rssgaur8 logotipoa

Beste hauteskundeak

Norbaiten buruan sar daiteke igandean egin ziren hauteskundeen datuak inon ez barreiatzea? Barne Ministeritzaren orrialdean emaitzak ezin ikustea? Bada, hori da gertatu dena UPVko Klaustroko hauteskundeekin, egingo direla iragarri bai, baina datuak publikatzea ahaztu zaiela.

Nire ustez honek argi uzten du UPVk berak bere “Organo gorenari” dion errespetua. Urte askotan guztioi demokrazia onartu eta marko honetan parte hartu behar zela esanez gero horrelakoak ikusteko. Baina noski, errektoreak jauntxo bat bezala agintzen duen lekuetan, zer garrantzi du urtean behin edo, gehienez, birritan biltzen den organo kontsultibo honek?

Ikasle Abertzaleakek zerrenda aurkeztu duen fakultate guztietan irabazi duela esan didate. Lurgorrik dio Bizkaiko kanpusean eurek dutela ordezkari gehien. Baina dautrik ezean, ezin aztertu, tendentziarik atera edo hautetsi nortzuk diren jakin. Nire ustez gertakari hau oso larria da, ez al duzue uste?

UPVko Klaustroa Madrilgo kongresura joatea bezalakoa da ikasleentzat: berdin dio zer egiten dute, beti izango dute ordezkaritza txikiegia. Gainera errektoreak (hain euskaltzale eta demokrata bera) ez du inoiz sentituko arriskuan bere kargua, gutxiengo baten esku dagoelako erabaki ahalmenaren %51a. Gero kexak egoten dira ikasleen parte-hartzea oso baxua delako. Normala, gehituko nuke nik. Ikasle Abertzaleakek duen nolabaiteko “ospeagatik” edo jasotzen ditu botoak, inork gutxik dakielako zertarako balio duen Erdi Aroko instituzio antidemokratiko honek. Eta organoari ere garrantzi ofizialik ematen ez bazaio, are eta gutxiago. Baina noski, horretarako diktadura baino, demokrazia behar da, ilustrazioa despotismoa baino. Horretarako demokrata bat behar da. Goirizelaia… zerbait egiterik? Ez? Eskerrik asko, hala ere. Ikasleei mezu bat: zirikatzen jarraitu, eremu guztietan.

This entry was posted on Igandea, azaroa 27th, 2011 at 7:22 pm and is filed under Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.