rssgaur8 logotipoa

Ikasle Eguna

Bilbon Gernikako Adierazpeneko deitzaileek deituriko manifestazioan nengoen Ikasle Eguneko kartelak lehen aldiz ikusi nituenean. Gelditu nintzen, kriston kartel luzea zelako, talde askorekin. Eta lehen ikusi batean “Los Zopilotes Txirriaus” baino ez nituen izen ertain-handitzat jo. Beste guztiak talde txikiagoak, fama gutxiago dutenak baina azken urteotan leku bat egiten ari direnak.

Lehen erreflexioa Ikasle Abertzaleakek hartutako erabakiak arriskua zuela izan zen: izen handiko talderik gabe, jendea ez da kontzertuetara joaten. Bigarrena, ordea, kontrakoa izan zen: izen handiko talderik gabe arriskua txikiagoa da, jaia egin nahi duena joango delako. Gainera prezioan ere murrizketa egin daiteke eta ikasle gehiago erakarri.

Ikasle mugimenduak urte konplexuak pasa izan ditu. Errepresioak, alde batetik, zailtasunak sortu dizkio antolatu eta mugimendu indartsua sortzeko. Bestetik Bologna Prozesua eta antzeko prozesu neoliberalek antolatzeko era eraldatzera eraman ditu. Ikasleriak beti lortzen du egoera berrietara moldatzea, irudimena landu eta egoera kaxkarretik ere distira handia duten ekimenak ateratzen ditu. Komentatzen didate ertainetan talde berri ugari dituela Ikasle Abertzaleakek. Baita Lanbide Heziketan eta historikoki zailtasunak egon diren eskualde batzuetan ere. Ilusioa da nagusi ikasturte txarrak pasa dituzten horien artean. Froga aste honetan Iruñerrian eginiko mobilizazio arrakastatsuetan.

Orain urteroko zita jarri digute begien aurrean. Kontzertu ugari, talde on eta gazteak, egun osoko egitaraua eta giro ona ziurtatua. Billabonan da zita, gaur8.

This entry was posted on Larunbata, azaroa 12th, 2011 at 10:11 am and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.