rssgaur8 logotipoa

Abenduak 6, hainbat datu

Joan zen Abenduaren 6an berriro ere milaka izan ziren egun normalizatu bat egin genuenok Euskal Herrian… edo behintzat saiatu ginen. Klasera joan zirenak, herri eskoletara joan zirenak eta irekitzeko aukera aztertu zutenen artean 100 bat ikastetxez hitz egin behar dugu.

Tamalez beste ikasturte batean ere hainbat ikastetxek presioak jasan dituzte egun horretan ez irekitzeko eta, bide batez, ikastetxean hartutako erabaki demokratikoa oztopatzeko. Hau Nafarroako Hezkuntza Sailak egitea ez da harrigaria. Benetan atentzioa deitzen duena EAk egitea da, hau da, Espainiar Konstituzioa hain ondo defendatzea. Egun horretan ixtera derrigortzen duen legerik ez dago eta beraz nahiko bitxiak dira presioak… gehiago oraindik Gazte Abertzaleakek egunaren aurka (omen) ekimenak egiten dituenean

Abenduaren 6a berriro ere gure eskubideak aldarrikatzeko eguna bilakatu zen. Tamalez teorian abertzalea den alderdi baten aurrean aldarrikatu behar izan genituen berriro ere…