rssgaur8 logotipoa

Xabier Silveirari

Pozez joan nintzen joan zen larunbateko manifestaldira Bilbon. Pozez bukatu nuen milaka eta milaka pertsonek herri honen eskubideen alde egin zutelako. Urkullu eta Ezenarroren erantzunek baino gehiago, hala ere, zuk ostiraleko GARAn idatzitako artikuluak utzi ninduen zur eta lur. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari (EHBE) gehiago inplikatzea eskatzen zenion eta horretarako beste EHBE bat, Euskal Herriak Bere Eskola iraintzen zenuen. Artikulu horrekin Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistemaren alde lanean dihardugun asko mindu zenituela. Euskal Herria euskalduna izateko ez delako BEC 4 urtean behin bete behar: euskaldunduko duen hezkuntza sistema bat eraikitzea da behar duguna.

Baina lasai, zu kide zaren EHBE horrek oraindik dei dezake beste manifestaldi bat. Ezin da lelo berdinarekin izan, hori potoa litzatekeelako. Beno, Xabier, zuk deituko bazenu nik onartuko nuke potoa berriro ere egitea. Pankartak ezingo luke hain luzea izan, gehienez kopla bateko luzeera beharko luke. Bertsolarien EHBEk antolatzen dituen ekitaldi guztietan bezala sarrera kobratu beharko litzateke, prezio jator bat, demagun 20 bat euro. Eta debekatuko litzateke grabatzea edo bertan egondako zerbait kontatzea aurrez elkartearen filtrorik pasa gabe. Beti ere Hitzetik Hortzerak ez badu saioan emango, noski.

Agian joan zen larunbateko manifestaldian 100.000ra iristeko falta ziren guztiak ez ziren joan bertsolarien EHBEk ez zituelako deitu. Agian herri honetan bertsozaleak gehiago dira hezkuntza euskalduna eta herritarra nahi duten ehunka mila ikasle, guraso eta irakasleak baino. Baliteke, baina ez dut uste.

This entry was posted on Astelehena, urria 11th, 2010 at 7:41 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

3 Comments so far

  1. (…)Zerrenda luzea da, euskal herrietan beraien lana inurri modura egiten duten hainbat eta hainbat taldek eta norbanakoek osatua, debekurikez.blogspot.com helbidean. Daudenek osatzen dute zerrenda eta inondik inora berauei muzin egin nahi izan gabe faltan bota ditut gizarte eragile zenbait. Egunerokotasunean gehien eragiten duten taldeak hain zuzen ere. Ez nuke gaizki ulerturik gertatzerik nahi eta derradan aitzinetik adibide bezala erabiliko dudala hurbilen tokatzen zaidana. Beste asko faltan bota ditudan bezala, bat, Bertsozale elkartea izan da. EHBE siglak irakurri ditut baina Euskal Herriak Bere Eskola-renak direlakoan nago. Adibidetzat hartzearen beste motibotetako bat da hauxe, inori mespretxu egin nahi izan gabe; iruditzen bait zait Bertsozale elkarteak Euskal Herriak Bere Eskola taldeak baino jendearengan eragiteko askoz indar, gaitasun eta modu gehiago dituela. Erakunde, talde eta elkarte gutti batzuk dute gaur egun euskal herritargoarengana iristeko aukera, beraiengan eragiteko ahalmena. Gatazkaren konponbiderantz doan trenera igotzeko aukera ematen ez bazaie edo igotzen ez badira askoz zailagoa izango da geltokira iristeko zeharkatu beharreko bidea. (…)

    NON DAGO IRAINA???

  2. Beno, iraina baino gutxiestea zen. Ez zen zure intentzioa, badakit, argi esaten duzulako, baina hezkuntza mugimenduetan gabiltzan nahiko minduta sentitu ginen, benetan. Are eta gehiago… batek baino gehiagok esan zuen erantzungo zuela.

    Lasai… jarraituko ditut zure artikuluak gustora irakurtzen.

  3. «Bertsolarien EHBEk antolatzen dituen ekitaldi guztietan bezala sarrera kobratu beharko litzateke, prezio jator bat, demagun 20 bat euro. Eta debekatuko litzateke grabatzea edo bertan egondako zerbait kontatzea aurrez elkartearen filtrorik pasa gabe. Beti ere Hitzetik Hortzerak ez badu saioan emango, noski».

    Silveirak ez zuen mintzeko asmorik. Zuk bai, ordea.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.