rssgaur8 logotipoa

Eguneko txistea

Badoa errektore bat, hauteskundetara bakarrik aurkeztu, eta galtzen du.

Ohorea eta lotsa Leioan

Gaur goizean ohoreak eta lotsak aurrez aurre egin dute talka Leioako campusean. Alde batetik ikasle mugimenduko kide izan ginen askok sentitu dezakegun ohorea horrelako irudiak ikusi ondoren:

Eta aurrez aurre faxismoa berriro erabiltzen duen errektoretzat baten irudi lotsagarria. Atxiloketak egiten dituen errektore bat, ikasleak epaitegietara eramaten dituen errektore bat… eta oraindik lotsagarriagoa dena, kolpatzen dituen ikasle horiek gabe quorum nahikoa lortzeko gai ez den errektore bat. Errektoreari 4 urte gehiago geratzen zaizkio, baina ez da inoren errektorea izango.

Bi irudi aurrez aurre. Duintasunarena eta koldarkeriarena. Ohorea eta lotsarena. Borrkarena eta serbilismoarena. Etorkizunarena eta iraganera.

Errektorea biluzik dago eta guar konturatu da.

Webguneak pankartetan

Internet leku guztietara heltzen ari dela argi dago. Webguneen erabileraren azkeneko froga IAk ostegunean (bihar!) deitu duen mobilizazio eta borroka egunerako deialdi batean irakurri daitekeena da:

Pankarta

Ikusten duzuen bezala bigarren pankartan “norbaitek sinetsi nahi ez badu edo” webgune batera berbidalketa egiten da, modu birtualean. Hemen gutxienez modu errealdean jar daiteke: http://www.ert.be/doc/0061.pdf. Norbaitek sinetsi nahi ez badu, hor Bologna enpresek proposatu dutenaren froga.

Nakba eta patatak.

Maiatzaren 15ean Nakba, palestinarrentzat Hondamendia, oroitzen dugu. Ostegun honetan 60 urteko beteko dira XX. mendeko historia hainbeste markatu duen gertakari honetaz. EHBEk Herriek Bere Eskola nazioarteko hezkuntza informazio buletinaren ale berezia egin du horren inguruan, hezkuntzan duen eragina aztertuz. Nahiko interesgarria da ikuspuntu horretatik aztertzea ere, eta Israelen boikot kanpainaren barnean ere koka daiteke.

Bitxiena zera iruditu zait. Buletinean Israelen ekoizten diren hainbat produktu agertzen dira, ezagunenak edo. Kuriositatea dela eta zerrenda luzeago bat bilatzeari ekin diot. Eta hemen aurkitu dut.  Espainiar estatuan saltzen diren produktuen zerrenda ez-osatu bat da eta denetarik dago, noski. Badira bertan Nike edo Seat bezalako produktuak egunero erosiko ez dituzunak, baina badira beste batzuk egunero erosteagatik edo ez dituzunak markak begiratzen, patatak adibidez. Ikusi dut LZR markako patatak ez zirela erosi behar eta pentsatu dut zaila izango zela noizbait produktu horrekin topatzea. Orain dela 25 minutu erosketak egiten egon naiz eta patatak erosi behar nituen. Zegoen marka bakarra, bi formatu ezberdinetan, hori bai, LZR. 3 eta 5 kg.ko paketetan. Amorrua izango zen, baina beste denba batean jarraitu ditut erosketak.

Osteguna maiatza izan dadila!

Ikasle Abertzaleakek mobilizazio deialdia luzatu du ostegun honetarako eta orain dela 40 urteko Maiatza gogoratu nahian edo lelo polita aukeratu dute: “Hilabetero Maiatza izan dadila”. Orain dela gutxi entzun nuen errektore bat hortik zebilela ikasleak tanteatzen zer gertatuko litzateken jakiteko baldin eta espedienteak irekitzen bazituen. Ez da oso abila izan behar zer gertatuko litzatekeen jakiteko, baina gogora dezala orain dela 40 urteko mobilizazio haiek horregatik hasi zirela.  Orain dela 40 urte eta aste bat Nanterreko 8 ikaslek “Diziplina Batzorde” baten aurrean “Internazionala” abestu zuten eta ateratzerakoan poliziak gogor eman zien.

