Norbaiten buruan sar daiteke igandean egin ziren hauteskundeen datuak inon ez barreiatzea? Barne Ministeritzaren orrialdean emaitzak ezin ikustea? Bada, hori da gertatu dena UPVko Klaustroko hauteskundeekin, egingo direla iragarri bai, baina datuak publikatzea ahaztu zaiela.
Nire ustez honek argi uzten du UPVk berak bere “Organo gorenari” dion errespetua. Urte askotan guztioi demokrazia onartu eta marko honetan parte hartu behar zela esanez gero horrelakoak ikusteko. Baina noski, errektoreak jauntxo bat bezala agintzen duen lekuetan, zer garrantzi du urtean behin edo, gehienez, birritan biltzen den organo kontsultibo honek?
Ikasle Abertzaleakek zerrenda aurkeztu duen fakultate guztietan irabazi duela esan didate. Lurgorrik dio Bizkaiko kanpusean eurek dutela ordezkari gehien. Baina dautrik ezean, ezin aztertu, tendentziarik atera edo hautetsi nortzuk diren jakin. Nire ustez gertakari hau oso larria da, ez al duzue uste?
UPVko Klaustroa Madrilgo kongresura joatea bezalakoa da ikasleentzat: berdin dio zer egiten dute, beti izango dute ordezkaritza txikiegia. Gainera errektoreak (hain euskaltzale eta demokrata bera) ez du inoiz sentituko arriskuan bere kargua, gutxiengo baten esku dagoelako erabaki ahalmenaren %51a. Gero kexak egoten dira ikasleen parte-hartzea oso baxua delako. Normala, gehituko nuke nik. Ikasle Abertzaleakek duen nolabaiteko “ospeagatik” edo jasotzen ditu botoak, inork gutxik dakielako zertarako balio duen Erdi Aroko instituzio antidemokratiko honek. Eta organoari ere garrantzi ofizialik ematen ez bazaio, are eta gutxiago. Baina noski, horretarako diktadura baino, demokrazia behar da, ilustrazioa despotismoa baino. Horretarako demokrata bat behar da. Goirizelaia… zerbait egiterik? Ez? Eskerrik asko, hala ere. Ikasleei mezu bat: zirikatzen jarraitu, eremu guztietan.
Horrela erantzuten hasi behar nuen gutuna hau, Ikoitz, aste honen hasieran jaso dudan mezuaren segidan. Urtebete daramazu Espainiako ziegetan, bahituta, beste askok bezala. Oraindik gogoan dut eraman zintuzten eguna, ziurrenik negar egin dudan azkenaurreko aldia izango zen. Edo horren aurrekoa, ez dut ondo gogoratzen. Espainiak inpotentzia eragin nahi zuen, zuek ordaintzea hartutako bidea.
Zu aukeratzea ez da kasualitatea. Ikasle militantziagatik ezaguna Gernikako Adierazpena sinatu zenuen atxilotu baino aste batzuk lehenago. Urtebete igaro da hori gertatu zenetik eta zenbat gauza, Iko, zenbat! Gure lagunen bat Azkunaren ondoan ikusi behar zenuen, udaletxean. Hasitako bideak aurrera egin du, eta fruituak eman eta eman ari da. Izenak kontrakoa dioen arren, uzta handia izan da urrian. Eta oraindik geratzen dira fruituak, geratzen den bidea.
Berriro ikusi zintudan aurtengo estropadetan, Iko. Xabat eta zu Donostiko Portuan egin zen kontzertuan zeundeten, kamiseta batean zuen askatasuna eskatzen zuen musikari batek. Eta egun batzuk geroago berriro zeunden han, Gernikako Akordioaren lehen urteurreneko irudietan. Egun horretan bigarren aldiz sinatu zenuen akordioa, oraingo honetan Euskal Preso Politiko gisa. Ziurrenik zu izango zara Gernikako Akordioa birritan sinatu duen pertsona bakarra.
Pasa da Ikasle Eguna. Zure gutuna, zein irakurri zuen neskaren audioa, Ikasle Abertzaleaken webgunean daude guztion eskura (horregatik lasai egon). Beti bezala urteko egunik okerrena eta lekurik kaltetuena aukeratzeko gaitasuna erakutsi zuen IAk. Baina belaunaldi berriak datoz, beste batzuk amatasunean pentsatzen dauden bitartean. Ikasle mugimendua berritzen da, ideia berriekin dator eta lan egiteko gogoekin. Zuri esker ere, Ikoitz. Horregatik laster kalean ikusi nahi zaitut, ez zarelako ohiko ikasle…
Bilbon Gernikako Adierazpeneko deitzaileek deituriko manifestazioan nengoen Ikasle Eguneko kartelak lehen aldiz ikusi nituenean. Gelditu nintzen, kriston kartel luzea zelako, talde askorekin. Eta lehen ikusi batean “Los Zopilotes Txirriaus” baino ez nituen izen ertain-handitzat jo. Beste guztiak talde txikiagoak, fama gutxiago dutenak baina azken urteotan leku bat egiten ari direnak.
Lehen erreflexioa Ikasle Abertzaleakek hartutako erabakiak arriskua zuela izan zen: izen handiko talderik gabe, jendea ez da kontzertuetara joaten. Bigarrena, ordea, kontrakoa izan zen: izen handiko talderik gabe arriskua txikiagoa da, jaia egin nahi duena joango delako. Gainera prezioan ere murrizketa egin daiteke eta ikasle gehiago erakarri.
Ikasle mugimenduak urte konplexuak pasa izan ditu. Errepresioak, alde batetik, zailtasunak sortu dizkio antolatu eta mugimendu indartsua sortzeko. Bestetik Bologna Prozesua eta antzeko prozesu neoliberalek antolatzeko era eraldatzera eraman ditu. Ikasleriak beti lortzen du egoera berrietara moldatzea, irudimena landu eta egoera kaxkarretik ere distira handia duten ekimenak ateratzen ditu. Komentatzen didate ertainetan talde berri ugari dituela Ikasle Abertzaleakek. Baita Lanbide Heziketan eta historikoki zailtasunak egon diren eskualde batzuetan ere. Ilusioa da nagusi ikasturte txarrak pasa dituzten horien artean. Froga aste honetan Iruñerrian eginiko mobilizazio arrakastatsuetan.
Orain urteroko zita jarri digute begien aurrean. Kontzertu ugari, talde on eta gazteak, egun osoko egitaraua eta giro ona ziurtatua. Billabonan da zita, gaur8.