku larrian jarriz. Hala egiten dute Nafarroan, Iribas kristofanatikoarekin, irakasle, guraso eta ikasleen haserrea piztuz.
Ez ninduen harritu ...</description>