Ez dut esango historia errepikatzen dela, noski. Orain ez da posible 68 Maiatzeko bezalako zerbait. Ikasleek hango gertakariez ikasi dute, borroka moldeen inguruan, egoeraren azterketaren inguruan, kanpo faktoreen inguruan. Tamalez errektoreek ez dute ezer ere ikasi. Eta hori askok 68a bizi izan zutela dioten!

Bestelako UPV bat ez da posible.

2000. urteko otsailaren 28a ez da Iñako Perezek ondo ahaztuko duen eguna. Hurrengo goizen UPVko errektore hauteskundeak zeuden eta jakin bazekien Salabururen errektoreorde honek Monterok aurrea hartua ziola Klaustro hartan. IAk hauteskunde haietan Euskal Unibertsitatearen aldeko bozka eskatu zuen eta Miren Zabaleta aurkeztu zuen errektoregai. Eta jakin bazekien IAren bozik gabe ezingo zuela bere kargua lortu. Otsailaren 27 batean, egun bat lehenago, LABeko egoitzara deitu zuen IAkoei euren bozka alda zezaten eska ziezaieten. Baina ezin. Otsailaren 28ko arratsaldean, berandu jada, gaur existitzen ez den Bilboko Boulevard kafetegian bildu ziren Iñako Perez eta Miren Azkarate IAko hiru ordezkarirekin. Akta altxatzen sindikatu bateko arduraduna zegoen. Eta bertan sinatu zuen IAko klaustralen bozak lortu ahal izateko hartzen zituen konpromisoak. Azkarate pikatu eta altxatu zen.

Monterok irabazi zuen hurrengo egunean eta beraz Perezek ez zituen inoiz bere konpromisoak bete. 4 urte igaro ziren eta Iñako Perez berriro aurkeztu zen. Bigarren geratu zen, baina bozen ponderazioa dela eta Iñaki Antiguedadi irabazi zion. Horrelakoa da demokrazia unibertsitatean, organikoa eta feudala. Beno, ba bigarren geratu zen errektoreak argi zuen zein zen bidea beste unibertsitate bat eraikitzeko: 4 urte lehenagoko konpromisoak bete.

Bere agintaldia bukatu da eta UPVn lehengo lepotik burua. Gestore bat izan dugu, ez politikari bat. Errepresioak Monteroren eperik latzena berdindu edo gainditu du. Kamerak areagotu dira. Euskaraz ezin da ikasi. Bologna Prozesua biolentziarekin aplikatu du. Orain beste lau urte izango ditu bestelako UPV bat posible ez dela demostratzeko.

Kulturarik gabe askoz hobe!

Beste zutabe bat nuen prestaturik gaurko, baina haserre, eta agian horregatik beroegi, beste bat idaztea erabaki dut. Zergatik? Beno, ba PNV, EA eta EBk hartu duten kulturaren aurkako jarrera berria dela eta. Bitxia izan daiteke, baina ez da.

Historia guztia Euskal Unibertsoan hasi zen, Gasteizko campusean, ostegunean Euskal Herriak Bere Eskolak antolatu zuen ekimenean. Bertan egun bakar batez bada ere Euskal Herriak behar duen unibertsitatea jarri nahi da martxan, eta balorazioak-balorazio gutxienez ez zen egunero jasaten dugun unibertsitatea bezalakoa. Bertan gai ezberdinez hitz egiteko aukera zegoen, modu zientifiko batetik, noski! Horrela perspektiba feminista batetik kritika literarioa egin daitekela ikasi genuen, edo euskarazko wikipedia nola bultzatu, edo Heziketa Fisikoak hezkuntzan duen garrantzia, Wall Mapu herriaren inguruan, edo Gasteizko historia ezagutzeko ibilbide bat antolatu… ah ez, hau ez!

Goizean goizetik handik ibili ziren PNV-EA-EBren polizia, poliziaz jantzita eta poliziaren lana egiten, hau da, potroak ukitzen. Nafarroa Oinezeko abesti bat zuen postu baten aurka ere ibili ziren, bertan informazioa banatzen zeudenak identifikatuz. Eta arratsaldean, giro ederraz gozatu eta Gasteizko historia ezagutzera joan zirenen aurka, debekua eta isuna! Hori da hori kultura babestea! Nola da posible txango bat egitea “desorden publico” bat izatea? Nire proposamena honakoa: joan daitezela berehala katedralera eta karga dezatela, han ere historia ikasten ari dira eta! Ah! Eta Totiren liburu historikoekin San Prudentzioko barraskiloak berotzeko sua presta dezatela!