rssgaur8 logotipoa

Lodosa, Sartaguda, herri oso bat?

Lodosa eta Sartagudako ikastolak miseria gorria bizi du eta asteburu honetan gure laguntza emateko eskaria luzatu dute. Herri oso bati eskatzen diote laguntza, gure herriaren mugan daudenek ere euskaraz ikasteko eskubidea izan dezaten. Ziur naiz lortuko dutela, guztion laguntzarekin egoerari buelta ematea posible delako.

Tamalez herri gisa erantzuteak guztion jarrera argitzea eskatzen du. Egun hauetan polemika latza ikusi dut hemendik eta handik ikastolen artean ematen den desorekaren inguruan. Ez naiz eztabaida horretan eroriko, behin ere egin nuelako eta argi dagoelako zein den nire jarrera San Fermin edo Jaso bezalako ikastolen proiektuaren aurrean. Nire kezka ikastolek beraiek behar duten indar militantea galdu ote duten da. Urteetan zehar mailegu handi bat jaso dute eta, trukean, mailegua ematen zionaren eskuari haginka egin diote. Horrek jende askorengan mina, etsipena eta gaizki ulertuak sortzen dituelakoan nago. Arazoa ez da zertan gastatuko duen dirua San Fermin ikastolak, baizik eta diru-bilketa sistema horrek dituen arazoak: marka handien “euskararen aldeko festa” bilakatu dira eta ez ikastolen proiektuaren aldeko festa militanteak.

Lendakaris Muertosek dio “euskarazko kakak ez du zapore hobea”. Eta hala da: ikastolak orain dela hamarkada batzuk familia handia ziren, eta hala izaten jarraitzen dute leku batzuetan. Beste batzuetan elitezko euskarazko eskola dira, eta horrek min egiten dio abertzale eta ezkertiar diren askori. Ibaialde ikastolak gure laguntza behar du. Ikastolek euren jokaera ondo analizatu beharko lukete. Bi esaldiak ez doaz lotuta.

This entry was posted on Larunbata, otsaila 4th, 2012 at 3:36 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. r .|eer} Senior citizen producent.
    air jordan pas cher http://www.sweatyb.com

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.