PNVk ezin duela?
Hurrengo eguneko berriak irakurtzen nengoela kuriositatea sartu zait PNVk egin nahi duen giza-katea dela eta. Antza ez dute euren burua gai ikusten Gasteiz eta Gernika batzeko. Jende gehiegi beharko ote zela eta distantzia batera jarriz gero gehiago okupatzen dutela… Atzo eman zuten datuen arabera hamarnaka mila pertsona zeuden Forondan. Ez al dira nahiko giza-kate hori egiteko? PNVk deitu baino hirukoak deituko balu (eta lagun txikiak ere), ezin dute ibilbide osoa bete? Kalkula dezagun:
Gasteiztik Gernikara errepide ibilbiderik motzenean 71 kilometro daude. Hau da, 71.000 metro. Pertsona batek besoak luzatuta 1,5 metro okupatzen ditu gutxi gora behera, baina agian gertuago jarriz 3 pertsonek 4 metro okupatzen dutela kalkula daiteke. Hau da, 53.250 pertsona beharko dituzte egin ahal izateko. Ez dirudi gehiegi denik, batez ere antzeko koiunturan 600.000 bozka izan zituen hautagai batentzat.
PNVko gehienek letrak ikasi dituzte eta agian horrelako kalkuluetan ez dira sartzen. Horregatik beste argudio bat ematen dute ez egiteko: errepide gehiegi moztu behar izatea. Educacion para la Ciudadania jarri duten ikasturte honetan hori omen da argudio nagusia, hiritartasuna, europeartasuna, egin zezaketen erdipurdiko erantzun hori ere ukatzeko. Vascoak europeoak baizarete. Nafarrok iaz lortu genuen ikasgai horrekin hiritartasun santua.
This entry was posted on Igandea, iraila 28th, 2008 at 11:55 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on iraila 29, 2008 at 7:53 pm zabaldu.com wrote:
EAJk giza-kate bat antolatu nahi du Gasteiztik Gernikara…
EAJk giza-kate bat antolatuko duela esan zuen Alderdi Egunean, baina arazo gisa Gasteiztik Gernikara bide osoa egiteko behar den jende kopurua ematen dute. Benetan PNVk ezin duela jende guzti hori lortu? Zenbat jende da?…