Doritos poltsa-(e)ko iruzkinak

Pello Salaburu-(e)k
Ez dut inolako asmorik eztabaidarik abian jartzeko. Eskatu nuke, hori, hobeki irakurtzea orduan eta orain esan izan dudana. Errektore nintzela, hemen ezer gutxi genekien Boloniako (eta barkatu “Bolonia” hitza erabiltzea, “Bologna” baino askoz ere hobeki lotzen baita euskal sistema fonologiakorekin) kontuaz. Nire agintaldia amaitzen ari zen orduan, eta Boloniako haizea iritsi gabe zegoen alderdi hauetara.

Baina geroztik esan dudana, eta esaten dudana, honako hau da: guztiz bat natorrela Boloniako prozesuak eskatzen eta nahi duenarekin. Guztiz bat hasieratik, eta guztiz bat orain ere.

Baina, aldi berean, erabat kezkatua nagoela, eta guztiz kontra nagoela, nola ezarri nahi izan den, eta nola ezartzen ari diren prozesu hau Espainian. Errudun nagusiak ere nor diren publikoki esan dut: Ministerioa (berdin dela nor den ministroa eta zein alderditakoa) eta ANECA agentzia. Hemen unibertsitateei eginarazi zaiena ez dut beste inon ere aurkitu Europa osoan, eta eman ditut ordu batzuk hau aztertzen eta gai honen gauzak argitaratzen.

Beraz, ez da egia lehen gauza bat pentsatzen nuela eta orain beste bat. Prest nago iritzia aldatzeko behar denean. Baina ez da hori oraingo kontua: lehen Bolonia ona zela pentsatzen nuen eta orain ere gauza bera pentsatzen segitzen dut. Ez hori bakarrik: uste dut aukera egokia dela eta Europako unibertsitateek aprobetxatu beharko luketela, ondoko urteetan atzeraka joan nahi ez badugu. Lehen esandakoa hitzez hitz onartzen dut orain ere. Baina Boloniako aplikazioa penagarria eta porrot hutsa izan da Espainian. Eta, ondorioz, EHUn ere, gure unibertsitatea sistema horren barnean baitago, gustatu edo ez (hori besterik da). Ongi izan,