Bolognaz bagenekiena
Agian hau beste batean ere kontatu dut. 2001. urtea zen eta Europan Bologna Prozesuaren inguruan hitz egiten hasi ziren hainbat ikasle talde. Lehenengo berri hura nik neuk jaso nuen Suedian egon zen bilera batean, Göteborgen. Bertan globalizazioa ona zela esaten zuten batzuk ere baziren eta Bologna horren adibidetzat hartu zuten. Handik hilabete batzuetara Bartzelonan CEPCrekin eginiko bilera baten ostean (gaur egun SEPC) gai honi heltzea erabaki genuen ikasle mugimenduan.
Oraindik inork gutxik hitz egiten zuen garai hartan Ikasle Abertzaleakek datuak bildu eta ikertzeari ekin eta Bologna Prozesuari lehenengo kritika egin zion. Baina 2010a ez zen, nonbait, hain gertu geratzen eta lehenengo ikasturte hura hitzaldi batzuekin landu zen. Nik neuk bat eman nuen Leioan egin zen akanpada batean eta jendeak aurpegi arraroak jartzen zituen. Eta ze eztabaida handiak genituen barnean! Oraindik gogoan dut bilera luze kilometriko horietako batean Bologna Prozesuaren eragina eztabadaitzeri ekin geniola, “Tendentzia Berriak” izeneko barne dokumentu bat hartuz. Eztabaidaren muina Bolgonaren eragina neurtzea zen eta han agertu zen Filologia gehienak desagertuko zirela. Bera filologiako ikaslea zen eta ezetz, hori ezinezkoa zela (gogoratzen?). Hori gertatu aurretik Filologia eta Historia fakultatean manifestaldiak egongo zirela et dekanoak ezingo zuela egoera hori aurrera eraman esan zuen. Bada! Biok arrazoia genuen: begira bestela gaurko Berria eta Gara.
Eta norbaitek historio hau asmatua dela uste badu San Google-i eskatuko diogu arrazoia eman dezan. IAk noizbait esan al du etorkizunean Filologia eta antzeko karrera batzuk interes ekonomikoen arabera desagertu daitezkeela? Bai! Hemen demostrazioa. Eta hemen beste dokumentu interesgarri batean, 12. orrialdean.
Ez dakit aposturik egin genuen, lagun, baina pote bat gutxienez zor didazu. Eta erantzuna asmatzearren beste bat nik zuri.
This entry was posted on Ostirala, otsaila 27th, 2009 at 12:36 pm and is filed under Bologna Prozesua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on otsaila 27, 2009 at 1:27 pm zabaldu.com wrote:
Bologna Prozesuarekin filologiak desagertzeko arriskua zegoela aspaldi aipatu zuen IAk…
Bologna Prozesuak hainbat karrera "ez-errentagarri" kolokan jartzen zituela (bereziki Filologiak) aspaldi aipatu zuen IAk eginiko dokumentu batean. Garai hartan hori ezinezkoa zela ziotenak baziren ere orain dekanoak ere berdina esaten du….
on otsaila 27, 2009 at 4:34 pm Zure laguna wrote:
Kaixo Galder!
Ongi gogoratzen ditut ikasle mugimenduan bizi izan genituen eztabaida eta borroka haiek, malenkoniaz eta harrotasunez (harrokeriarik gabe). Gogoratzen dut dokumentua, eztabaida eta apustua, zuk arrazoi, filologia gehienak desagertzeko arriskuan daude gaur eta nik ez nuen orduan sinetsi, hori bai, Euskal Filologia ez dut uste desagertuko denik ( badakizu formak zaintzearren eta ikasle borrokalariak egiten ari diren lanagatik).
Pote bat zor dizut zure profezia bete delako, baina espero dut bigarrena zuk niri ordaindu behar izatea ikasle eta abertzale borrokalariak gaur egun ere badirelako eta nire esperantza bereziki beraiengan jarrita dagoelako, ea borroka pixkat gehiago indartzea lotzen duten eta lo zorro lotsagarrian dauden irakasle eta langileak ere batzen zaizkien.
Portzierto, zure profeziak Nostradamusenen antzik badauka, baina, ez dezala pentsa irakurleak profezia guztiak asmatzen dituenik Galderrek.
PD: Hurrengo potea nere kontu, edozein herriko jaixetan!