Bologna bai! Boloniari ez!
Urteak dira Bologna idaztera ohitu naizela. Are eta gehiago, aspaldi IAko dokumentuak egin behar zirenean beti nuen borroka berbera: italieraz Bologna bada, zer dela eta aldatuko dugu guk eta Bolonia izendatu? Bada, Euskaltzaindiak ez du berdina uste eta orain hirien izenak zeintzuk diren arautu dute.
Eta bai, Bolonia esan behar omen da… keba… boloniari ez! Bolognari bai!
This entry was posted on Astelehena, maiatza 4th, 2009 at 4:36 pm and is filed under Bologna Prozesua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on maiatza 4, 2009 at 9:47 pm Igor wrote:
Zurekin guztiz ados eta nire apostua doakizu, oraindik ere eta euskaltzaindiak esandakoak esanda, Euskal Herrian BOLOGNARI EZ! entzungo dugu!
on maiatza 12, 2009 at 10:02 pm Patxiku wrote:
Ez hartu afrontu pertsonaltzat izenaren kontu hori! Erabakiaren berri izan nuenean, enblematikotzat hartu nuen kasua, asko ibiltzen baitugu izen hori azken urteotan. Eta, nire ustez, erabakiak ez du ezer arrarorik. Espainolezko formarekin kointziditzen duelako ez gaitezen asaldatu, behintzat. Gauza bera gertatzen da, esate baterako, Londres izenarekin (ez da jatorrizko London hartu euskal izen normalizatutzat, baizik eta egiazki gehien erabiltzen dena). Italiako hiri horien kasuan (Florentzia, Bolonia, Turin…), azken batean, Euskaltzaindiak egin duena da euskal fonetismora egokitu, izen nagusiak eta oso erabiliak diren aldetik; noski, norberaren esku dago bere testuetan Firenze, Bologna eta Torino izen jatorrizkoak erabiltzea, testuari kolore bereziagoa emateko, adibidez, baina ez du ezer ezohikorik Florentzia, Bolonia eta Turin erabaki izanak. Arauko azalpenak irakurtzeko gomendatuko nuke: http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf