Gabonetarako entxufe bat
Gabonetan denok nahi dugu gure hurkoarentzat hoberena. Eta horregatik artikulu hau Celaári ahalik eta azkarren osatzea opatzen hasiko dut. Izan ere aldakak osatzen zailak dira eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraiki nahi dugunok norbait behar dugu geure kexak helarazteko.
Egia esan hurkoarekin gogoratzen gara baina, batez ere, gure lagun eta senideekin akordatzen gara. Batzuetan hala ere Gabonetako opari eder bat aukeratzen pasatzen gara. Hori gertatu zaio Isabel Celaári oraingoan ere. Bere alabari lanpostu bat oparitu nahi zion gabonetarako, baina badirudi ez zaiola guztiz ondo atera eta Olentzerok guztioi esan digula zein izan den Isabelen eskaria.
Unibertsitatean 300 irakasleren lanpostuak egonkortu nahi dituzte. Irakasle guzti hauen lanpostua ez da finkoa eta, horregatik, sindikatuek akordio proposamen bat aurkeztu zieten aurrekoan UPVri eta Hezkuntza Sailari. Akordioa ia erabatekoa zen, behintzat unibertsitatea eta sindikatuak ados zeuden (aspaldiko partez). Baina, et, et, et, sorpresa! Celaák ezezkoa eman zuen eta beste 30 irakasle gehitu behar zirela esan. Hasieran badirudi ideia ona dela: 300 irakasle kontratatu beharrean 330. Baina Isabelek beste plan bat zuen eta 30 horien artean bere alaba zegoen zerrendatuta. Xantaia argia: edo nire alabak kontratu finkoa du, edo ez dago akordio sindikalik.
Gabonetarako entxufe bat oparitu nahi zion Sailburuak. Eta Olentzerok aldaka hautsi bat ekarri dio azkenean. Horrelakoa da Olentzero: ondo portatu denak baino ez ditu opari onak jasotzen. Besteei ikatza baino, erorketa arriskutsuak oparitzen dizkie gaur egun.
This entry was posted on Larunbata, abendua 26th, 2009 at 2:33 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on abendua 30, 2009 at 11:17 am Iñaki wrote:
Ze baldarra den Celaá. Ui!
on urtarrila 2, 2010 at 1:20 pm nara wrote:
Badirudi izenetara bakarrik mugatu duzula LIU-en kontu mingarria… Nik neuk, behintzat, ez nekien Celaáren alaba 30 irakasle horien barruan zegoenik. Baina hala bada ere, zer axola du, kolektibo horrek eskatzen dituen eskubideak bidezkoak eta zentzuzkoak baldin badira eta Celaáren alabak betetzen baditu?. Hemen, nik dakidanez, ez gara ari nor noren alaba den salatzen, baizik eta zertan datzan kolektibo horrek salatzen duena ulertu nahian.
Irakurri al duzu arretaz zergatik eskatzen duten 30 irakasle horiek egonkortasun-akordioaren barruan sartzeko eskubidea haiei ere zabaldu behar zaiela? Ba al dakizu egonkortasuna lortuko duten 300 irakasle horien artean asko ez direla doktoreak, eta ez dutela ANECA edo UNIQUALen akreditaziorik, nahiz eta bi baldintza horiek nahitaezkoak diren egun unibertsitatean agregatu gisa kontratatua izateko? Aldiz, 30 LIU-ak doktoreak dira, eta akreditatuta daude. Diferentzia bakarra da LIU-ei kontratua egin zitzaien garaian (2004-2007 ikasturteetan) Euskal Unibertsitatearen Legea blokeatuta zegoela, eta beraz, ordura arte irakasleak “Asoziatu” edo “irakasle Lagun” kategoriarekin kontratatzen baziren ere, figura hori desagertu egin dela sistema berrian, eta, ordainean, bakanteen plazak betetzeko linboan dagoen LIU-en kategoria asmatu zuela EHUk. Kontratu-kategoriaren asunto hau garrantzitsua da, sindikatuek erdi lortu duten akordioak 300 irakasle asoziatuei eragiten baitie, legez LIU-ak ez daudelako inon. Hau da, asoziatuei esijitzen zaizkien baldintza guztiak eta gehiago beteta ere, LIU-ak akordiotik kanpo geratuko lirateke. Hor datza bidegabekeria. Egonkortasuna irizpideak betetzen dituzten asoziatuentzat nahi dugu, nola ez, baina irakasleen barruan besteen besteko eskubide berak dituzte 30 LIU-ak.
Horixe baino ez da azken hilabete hauetan sindikatu-EJ-EHU artean eztabaida piztu duena. Min egiten du ikusteak 30 irakasle horientzat mingarria den auzi batekin batzuk erakusten ari diren azalkeria eta iritzi partzialak; pentsatu nahi dut arazoaren historia osoa ez jakiteagatik izango dela.