rssgaur8 logotipoa

Doritos poltsa

Gertatu al zaizue inoiz Doritos edo antzeko zerbaiten poltsa erosi, ireki, eta erdi hutsik egotea? Noski baietz, guztioi gertatu zaigu. Publizistek ondo dakite poltsa geroz eta handiago orduan eta gogo gehiago izango dugula erosteko. Gero ireki eta… mmhhh… ez zegoen lepo, baina tira, behin erosita produktua jan behar.

Berdina gertatu zaio ba, antza, Pello Salaburu errektoreari eta Twitterren onartu duenez Juan Ignacio Perezi ere. Gogoan dut Bologna Prozesua kritikatzen genuenok garai hartan erabiltzen genuen metafora: karamelo pozoinduaren estalkiarena (adibeak hemen, hemen eta hemen). Bologna berez txapuza bat izateaz gain neoliberalismoareneta inposizioaren atzaparretan erortzeko estrategia bat baino ez zen. Gutxi batzuen interesen araberako unibertsitateak sortzeko eginiko bidea, broker eta bestelako espekulatzaile finantzieroek abian jarritako kaka pila. Baina hori saltzeko eta, batez ere, jendartearen bataz-bestekoa baino ezkerrerago den Unibertsitateko corpusa gozatzeko karamelo polita jarri zioten: pedagogia berritzailea.

Pedagogia berritzaile horren atzean irakaslearen figura aldatzea zetorrela salatzen genuen: irakastetik kronometrora, klase magistraletatik zure kontrolatzaile-kolega izatera pasatzea. Unibertsitateak aldaketa pedagogikoak behar zituela ez zuen inork salatzen, noski, baina ez horrelakoak. Bologna Prozesuaren mamia kritikatzen genuonoi hori eskaintzen ziguten: geroz eta karamelo papel politagoa eta handiagoa.

Eta dirudienez pasa dira, Doritos poltsarekin gertatzen den bezala. Hain da handia egin duten sasi-pedagogia horren papera orain helburuak ere ez direla oso argi geratzen. Neoliberalismoak berak iarabazten jarraitzen du, baina hori egiteko orain paper mordoa, minutuko kontrol ugari eta ikasleak haur hezkuntzan bezala tratatu behar dituzte. Eta horretarako ez daude prest, antza, irakasle eta katedradun asko.

Artikuluak, hala ere, gezur handi bat egiten du: Europako beste lekuetan hau ez da gertatu! Beno, berak erabiltzen duen justifikazio kopuru berarekin nik esan dezaket: Europan hau orohar gertatu da. Bologna ez delako izan Europan bat egiteko proposamena, hori europarzaleentzako karameloa zen. Bologna, batez ere, Unibertsitatea kapitalaren mesedetan jarri eta bere askatasuna lapurtzeko bidea zen. Orain batzuk konturatzen ari dela dirudi.

This entry was posted on Asteartea, urria 4th, 2011 at 10:34 am and is filed under Bologna Prozesua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Ez dut inolako asmorik eztabaidarik abian jartzeko. Eskatu nuke, hori, hobeki irakurtzea orduan eta orain esan izan dudana. Errektore nintzela, hemen ezer gutxi genekien Boloniako (eta barkatu “Bolonia” hitza erabiltzea, “Bologna” baino askoz ere hobeki lotzen baita euskal sistema fonologiakorekin) kontuaz. Nire agintaldia amaitzen ari zen orduan, eta Boloniako haizea iritsi gabe zegoen alderdi hauetara.
    Baina geroztik esan dudana, eta esaten dudana, honako hau da: guztiz bat natorrela Boloniako prozesuak eskatzen eta nahi duenarekin. Guztiz bat hasieratik, eta guztiz bat orain ere.
    Baina, aldi berean, erabat kezkatua nagoela, eta guztiz kontra nagoela, nola ezarri nahi izan den, eta nola ezartzen ari diren prozesu hau Espainian. Errudun nagusiak ere nor diren publikoki esan dut: Ministerioa (berdin dela nor den ministroa eta zein alderditakoa) eta ANECA agentzia. Hemen unibertsitateei eginarazi zaiena ez dut beste inon ere aurkitu Europa osoan, eta eman ditut ordu batzuk hau aztertzen eta gai honen gauzak argitaratzen.
    Beraz, ez da egia lehen gauza bat pentsatzen nuela eta orain beste bat. Prest nago iritzia aldatzeko behar denean. Baina ez da hori oraingo kontua: lehen Bolonia ona zela pentsatzen nuen eta orain ere gauza bera pentsatzen segitzen dut. Ez hori bakarrik: uste dut aukera egokia dela eta Europako unibertsitateek aprobetxatu beharko luketela, ondoko urteetan atzeraka joan nahi ez badugu. Lehen esandakoa hitzez hitz onartzen dut orain ere. Baina Boloniako aplikazioa penagarria eta porrot hutsa izan da Espainian. Eta, ondorioz, EHUn ere, gure unibertsitatea sistema horren barnean baitago, gustatu edo ez (hori besterik da). Ongi izan,

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.