Abiadura Handiko Gastua
Aurrekoan irakurri nuen interneteko blog batean euskarazko liburugintzari urtero Eusko Jaurlaritzatik ematen zaion dirulaguntzarekin Abiadura Handiko Tren madarikatu horren 28 metro eta 46 zentrimetro eraiki ahal zirela.
Iaz Euskal Herriak Bere Eskolak antolatu Euskal Unibertsoan (bide batez, aurtengoa berehala dator!) Iñaki Antiguedadi entzun nion AHTa eraikitzeko beharko zen dirua EAEko Hezkuntza Sailaren aurrekontua 107 urtez betetzeko hainakoa zela. Niri datu ikaragarria iruditu zitzaidan. Batez ere kontuan hartzen badugu hori aurreikusi daitekeen gastua dela; eta gero boltsiko batean dirua sartu, tori maletin hau eta egidazu permuta nire zelaian esanez prezioa asko igoko dela.
Bestetik, urte eta erdi izango da Eva Ferreira errektoreorde neoliberalarekin hizketan nengoela Bolognarekin hezkuntza pribatizatzen zenaren gaia oholtzara atera zela. Eta Ferreira nahiko ados zegoen horrekin ere, ez baitago, omen, dirurik guztiei karrera bat ordaintzeko. Dirua duenak orain dezala, esan zuen! Bada! Dirua egon dagoela uste dut, eta kalkulu sinple bat egin nahi dut. AHTak 6.000 milioi euroko aurrekontua du 2020 bitarte EAEn bakarrik. Ikasle bakoitzak bere lau urteko karrera bost urtetan egiteko 5.800€ inguru jarri behar ditu bere poltsikotik. Gobernuak jada jartzen du gainontzeko dirua, beraz kalkulu honetan ez dugu sartu beharko. Zenbat ikasleri eman ahal zaie doako Unibertsitate hezkuntza orduan? 1.034.483 ikasleri, hain zuzen ere. Hemendik eta 2020ra bitarte ikasle guztiei karrera bat ordaintzeko sobera diru dago, beraz!
Eta gero etorriko dira dirudik ez dagoela esanez! Hori da hori azal lodikoak izatea!
This entry was posted on Larunbata, apirila 12th, 2008 at 8:45 am and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on apirila 13, 2008 at 9:39 pm zabaldu.com wrote:
Zenbat beka eman daitezke AHTaren aurrekontuarekin?…
"Abiadura Handiko Gastua" izenaren pean galdera bati erantzuteko ideia: euskal liburugintzari ematen zaino dirulaguntzarekin 28 metro AHT eraiki badaitezke… zenbat ikasleri ordaindu ahal zaio karrera osorako beka bat AHTaren aurrekontuareki…