rssgaur8 logotipoa

Euskararen mugak interneten

Egun hauetan eztabaida sortzen ari da berriro ere (ziklikoa da) euskarak interneten dituen mugen inguruan. Larunbata honetan Gaur8n dudan artikuluan erantzuna emango badut ere, ezin utzi aukera blog bitartez lehenago datu batzuk zabaltzeko. Optimismorako datuak izan daitezke, edo pesimismorako.

Euskal Herria lehen mundua izanik internet konexio onak eta ugariak ditu. Hau da, euskarazko internet erabiltzaileen ehunekoa handiagoa da gaztelerazkoak duena baino. Baina… produkzioak erantzuten al dio horri? Hau da, ba al dira proportzioan orrialde gehiago euskaraz gazteleraz baino? Galdera honi erantzutea tesi oso baterako emango balu ere (animatu Filologoak!) har dezagun datu gisa mundu mailan konparagarria den proiektu bat: Wikipedia.

Euskarazko Wikipedian azkeneko hilabetean gutxienez edizio bat egin dugun lankideak 23 gara. Gutxi, bai. Baina gaztelerazko wikipedian egin dutenak (http://es.wikipedia.org/wiki/Especial:Statistics) 634 baino ez dira. Hau da, munduan ordenagailua eduki dezaketenen artean bigarren hizkuntzarik zabalduena izango den horretan ez dira ere hainbeste. Kexaka ibili gaitezke 23 horietatik asko izen-abizenez elkar ezagutzen dugulako. Baina ez pentsa 634 horiek ere asko direnik. Kalkulu errez bat eginez: 43.478 euskaradunetik batek editatzen du euskarazko wikipedian. Gazteleraz 725.552 hiztunetik batek baino ez du editatzen. Maila batean katalanen antzera gabiltza, eurek 67.567tik batek edizioak egin baititu azkeneko hilabetean.

Gehiago izan gintezkeela? Noski, dudarik gabe! Erronkak jar ditzakegu, baina Mikelek bere blogean esaten duen bezala (http://goiena.net/blogak/zubia/euskarak-ba-al-du-mugarik-interneten) edo proiektu zehatzak indartzen ditugu edo indarrak asko zatituko dira. Hala ere ni ez naiz inor zein proiektu diren hobeak esateko, nahiz eta nire Wikipediarekiko preferentzia jende askok ezagutu.

This entry was posted on Osteguna, iraila 25th, 2008 at 11:56 am and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Gehiago izango gara denborarekin, horren duda izpirik ez dut. Egia da beste hizkuntza batzuekin alderatuz, ehunekoetan “friki militante” (wikilari, software itzultzaile, euskarazko aplikazio sortzaile) gehiago ditugula, arrazoi sinple bategatik, pairatzen dugun gatazka linguistikoari eta egoera honi aurre egiteko grinagatik.

    Indarrak batuz gero eta jende berria erakartzea lortuz gero, lortuko genuke gero eta garrantzia handiagoa duen mundu informatikoan behintzat, posible izatea euskaraz bizitzea, inolako arazorik gabe. Gerora, euskararako izango lukeen garrantzia estrategikoarekin.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.