Kulturarik gabe askoz hobe!
Beste zutabe bat nuen prestaturik gaurko, baina haserre, eta agian horregatik beroegi, beste bat idaztea erabaki dut. Zergatik? Beno, ba PNV, EA eta EBk hartu duten kulturaren aurkako jarrera berria dela eta. Bitxia izan daiteke, baina ez da.
Historia guztia Euskal Unibertsoan hasi zen, Gasteizko campusean, ostegunean Euskal Herriak Bere Eskolak antolatu zuen ekimenean. Bertan egun bakar batez bada ere Euskal Herriak behar duen unibertsitatea jarri nahi da martxan, eta balorazioak-balorazio gutxienez ez zen egunero jasaten dugun unibertsitatea bezalakoa. Bertan gai ezberdinez hitz egiteko aukera zegoen, modu zientifiko batetik, noski! Horrela perspektiba feminista batetik kritika literarioa egin daitekela ikasi genuen, edo euskarazko wikipedia nola bultzatu, edo Heziketa Fisikoak hezkuntzan duen garrantzia, Wall Mapu herriaren inguruan, edo Gasteizko historia ezagutzeko ibilbide bat antolatu… ah ez, hau ez!
Goizean goizetik handik ibili ziren PNV-EA-EBren polizia, poliziaz jantzita eta poliziaren lana egiten, hau da, potroak ukitzen. Nafarroa Oinezeko abesti bat zuen postu baten aurka ere ibili ziren, bertan informazioa banatzen zeudenak identifikatuz. Eta arratsaldean, giro ederraz gozatu eta Gasteizko historia ezagutzera joan zirenen aurka, debekua eta isuna! Hori da hori kultura babestea! Nola da posible txango bat egitea “desorden publico” bat izatea? Nire proposamena honakoa: joan daitezela berehala katedralera eta karga dezatela, han ere historia ikasten ari dira eta! Ah! Eta Totiren liburu historikoekin San Prudentzioko barraskiloak berotzeko sua presta dezatela!
This entry was posted on Larunbata, maiatza 10th, 2008 at 3:21 pm and is filed under Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.