rssgaur8 logotipoa

Ze tristea den arrazoia izatea (batzuetan)

Tristea da, ez nuen hori gertatzea nahi… baina, tamalez, arrazoia nuen. Orain dela 4-5 urte hitzaldia eskaini nuen UPVko Medikuntza Fakultatean gaitzat Bologna Prozesua hartuta. Neoliberalismoaren erasoa zela argudiatu eta hezkuntza, osasun publikoa eta gizarte segurantza pribatizatzen bukatuko zela esan nuen. Eztabaida baten ostean dekanotzako norbaitek (ez dut gogoratzen zehazki nork) esan zidan hori ez zela posible, INOIZ ez zela osasun publikoa pribatizatuko.

Egun horretan bertan Radio Euskadin esan zuten Osakidetzak akordio bat sinatu zuela hainbat seguru pribaturekin, itxoite-zerrenda murrizteko. Baina hori ez zen nahikoa arrazoia edukizeko. Gaur, berriz, berri kezkagarri bat irakurri dut oraindik erdi-lo nengoela (edo erdi-esna).

“Maria Kutzek dio, Espainiako Gobernuak medikutara joateagatik ordaintzea proposatuko balu, aztertuko luketela”

Eta horren azpian:

“Eusko Jaularitzak proposatu du pentsiodun aberatsenek botikengatik ordaintzea”

Interesgarria irakurtzea Berriak dakarrena. Tamalgarria gai honetan arrazoia eduki behar izatea.

This entry was posted on Ostirala, maiatza 28th, 2010 at 10:02 am and is filed under Bologna Prozesua, Kapitalismoa, Neoliberalismoa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Bai, eta hala ere hori ez da entzun izan ditudan teorien artean okerrena, eta zoritxarrez ez da ere egi bihurtzearen antza duen bakarra!

    Bologna Prozesuaren ondorioz ikasleek ateratzeari utziko diotela entzun nuen behin…

    Ta ostegunetako ikasle gauak guztiz desagertuko zirela!

  2. Bueltan nator idei hauekin bat egiten duen iritzi bat irakurri dudalako gutxien espero nuen tokian.

    Inoiz entzun nuen Bologna.k infantilizazioa DBH eta Batxillerretik Goi hezkuntzara exportatu nahi zuela…

    http://www.teniaquedecirlo.com/Estudios/6750

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.