Oteizatik Laboara, Euskal Curriculuma
Aste honetan Euskal Herriak Bere Eskolak “Euskal Curriculumaren aldeko manifestua” aurkeztu dute prentsaurrean. Euren helburua Euskal Curriculumaren aldeko 10.000 pertsonaz osatutako herri harresia eraikitzea da, nolabaiteko curriculum inposatuen aurkako fronte bat eta aldi berean eraikuntzan murgiltzeko konpromisoak hartuko dituena.
Leioan ikasten duen lagun batek komentatu dit orain dela minutu batzuk Zientzia Fakultatearen aurrean eraiki den plazari “Mikel Laboa plaza” izena jarri diotela; eta Arte Ederren aurrean egongo denari “Jorge Oteiza plaza”. Oso ondo deritzot, noski! Herri kulturaren bi idolo, ia-ia ikono, non eta Txillidaren logoa duen unibertsitate batean. Aurrerapausu garrantzitsuak dira, kontuan izanda orain arte kale izen ofizialak “Via Julia” eta “Via Apia” zirela.
Baina haruntzago joan beharko genuke. Hau da, ez du ezertarako balio Mikel Laboak Leioan plaza bat izatea, ez eta Jorge Oteizak, baldin eta euren inguruan ezer ikasten ez bada. Oteizaren inguruko irakurketa sakon bat entzun nuen lehenengo aldia Arte Ederrak ikasten zituen baten eskutik izan zen. Eta Laboaren pare bat abesti paradigmatiko kenduta gutxi ikasi genuen “Ez Dok Amairu”ren inguruan gure ikastetxean. Oteizaren obraren berri gehiago ikasi nuen Pello Zabalarekin Arantzazun pasatako ordubetean Plastikako ehunka ordutan baino.
Laboak eta Oteizak leku bat dute Euskal Curriculumean. Eta beraren alde ekin behar diogu, ahalik eta azkarren. Bestela 3 urterekin eskolara sartu denak hemendik 13 urtera zer jakingo du bi hauen inguruan? Euskal Curriculuma aldarrikatu, borrokatu eta eraikitzeko garaia heldu da.
This entry was posted on Larunbata, urtarrila 17th, 2009 at 12:42 am and is filed under Euskal curriculuma. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.