Ez ziren hainbeste serbiar…
Gaurko Garan aurrekoan Karadzicen alde egon zen manifestaldiaren berri irakurri dut (http://www.gara.net/paperezkoa/20080731/89278/es/El-Gobierno-serbio-entrega-Karadzic-tras-manifestacion-panserbia) eta harritu nau agentziek 15.000 pertsonen zenbakia ematea manifestaldirako. Madrilen ohituak gaude 1.000.000 duten manifestaldien zenbakiak entzutera, baina ez nuen uste munduan zehar zifrak hainbeste puzten zirenik.
Orain zaila daukat demostrazioa egitea, baina sinetsidazue, han bainengoen. Aurreko asteartean Belgradon egon zen manifestaldian 2.000 ere ez ziren egongo, eta erdiak friki handiak ziren. Argazkirik ere badut, baina orain ezin igo hemendik.
Badirudi x10 egitea ohitura zabaldua dela munduan… zer egingo diogu bada!
This entry was posted on Osteguna, uztaila 31st, 2008 at 1:54 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on abuztua 2, 2008 at 1:03 pm Igor wrote:
Zer egingo diogu ba! Batzuk Euskal Herrian egon ta beste batzuk munduan gora eta behera, gaur gainera gaur8-n “Bidaiatzen dudan bakoitzean” irakurrita eta kritika egiteko asmoz!
Istanbulen egon eta bertan bizitzera behartuak dauden kurdoekin ez gogoratzea… ama! Euren ikurrak, hizkuntza eta kultura ikasteko eskubiderik gabe, euren herritik euren “estatuan” barrena migratzera behartuak egonda!
Ondo pasa, eta ea noiz daukagun zure bidai marabillosoaren inguruan kotilleatzeko tartetxo bat!
Egongo gara!