Zeitgeist
Historia ikasten denean askotan aipatzen dira iraganeko konspirazioak. Barregarria iruditzen zitzaidan beti Espainiako Historia ikasterakoan Berrezarkuntza aipatu eta hauteskundeak trukatuta zeudela esaten zutenean, dokumentu eta guzti. Gaur egungo gertakariak ez dira horrela aipatzen ordea.
Atzo gauean, ordu txikietan jada, Zeitgeist filma ikusi nuen. Gauza gehienak adituak nituen, baina bereziki lehenengo zatia gustatu zitzaidan. Lehenengo zati horretan Jesukristoren asmakuntza aipatzen da. Interesgarria benetan erlijioaren irakaskuntza oraindik Hego Euskal Herrian dirauen honetan. Norbaitek ikusi nahi izanez gero: http://www.zeitgeistmovie.com/
This entry was posted on Osteguna, iraila 11th, 2008 at 9:34 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on iraila 13, 2008 at 12:10 am leize wrote:
Zure iruzkinari erantzunez, Zeitgeist oso potentea da, baina zehatzagoak ere badira. e-Mule erabiltzen baduzu, nire blogean, eskubiko sidebar edo horretan, bukaeran (behean), e-link interesgarriak aurkituko dituzu. Gehienak ingelesez eta erderaz azpititulaturik:
911-Loose Change, 911 Mysteries, 7-7 RIPPLE EFFECT, 911-The Road To Tyranny, La doctrina del Shock, La Cuarta Guerra Mundial, Chemtrails Clouds Of Death, The Illuminati, El Siglo del individualismo, Operacion Gladio 1, Operacion Gladio 2-3, Hambre De Soja, Terrorstorm 2006 eta Zeitgeist artean.
Interesa baduzu, oraingoz eskuragarri dira.
Ondo izan!
Agur!