rssgaur8 logotipoa

Txolinkeriak eta hagiografiak

Aurreko batean zin egin nion neure buruari ez nuela artikulurik idatziko Iñako Perezen emaitzak zirela eta. Blogean esaldi bakarra idatzi nuen eta horrekin nahikoa zela pentsatu nuen. Baina azkeneko bi astetan pare bat artikulu irakurri ditut, lehenengoa Txoli Mateosena eta bigarrena Iñaki Goirizelaiarena.

Ez ditut banan-banan erantzungo, ez du lekurik ematen zutabe bakar honetan. Baina lehenengoak emandako argudioak txolinak iruditu zitzaizkidala esatea nahikoa da, eta bigarrenarenak hagiografoak. Badu Mikel Laboak “Bedeinkatua” izeneko abestia, eta nik uste Goirizelaiak letra hori zuzenean idatzi izan balu lehenago bukatuko lukeela.

Mateosek proposatzen duena ondokoa da: hauteskundeak ez ditu Iñakok galdu, hauteskundeak ezker abertzaleak galdu ditu, espainiar sektoreek irabazi baitituzte. Goirirenak ondokoa proposatzen zuen: hauteskundeak Unibertsitateak irabazi ditu, Iñako bezain gizon ona eta etikoa ez baitu inork aurkituko.  Iñako gizon santua da.

Zeinek galdu ditu, orduan, UPVko hauteskundeak? Iñako Perezek, noski. Baina ez ditu berak bakarrik galdu. Bere ekipo osoak ere galdu ditu, Iñaki Goirizelaiak barne. Baina ez dute eurek galdu, ez… eurek ordezkatzen duen ereduak galdu du. Ikasleen %3ak bozkatu zuen bakarrik, aurreko hauteskundetan %22ak bozkatu zuen bitartean. Unibertsitatearen %10ak baino ez zuen bozkatu, demokrazia organikoaren beste erakustaldi batean. Hauteskunde horietan Iñakok galdu duela argi dago. Berarekin batera Bologna aplikatzeko erak, kanpus polizialak, euskararen presentzia hutsalak, kudeaketa soilak eta inposaketak galdu dute. Eta azaroan irabazteko asmoa badute… zaila izango dute!

This entry was posted on Igandea, ekaina 8th, 2008 at 3:57 pm and is filed under Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

4 Comments so far

  1. Aupa. Txoli Mateosen artikuluarekin ados egon zaitezke edo ez (ni, hein handi batean, ados nago), baina berak egiten duen hausnarketa interesgarria da, nire ustez, Euskal Unibertsitatea helburu dugun guztiontzat.

    Tamalez, zuk idatzitakoa mailarik ez duela iruditzen zait.

  2. Euskal Unibertsitatea helburu dugunontzat ala euskarazko unibertsitatea helburu dugunontzat? Ez dira gauza bera biak.

  3. Aupa berriz. Artikulu horri buruz zure iritzi bera ez izateak ez du esan nahi beste gauza batzuetan -Euskal Uniaren beharrean, adb.- kointziditu ezin dugunik. Eta barkatu, baina oso ondo dakit zer den Euskal Unibertsitatea.

    Zergatik ondorioztatu duzu Euskal Uni. nazionalaren alde ez nagoela? Ez dut ulertzen.

    Nire ustez Mateosen artikuluan zetorren hausnarketa interesgarria zen (gauza batzuekin ados ez nagoen arren). Hausnarketa sakona iruditzen zait, eta egun mugimendu politiko jakin horren barruan, unian, dagoen eztabaidaren edo posizio komun baten gabeziaren isla. Euskal Uni.aren bidean, batasun handia egotea komeni da, eta beraz, eztabaida hauei bide ematea.

    Hala ere, ez dut txapa sartu nahi. Are gutxiago eztabaida pertsonal batean sartu elkar ezagutzen ez dugunean (eta, iruditzen zaidanez, oinarrizko gauzetan ados gaudenean).
    Izan ondo.

  4. Ondo… ez zen eraso bat, gauza bat argitzea baino ez. Txoli Mateosen artikuluan gauza interesgarriak zetozen, bai, baina ez Euskal Unibertsitatearen bidean baizik eta euskarazko UPV baten bidean, ez direla gauza bera inondik inora. Horregatik puntutxo hori argitu nahi nuen eta eraso moduan hartu baduzu, barkatu, galdera zuzenegia egiteagatik izango zen.

    Bestetik arrazoia duzu hainbat puntu interesgarri zituela kontatzerakoan, eta guztietan interesgarriena mugimendu politiko baten kohesio ezarena izan daiteke. Ez zitzaidan bidezkoa iruditu, adibidez, IA kritikatzea hasieratik postura koherentea izateagatik, ezta ondoren bidalitako prentsa-oharra lekuz kanpo ateratzeagatik.

    Beno, hala ere pozten naiz irakurle bat gehiago izatez… ea komentario gehiago dauden hemendik!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.