Nakba eta patatak.
Maiatzaren 15ean Nakba, palestinarrentzat Hondamendia, oroitzen dugu. Ostegun honetan 60 urteko beteko dira XX. mendeko historia hainbeste markatu duen gertakari honetaz. EHBEk Herriek Bere Eskola nazioarteko hezkuntza informazio buletinaren ale berezia egin du horren inguruan, hezkuntzan duen eragina aztertuz. Nahiko interesgarria da ikuspuntu horretatik aztertzea ere, eta Israelen boikot kanpainaren barnean ere koka daiteke.
Bitxiena zera iruditu zait. Buletinean Israelen ekoizten diren hainbat produktu agertzen dira, ezagunenak edo. Kuriositatea dela eta zerrenda luzeago bat bilatzeari ekin diot. Eta hemen aurkitu dut. Espainiar estatuan saltzen diren produktuen zerrenda ez-osatu bat da eta denetarik dago, noski. Badira bertan Nike edo Seat bezalako produktuak egunero erosiko ez dituzunak, baina badira beste batzuk egunero erosteagatik edo ez dituzunak markak begiratzen, patatak adibidez. Ikusi dut LZR markako patatak ez zirela erosi behar eta pentsatu dut zaila izango zela noizbait produktu horrekin topatzea. Orain dela 25 minutu erosketak egiten egon naiz eta patatak erosi behar nituen. Zegoen marka bakarra, bi formatu ezberdinetan, hori bai, LZR. 3 eta 5 kg.ko paketetan. Amorrua izango zen, baina beste denba batean jarraitu ditut erosketak.
This entry was posted on Asteartea, maiatza 13th, 2008 at 7:27 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on maiatza 13, 2008 at 8:43 pm mikel wrote:
Horretaz gain badago “ezkutuko produktuen” sarea. Batetik, produkzio edota proba fase bat Israelen egina duen produktu fabrikatua (Intel Celeron txipak edota MS Windows, esaterako). Eta bestetik, nahiz eta enpresa israeldarra ez izan, sionismoa era aktiboan bultzatzen duten enpresak daude.
Sare ezkutuko produktu eta enpresak identifikatzea ez da erraza izaten gehienetan…