Bilderbergetik Bolognara (II)
Aurreko artikuluan Bilderberg Kluba zer den, non sortu zen eta kide batzuk zeintzuk diren idazten nuen. Irakurle eszeptikoak “bale, ondo, munduko jende garrantzitsua biltzen da nazioarteko politikaz hitz egiteko… zein da arazoa?” esan lezake. Azaldu ditzagun gauza batzuk, orduan, irakurle eszeptikoak ere lehenengo susmoak har ditzan talde honen inguruan.
Munduko pertona aberatsak biltzea ez da arraroa. Askotan egiten dute. Adibide gisa, aste hauetan krisia dela eta ez dela askotan bildu dira G7, Europako ministro edo Banku Mundual moduan. Eta aldebietakoak ere egiten dituzte ministroek eta estatuburuek. Eta lehen ministroek bilerak egiten dituzte prentsarekin. Baina guzti horiek badute komuna den ezaugarri bat: publikoki diote bildu direla. Hau da, lehen ministroa eta oposizioko norbait bilduko direla publikoki esaten digute. Edo presidentea medioekin bildu dela. Edo bi estatuburuk bilera egin dutela. Oso ohikoa da eta medio guztietan agertzen da, bere argazkia eta guzti gehienetan.
Beraz, munduko 130 pertsona boteretsu eta esanguratsu, bai agintean daudenak eta baita oposizioan daudenak, banku eta enpresa nagusietako ordezkariak eta garrantzitsuena dena, medioetako jabeak, 3 egunez bilera baterako biltzen dira eta inon ez da agertzen? Arraroa, noski. Eta gainera biltzen diren lekuko langileek ere ez dakite “Bilderberg Kluba” bertan bildu dela? Arraroagoa, oraindik. Eta bilera egiten den lekuan egiten dela CIA, FBI, Mossad eta Mi5ko kideek babesten dute? Susmagarria.
Bilderbergek badu erantzun bat: 3 egunez biltzen dira, bai, baina ezer ez badute esaten pribatutasuna eta lasaitasuna lortzen dute. Hau da, gaien inguruan lasaiago hitz egin dezakete aurrez inork ez badaki bertan bilduko direla. Arrazoia badute… baina orduan zergatik ez dute ematen gero prentsaurreko bat bertan hitz egindakoa azaltzeko?
Eta azkenik… prentsako ordezkariak (adibidez, PRISA) bertan biltzen badira, nolatan ez dute euren egunkarietan esklusibarik filtratzen? Zein sekretupeko gai jorratu dute aipu bat ere ez egiteko? Azter dezagun.

Bilderberg Klubaren oinarrizko helburua munduko boterea antolatzea da, hau da, ildo komunak garatzea eta agenda oso bat sortzea. Gutxi izan da, ordea, bertatik filtratu ahal izan dena. Hemen eskubian (helbide honetan handiago) 1973ko Bilderberg Klubaren bilerako dokumentu bat duzue. Dokumentu honen jatorria konplexa da, baina dirudienez Europar Batasunako kide garrantzitsu batek bere ordenagailuaz zuen hau apurtu eta informatikari bati konpontzera eman zionean. Informatikariak disko gogor osoa beste batera pasatzerakoan dokumentu hau aurkitu eta gorde zuen, kuriositatez edo. Beno, harira. 1973an irakurle nagusienek gogoratuko dutenez eta gazteenek ikasiko zutenez, petrolioaren krisi bat egon zen (gaur egungo krisiarekin konparatuta nahiko farregarria!). Urte horren hasieran petrolio barrilak dolar 1 (!!!) balio zuen eta urte horretan bertan 5$eko preziora igotzea proposatu zuten… baina norbaitek esan zuen hori gutxi zela eta 10etik 12,5$era igotzea erabaki zuten. Bilderberg taldeko burua Kissinger zenez, oso erraza izan zen berarentzat lehenengo gerra bat piztea Israel eta Egiptoren artean, gero herrialde arabiarrek petrolioaren negozioaren kontrola hartzea eta ondoren bakea negoziatzea. Prezioaren igoera eta krisia nabaria izan zen, munduko ekonomian aldaketa nabarmenak sortuz eta aktore berriak sartuz (herrialde arabiarrak, batez ere).
Horrelako adibide asko agertzen dira Daniel Estulinen “La verdadera historia del Club Bilderberg” liburuan, eta norbaitek sakondu nahi izatekotan berau irakurtzea gomendatzen diot, konklusioak atera ditzan.
Zerbaitera iritsi garelakoan nago… hurrengo ataletan Bolognarako saltoa egiteko aukera izango dugula uste dut.
This entry was posted on Osteguna, urria 16th, 2008 at 11:59 am and is filed under Bologna Prozesua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on urria 16, 2008 at 12:14 pm zabaldu.com wrote:
Bilderbergetik Bolognara…
Bilderberg Kluba eta Bologna Prozesuaren arteko harremana agerian uzten saiatzen, bigarren artikulua jada Hetzorduan….