Errektorea biluzik dago:

Lasai-lasai kafea hartzen duena UPV/EHUko errektorea da, momentu honetan unibertsitatearen pribatizazioaren erantzulea. Bere atzean daoena, bizkartzain baten moduan, Iñaki Goirizelaia da, gaur gertatutakoaren erantzulea ere eta zurrumurru batzuen arabera Perez aurkezten ez bada bere ondorengo izango litzatekeena.
Euren kafeaz gozatzen zuten bitartean:

Aurreko egun batean Catalunyako PPk egin duen bideo bat ikusi nuen. Bertan PPko militante batek (suposatzen da) Hezkuntza Sailera deitzen zuen bere seme bat euskaraz eta gazteleraz ordu kopuru berean irakasten zuen eredu batean matrikulatu nahi zuelako. Sailekoak hori ezinezkoa zela esaten zuen, hau da, dena katalanez ikasi daitekeela, baina gazteleraz ez dagoela ezer eskola publikoetan. Orduan galdera klabea zetorren: baina ni asko mugitzen naiz eta nire seme-alabek katalanez zein gazteleraz bietan ondo molda daitezela nahi dut… nola egin dezaket? Eta erantzuna: lasai, katalanez ikasita, biak ondo menperatuko ditu!. Bide batez, PPkoak katalanez egiten zuen galdera.
Harrituta geratu nintzen. PPk bi hizkuntzak maila berean menperatzea baliatuko zuen eredu bat proposatzen zuen… justu baskongadetan PNV-EA-EBk defendatzen duten eredua. Zergatik katalanek bai eta euskaldunok ez? Zein da gure arazoa? Bukaeran erantzungo dut.
Ikasturte honetan Tontxu Camposek ereduen politika berria aurkeztu zuela esan zuen… oraindik itxoiten gaude, itxaropena galtzen den azkena baita. Horrela jarraitzekotan zaila izango da plan hori aurkeztea. Bien bitartean ingelerazko lerroak irekitzeko aukera aztertzen dute, Iruñean Hello! Eskolak irekitzen diren bezala. Ez dute inongo biderik jartzen PISA azterketa euskaraz gazteleraz baino hobe egin ahal izateko. Irakasleen lan eskaintza berrian hamarka irakasle espainiar elebakar kontratuko dituzte. Eta urtero milaka ikasle ateratzen dira irakasle eskoletatik euskaraz jakin gabe. Berriro ere… zein da gure arazoa? Ba PNV eta euren diruzalekeria.
Bihar manifestaldiak daude Eskola Euskaldundu behar duela aldarrikatzeko. Tamalez badugu beste arrazoi bat gure hizkuntzaren etorkizunagatik kezkatzeko.
Atzo Marie Smith Jones hil zen. Emakume hau Eyak hizkuntzaren azkeneko hiztuna zen. Berarekin batera beste hizkuntza bat hil da munduan.
Ez adiorik, Eyak. Requiescat in bellum.
Urte berria hasi da eta aurrean zer dugun ikusteko garaia heldu da. Urte hasierako helburu horiek behin ahaztuta zer gertatuko denaren inguruko erreflexio ugari irakurtzeko aukera egoten da egunotan. Euskal Herrian badakigu zer dugun: iruzurrak eta inposaketak. Eta hauek jasan nahi ez dutenentzat, ostiak.
Urte honetan iruzur berriak ikusiko ditugu: Tontxu Camposek hizkuntza politika berritua aurkeztuko duela aurreikus daiteke. Vascuencearen Instituto Navarroak badu nork zuzendu: Xabier Azanza. Eta gainera curriculumaren kontuarekin bazterrak nahasten jarraituko dute. Ibarretxek erabakitze eskubidearen izenean beste 4 urte irauteko plana exekutatuko duen urte honetan (Ibarretxe Plana hori baino ez delako) eta PSOErekin antzerki berria prestatzen duten bitartean herritarroi gure beharren inguruan erabakitzea ukatzen digute. Iruzur berri horretan ez dago tokirik AHTaren inguruan hitz egiteko, noski, Bologna Prozesuaren inguruan ez dagoen bezala.
Eta iruzurrik egin ezin dutenean zuzenean inposaketara igaroko dira: legeak hemendik, dekretuak handik. Guztia “nik diodalako” eta gainera eskerrik asko esan beharko. Horrela ikusiko dugu Bolognaren kontura karrera batzuk nola desagertuko diren, Xabier Azanzak haur eskola euskaldunak non ezin diren ireki erabakiko du eta polizia unibertsitatetan sartuko da.
Azkenik hauen aurka aritu eta Euskal Herria eraiki nahi dugunontzat, Euskal Estatuan bizi nahi dugunonzat, ostiak baino ez. Baina guzti hauek bagabiltzalako dira. Curriculuma, euskaldunduko duen eskola, Euskal Unibertsitate bat eraikitzen gaudelako egiten dituzte holakoak. Horregatik 2008an… Gora Euskal Herria ostiatua!