rssgaur8 logotipoa

Notimeforlove (ostegunean grebara)

Atzo ere esan nuen, baina ostegunean Grebara noa. Eta atzo gaztelerazko bi olerki jarri nituen. Gaur, ordea, Gabriel Arestiren bat jarriko dut:

Etarren ama urrikariek
bakea dute merezi
bihotz-ikara izugarrian
dardaraz baitira bizi

Etarren amek
asko sufritzen dute.
Andre hauen bihotzean
kabitzen da
munduko min guztia.

Aitak
Lemoako frentean
hil zizkieten.

Nebak
gartzelatik deserrira
ibili zaizkie
barreiu.

Eta orain semeak
kaminoetan
erortzen zaizkie
zerraldo…

Etarren amek
asko sufritzen dute,
semeak hiltzen dizkietenean
eta batez ere
semeek hiltzen dutenean…

Arrosa gorri-zuri
idien apatsek zapaldua
bezalakoak dira:
Andre urrikari hauez
urriki zaitezte…
Zeren Euskal Herria
Axularren sagarroia
bezalakoa
da.

Bere egitez ere
nekez erditzen da
baina bere faltaz
nekezago,
penazago…

Eta ETA
(lehen zen EDO)

sagarroiak bere burua
erditzera
apoderatzen duen harria
da.

Asko izan da karloez
eta arantzeez…
Hainbeste otoitz…
hainbeste ezpata-dantza,
euskal-meza,
zortziko nagusi,
alboka,
txistu…

Hainbeste hostia, alu eta potro…
Herri honi
erditzeko tenorea
tokatu zaio…

Mutilen barrabil ostikatuak
eta
neskon diti zigarroz erreak
dilatazio-minak izan dira
baina
andreon sufrimentu-moralarekin
expulsio-mina
dator.

Herri kobarde (hain balent) hau
bere libertateez
erditzen da

Santa Gurutze honetan…
Eguzkiaren ateko tortura-lekutik!
Josepa Mendizabal Zaldibian
asko penatzen da…

This entry was posted on Astelehena, otsaila 11th, 2008 at 2:11 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Hau, arkume larruz mozorroturiko faxismoa da. Zergatik behartzen gaituzte español edo frantses izatera, gu ez garenean horkoak eta ez dugunean horkoak izan nahi? Askatasuna eta beren ikuspuntua ezarri nahi dutenen arteko borroka da Euskal Herrian eta orohar mundu osoan (Irak, Afganistan, Palestina eta abarretan) bizi dugun hau, autodeterminazioa eta faxismoaren arteko borroka. Orain bizitzen hasi garen salbuespeneko neurri hauek, gure Guantanamoa dira, gure Gaza edo gure hegaldi sekretuak, gure Patriot Act eta gure aurkako guda prebentiboa dira. Egun ez da aski delito bat burutzea, egun, estadoak zuk delito hori burutuko duzun ustea izatea baizik. Begira bestela bai hemen eta bai Europa eta AEBetan burutzen ari diren azken atxiloketak. AEBetan hasi ziren, Irailak 11rekin lasterketa ero honi irteera emanez, ondoren etorri ziren ilegalizazio, zerrenda beltz eta espetxeratze prebentiboak. Faxismoa hemen da, eta orain bere aurpegi gordinena erakusten ari zaigu, baina faxismoa hemen baldin badugu, inoiz ez delako desagertu da, itxuraz aldatu du, demokraziaren arkume larruaz mozorratu zaigu, eta popular, sozialista edo regionalista izaten ikasi du. Nola eskatu dezake leoiak, bera erasotzen saitu den zebrak eman dion ostikada zebra guztiek kondena dezaten? Inork ez badio leoiaren erasoari erantzuteko zilegitasunik, leoiaren bazka izatera mugatu behar al dute? Adibide xume bat da, baina zer pentsa ematen du.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.