rssgaur8 logotipoa

Bolognaren paradoxa

Aurrekoan Parisen ikasten dagoen lagun bat etorri zen bisitan. Pote eta pote artean artikulu hau idazteko ideia bat eman zidan, eta egia esan nahiko kuriosoa iruditu zitzaidan. Artikuluaren izena “Bolognaren Paradoxa” izendatzea ere esan zidala uste dut… baina beno, hori agian nire burmuinak sortu zuen.

Kontua da ikasle mugimenduak askotan salatu duela Bologna Prozesuarekin sortu den “Full-Time” ikasle eredua. Ikasleak 8 orduko lan-jardunaldia du gutxienez eredu honetan eta, horregatik, ez da tarterik uzten beste gauza batzuk egiteko, adibidez. militatzeko. Aurrekoan Leioan ikasten dagoen batek ere esan zidan goizean goiz igotzen dela campusera bilerak klaseak hasi aurretik egin ahal izateko. Egunean zehar ez omen dago tarte handirik.

Baina enpresariak konturatu dira euren langileek ez dutela “enpresarekiko maitasuna”, eta asko kostatzen zaiela konpromisoa edo elkarlana bezalako kontzeptuak ulertzea. Horregatik orain ikasleak militatzera derrigortu nahi dituzte. Eta hitzaldiak ematen dizkiete, nolabaiteko aurremilitantzia mahaietan egiten diren bezalakoak: konpromisoa, elkarlana, lanen banaketa, besteekiko konfidantza. Eta talde batean militatzearren kredituak ematen dituzte orain… derrigorrezkoak.

Enpresek zuzendutako mundu honetan alderdi politikoen lekua Adidas edo Volkswagenek hartu dute. Orain enpresek dute garrantzia, gure marka, gure taldea. Enpresa gurea dela saldu nahi digute, nahiz eta kapitalak esku berdinetan jarraitu. Hori da Bolognaren Paradoxa: ikasle militantzia ukatzen du lehenengo eta gero euren parametroen arabera erregulatzen du.

This entry was posted on Osteguna, azaroa 26th, 2009 at 2:01 pm and is filed under Bologna Prozesua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Bazen garaia blog.a egunean ipintzeko!

    Ta jakingo bazenu zeinen erreala den paradoxa hau, gaur irakasle batekin eta ikaskide batzuekin gosaltzera joan naiz.

    Ez dira gai izan lehenengoan eskaria ondo antolatzeko ta irakasleak esan die management.eko 3. urtean egonda ezinezkoa dela gosari bat antolatzeko gai ez izatea!

    Ta nik ez dakit non atera genituen ez dakit zenbat rondak gogoan, basoak, bokatak, sarrerak…..

  2. Zenbat erronda… eta zenbatetan gaizki. Zurito bat falta da. Bai, normala. 12 zurito, bi pikatxiki, 3 kalimotxito, ur botila bat, naturala, eta 2 pintxo zirelako. Baita sagardo botila bat, eta falta zena, sanmi bat. Horrela ez dago management gainditzerik, ezta?

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.