rssgaur8 logotipoa

Celaaren ABCa

Egun hauetan zalaparta handia sortu dute komunikabideek “A gripea” dela eta ikastetxeek denek batera irekiko ote duten eztabaidatzerakoan. Gripe honekin sortu duten ikara sekulakoa da, jendeak horren inguruan hitz egiten du kalean, farmazietan eta komunikabideetan. Izua, “shockaren dotrina”, kezka berriak… hori da egin nahi dutena. Aurrez jakin dezatela: nik ez dut txertorik hartuko eta ahalik eta esfortzurik handiena egingo dut inork har ez dezan.
Eta eztabaida hori garatzen zen bitartean irakasleek txertoa jasotzea eskatzen omen zuten, taxistekin batera. Eskolan guztiek batera ez hastea erabakitzen zuten Nafarroan… eta Celaá andereak ikasturtearen hasiera eskolako lehen egunean egin beharrean irakasleak lanera bueltatzen ziren egunean egitea erabaki zuen.
Celáak bi erabaki oso garrantzitsu hartu zituen eszenifikaizoa egiteko. Lehena lekua izan zen: Ezkerraldeako B ereduko ikastetxe bat, hau eredu gisa jarriz. Kontseilariak badaki, ordea, B ereduak ez duela euskalduntzen (euren datuen arabera 3tik bakarra euskaldutzen du) eta are eta gutxiago Barakaldon. B eredua zerbaiten adibide bada egin behar ez denarena da. Jakin beharko luke legea betetzen ez duten ereduak publikoki bultzatzea ez dela oso ideia ona.
Bigarren erabakia lausoagoa zen. Komunikabideek ezin zuten grabatu eskolako haurren negarrak, ez zegoelako haurrik. Horren ordez ikasgela batetik emititzea izan zen ideia eta zuzenean Gaur Egun eta Teleberrian sartzea. Eta ikasgela huts horretako dekorazio bakarra Espainiako mapa handi bat izan zen. A gripea, B eredua, Curriculum arrotzak, Celaáren ABCa.

This entry was posted on Astelehena, iraila 7th, 2009 at 6:56 pm and is filed under Eskolak euskaldundu behar du, Euskal curriculuma. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. A… Arartekoak gazteak ikastetxeetan gehiago kontzientziatu behar direnaren gomendio eta esanak.
    B…Bidiokamerak, ikastetxeetan hauen kopurua urtetik urtera handituz doazenak den kontrol soziala egin ahal izateko.
    C… Kaka zaharra!

    Jakin badakit azken honek ez duela balio, ez dela zilegi. Baina tira, aurreko biak erez eta inork ez du ezer esaten.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.