rssgaur8 logotipoa

Euskaldunak kategorizatu nahian

Zer da euskaldun bat? Orson Wellesek egin zuen dokumentalean nahiko argi utzi zuen: “euskaldunak zer diren esatea baino errezagoa da zer ez diren esatea, eta ez dira ez frantsez ez espainolak (…)”. Baina oraindik ere arazoak sortzen ditu kategoriak sortu behar direnean. Azkeneko eztabaida Wikimedia Commonsen ireki da honen kontura. Commons wikipedia guztietako argazkiak gordetzeko lekua da eta bertan libreki lizentzia askea duten argazki guztiak igo daitezke. Baina argazkiak kategorien barruan sartu behar dira, orden pixka bat jartzeko kaosean. Eta kategoria horiek nahas-mahasa sortu dute Euskal Herriaren kasuan. Orain arte Basque Country izeneko kategoria bat zegoen eta Spain eta France kategorien azpian sartzen zen… baina noski, ez du zentzurik Frantziako azpikategoria batean Gasteizko argazkiak egoteak, noski! Beraz eztabaida interesgarri bat ireki da Euskal Herriaren kategorizazioaren inguruan. Nahi duenak http://commons.wikimedia.org/wiki/Category_talk:Basque_Country helbidean irakurri eta parte har dezake, noski!

This entry was posted on Igandea, abuztua 31st, 2008 at 8:26 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Nola kategorizatu euskaldunak?…

    Nola kategorizatu euskaldunak? Arazo honek nahikotan jo ditu wikipedia ezberdinak eta orain Wikipedia guztien argazki biltegia den commons ere zipristindu du. Eztabaida interesgarria ireki da, nahiz eta oraindik gehiago berotu daitekeen kontsentsu bat …

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.