Zuentzat!
Gaur Ikasle Eguna ospatzen da Erandion eta berarekin batera Ikasle Abertzaleaken 20. urteurrena. Asko gara Euskal Herrian zehar antolakunden honetan militatu dugunok, baita gure hezkuntzako momenturik hoberenak bertan egin ditugunok.
Ikasleek beti ortzi-mugaren bila abiatzen dira, utopiaren bila, gamusinoen ehizan. Ikasleek badakite euren erronkak ezinezkoak izan daitezkeela, baina hala ere bideari ekiten dioten. Orain dela 20 urte nork esango luke ikasle antolakunde nazional bat izango genuela Euskal Herrian? Nork esango luke euskalduntzearen aldeko lanari ekiten zitzaionean 12 urte geroago Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatea bidean edukiko genituela? Nork esango luke orain 6 urte Bologna Prozesuaren aurkako borroka gakoa izango zela esan zenean, geroago Europako Ikasle Foroa antolatu eta borroka honek dimentsio hau hartuko zuela? Nork esango luke patriarkatua ikasgelatan gainditu nahi duen ikasle mugimendu bat sortuko zela?
Nik nire aldetik gaurko eguna Erandion emango dut. Eta eguna diodanean gaua ere esan nahi dut, noski! Kolosala izango dela esango nuke, baina tamalez horrelako egunetan espainiar zein frantziar errepresioaren ondorioz ospatzen egon ezin direnetaz gogoratzen gara sarri. Asko eta asko dira ikasle mugimendua indartu ostean beste leku batzuetan lanean aritu izan direnak eta asko ere lan hori egiteagatik kartzela ezberdinetan gaur egongo direnak. Guztiak zerrendatzea zaila egiten zait, beraz doakie hemendik besarkada handi bat! Eta nire besarkada berezia Otxoa, Gorkita eta Xabiri… zuen omenez ospatuko dugu gaur! Iraultza haziak… borrokak heziak.
This entry was posted on Larunbata, azaroa 22nd, 2008 at 1:10 am and is filed under Ikasle mugimendua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on azaroa 23, 2008 at 8:32 pm Erandion Rave Party! wrote:
Gaurkoan bai, txalo!
Txalo, zuri, Galder Gonzalez! Txalo atzo Erandion egon ziren guztiei, bereziki errusiarren hatzaparretan dagoen herri horretako biztanleei! Txalorik beroena, atzo Erandion egoteko aukerarik izan ez zuten guztiei… etsaiaren kaiolan zein gauearen ilunean daudenei!
Txalo egunez egun Euskal Herriko ikasle mugimendua errealitate bilakatzen duten guztiei eta 20 urte hauetan hau posible egin dutenei!
Gora Vieja Guardia!
Gora Haziak!
Iraultzaren gorria eta emakumearen more…